DENBORALEA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Donostiako Pasealeku Berria itxita egongo da ostiral eta larunbatean, denboraleagatik

Denboralearen ondorioz Donostiako Pasealeku Berria itxi egin beharko dute ostiral eta larunbat honetan. Euria, haizea eta olatu handiak espero dira.
Donostiako Pasealeku Berria.
Donostiako Pasealeku Berria. Argazkia: Joseba Ona EiTBko erabiltzailea

Donostiako Pasealeku Berria itxita egongo da ostiral eta larunbat honetan, denboralea dela eta, oinezkoentzako salbu, Udalak ohar baten bidez jakinarazi duenez.

Ostiral eguerditik larunbat eguerdira bitartean, Babes Zibilak abisu horia ezarriko du euriteengatik eta, ostiralean, gaueko bederatzietatik larunbat eguerdira arte, baita haizeagatik ere.

Gainera, ostiral eguerditik gaueko bederatzietara bitartean abisu horia egongo da indarrean, olatu handiengatik, eta gaueko bederatzietatik larunbateko gaueko hamabiak arte, berriz, laranja bihurtuko da.

Hori dela eta, Pasealeku Berria itxita egongo da ibilgailuentzat ostiralean arratsaldeko ordu biak arte, baina oinezkoek kontu handiz ibli beharo dute. Ostiral arratsaldeko ordu bietatik larunbat gauerdira arte, berriz, pasealekua itxita egongo da ibilgailuentzat zein oinezkoentzat. Era berean, Leizaola pasealekurako (Zurriolako Espigoia) eta Haizearen orrazia pasealekurako sarrerak itxiko dira.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Uharteko bizilagunak haserre, herriko apaizak Ceutako migrazio-krisiari buruz egindako adierazpenengatik

Uharteko (Nafarroa) biztanleak haserre daude Javier Aizpun herriko parrokoarekin, X sare sozialean (lehengo Twitter) migratzaileak Ceutara iristeari buruz zabaldu zituen mezuengatik. Kritiken ostean, apaizak barkamena eskatu du eta bere kontua ezabatu du. Argitalpenetako batean, apaizak zioen "Rabat bonbardatu" egin behar dela, Marokoren aurkako neurri gogorrak ezartzearen aldeko hainbat mezurekin batera. Aizpunek adierazi zuen, halaber, suarekin erantzun beharko litzaiekeela Ceutan sartzen saiatzen diren migratzaileei, eta Maroko "errekonkistatzea" proposatu zuen, haren hitzetan, "jatorrizko Espainia" berreskuratzeko, Erromatar Inperio garaiko Hispaniari erreferentzia eginez.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X