EGURALDIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

'Alex' borraskak haize, euri eta olatu denboralea ekarriko ditu asteburuan

Iragarpenaren arabera, eguraldi makurra izango da asteburuan. Zazpi metro pasatxoko olatuak, 120 kilometro orduko haize-ufadak eta euria espero dira.
Iragarkia
18:00 - 20:00
Alex ekaitzak 5 metrotik gorako olatuak utzi ditu euskal kostaldean

'Alex' borraskaren ondorioz, urriko lehen astebururako eguraldi makurra espero da: haizea, olatuak eta euria.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak bost alerta laranja aktibatu ditu asteburu honetarako, bi nabigaziorako arriskuagatik, bi kostaldeko arriskuagatik eta bat haizeagatik. Halaber, hainbat abisu hori aktibatuko dituzte nabigaziorako arriskuagatik, kostaldeko arriskuagatik, haizeagatik eta euriagatik.

Gaur, ostirala, abisu horia izango da eguerditik eta 21:00ak arte nabigaziorako arriskuagatik, orduak olatuek gora egingo dute eta alerta laranja ezarriko dute. Olatuengatik ezarritako alerta laranja larunbatean egun osoan egongo da indarrean. Igandean, ostera, abisu horia aktibatuko da berriro, lau metroko olatuengatik.

Gainera, gaur beste lau abisu hori aktibatuko dituzte: bost metroko olatuengatik, 17:00etatik gauerdira arte; haizeagatik, 21:00etatik eta gauerdira arte, 100 km/h-ko abiadura gainditu dezaketen ufadengatik haizeguneetan, eta 80 km/h-ko haize-boladengatik 21:00etatik gauerdira arte haizegune ez diren tokietan. Halaber, beste abisu bat ezarriko dute 21:00etatik gauerdira arte, prezipitazio arriskua dela eta. 24 ordu baino gutxiagotan, metro koadroko 60 litro pila daitezke ipar isurialdean.

Larunbatean denboraleak okerrera egingo du. Nabigaziorako arriskuagatik ezarritako alerta laranja egun osoan egongo da indarrean, zazpi metrotik gorako olatuak espero direlako. Abisu horia ere indarrean egongo da egun osoan, baina itsasgorarekin batera bi alerta laranja ezarriko dituzte 05:00etatik 07:00etara eta 17:00etatik 19:00etara.

Haizeak ere gogor joko du eta bi abisu hori eta alerta laranja bat aktibatuko dira. Abisu horia gauerditik eguerdira arte egongo da indarrean, eta alerta laranja 03:00etatik 09:00etara, 120 km/h-ko haize-ufadak espero baitira.

Abisu horiei beste bi gehitu beharko zaizkie, prezipitazioengatik. 21:00etatik 15:00etara metro koadroko 60 litro pila daitezke Ipar isurialdean. Gainera, gauerditik eguerdira metro koadroko 15 litro baino gehiago pilatu daitezke ordubetean zenbait lekutan,

Igandean egoera kaxkarra izango da, eta haizeak indarra galduko duen arren, oraindik ere nabarituko da. Gainera, eguneko azken orduan bost metroko olatuak izatea espero da. Halaber, nabigaziorako abisu horia egun osoan egongo da indarrean.

BIDEOA | Alex denboralearen okerrena datozen orduetan espero da Ipar Euskal Herrian

Iragarkia
18:00 - 20:00

BIDEOA | Alex borraska: euria, haizea eta olatuak datozen orduetarako

Iragarkia
18:00 - 20:00

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Uharteko bizilagunak haserre, herriko apaizak Ceutako migrazio-krisiari buruz egindako adierazpenengatik

Uharteko (Nafarroa) biztanleak haserre daude Javier Aizpun herriko parrokoarekin, X sare sozialean (lehengo Twitter) migratzaileak Ceutara iristeari buruz zabaldu zituen mezuengatik. Kritiken ostean, apaizak barkamena eskatu du eta bere kontua ezabatu du. Argitalpenetako batean, apaizak zioen "Rabat bonbardatu" egin behar dela, Marokoren aurkako neurri gogorrak ezartzearen aldeko hainbat mezurekin batera. Aizpunek adierazi zuen, halaber, suarekin erantzun beharko litzaiekeela Ceutan sartzen saiatzen diren migratzaileei, eta Maroko "errekonkistatzea" proposatu zuen, haren hitzetan, "jatorrizko Espainia" berreskuratzeko, Erromatar Inperio garaiko Hispaniari erreferentzia eginez.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X