Kantauri itsasoa
2020/02/11 - 10:00
Olatuek gogor astintzen dute kostaldea
Olatuen altuera bost metrokoa izatea espero da eta alerta laranja asteazkenera arte luzatu dute. Nabigaziorako abisu horia ezarri dute lehen bi milietan.
2020/02/10 - 13:46
Asteazkenera arte egongo da indarrean alerta laranja bost metroko olatuengatik
Alerta hori lehen bi milietan nabigatzeko arriskuagatik ezarritako abisuei gehitu behar zaie.
2020/02/08 - 20:09
Alerta laranja astelehenerako kostaldean, 4,5 metro arteko olatuengatik
Era berean, igande honetan bi abisu hori indarrean izango dira olatuengatik, aurrena 04:00etatik 05:00etara eta bigarrena 16:00etatik 18:00etara.
2020/01/28 - 12:03
Abisu horia ezarri dute gaur kostaldean, itsasaldeko arriskuagatik
Nabigaziorako lehen bi itsas milietan ezarritako abisuaz gain, beste abisu hori bat ezarriko dute itsasgoran 4-5 metroko olatuak irits daitezkeelako itsasertzera.
2020/01/13 - 13:12
Olatu handiek Haizearen Orraziko petrilaren zati bat bota dute
Asteburu honetan euskal kostaldea astindu duten olatu handiek Donostiako Haizearen Orraziko petril zati bat bota dute. Langileak gaur hasi dira konpontzen.
2019/12/18 - 15:39
2020rako arrantza kuoten gaineko murrizketak leundu ditu EBk Atlantikoan
Legatzaren kuotaren jaitsiera uste baino txikiagoa izan da. Txitxarroarekin ordea aurreikusitako jaitsiera baieztatu da eta antxoaren harrapaketak 33.000 tonatik 31.000ra mugatuko dira.
2019/12/18 - 10:51
2020rako arrantza kuoten gaineko murrizketak leundu ditu EBk Atlantikoan
Legatzaren kasuan, kuota % 5,5 murriztea erabaki dute (Bruselak % 20 jaistea proposatzen zuen). Kantauriko txitxarroari dagokionez, ordea, ez dute murrizketa arindu, kuota % 41 jaitsiko baita.
2019/12/16 - 08:21
Arrantzaleak, 2020ko arrantza kuotak zertan geratzen diren jakiteko zain
Gaur hasiko da negoziazioa. Europako Batzordeak legatzaren harrapaketa kuota %20 jaitsi nahi du eta txitxarroarena %42. Murrizketa horiek gehiegizkoak direla uste dute arrantzaleek.
2019/12/10 - 09:54
Asteazkenera arte luzatu dute olatuengatik ezarritako abisu horia
Olatuek irudi ikusgarriak utzi dituzte euskal kostalde osoan. Zenbait puntutan zazpi metro arteko olatuak neurtu dituzte.
2019/11/21 - 21:42
Surflari nafar bat egoera kritikoan erreskatatu dute Kantabriako hondartza batean
26 urteko gizonezkoak konortea galdu du uretatik atera denean. Bihotza geratu egin zaio, eta berriro martxan jartzea lortu badute ere, egoera kritikoan eraman dute ospitalera.
2019/11/15 - 10:13
Olatuen ikuskizuna, Donostian
Ehundaka donostiar eta bisitari gerturatu ziren atzo kostaldera olatuak ikustera.
2019/11/10 - 16:12
Abisu horia astelehenerako, olatuengatik
3,5 metrorainoko olatuak iragarri dituzte. Gainera, beste bi abisu hori izango dira: nabigaziorako arriskuagatik, 06:00ak arte, eta kostaldean olatuek izango duten inpaktuagatik, goizaldean.
2019/11/08 - 12:46
Abisu horia haizeagatik eta prezipitazio iraunkorrengatik Bizkaian eta Gipuzkoan
Isurialde atlantikoan, baliteke metro koadroko 60 litro baino gehiago pilatzea 24 orduan. Hori dela eta, beste abisu hori bat ezarri dute, larunbatera arte.
2019/11/06 - 10:26
Olatuen eta prezipitazioen abisu horiak asteazken goizean indargabetuko dituzte
Eguerditik aurrera, olatu handienen batezbesteko altuera 4,5 metrotik 3,5etik behera jaitsiko da, eta ez du euririk egingo; egunaren azken partean, baina, berriro bustiko du.
2019/11/05 - 15:32
Abisu horia Gipuzkoan euri iraunkorrengatik, gaurko 21:00etatik biharko 9:00ak arte
Itsasoa ere zakar ibiliko da, 4-5 metroko olatuak altxatuko dira eta nabigaziorako ere abisu horia ezarrita dago eguerdiko 12:00ak arte.
2019/11/02 - 18:54
Donostiako Paseo Berria itxi dute, olatu handiengatik
Donostiako Udalak ibilgailuentzako itxi du Paseo Berria, oraingoz, eta oinezkoentzat ere itxiko du gauerditik aurrera, Gipuzkoako kostalde guztirako olatu eta haize alerta laranja dagoelako.
2019/09/27 - 17:21
Abisu horia, marea biziak ditugulako eta itsasgoran olatu altuak
Marea biziek irudi ikusgarriak utzi dituzte, Donostiako Ondarretako hondartzako arrokak bistan. Baina itsasgorak arazoak utzi ditzake kostaldean eta Bilboko itsadarrean. Hemen zakuak banatu dituzte
2019/09/26 - 11:36
Olatu ikusgarriak izan dira bart Donostian, borraska baten eraginez
Asteazkenean abisu horia ezarri zuten kostaldean, itsasaldeko arriskuagatik. Euskal kostaldetik igaro den borraska batek olatu handiak eragin zituen, eta, Donostian, irudi ikusgarri hauek utzi zizkigun.
2019/08/31 - 22:45
Legez kanpo hartutako 32 kilo ostra eta 15 kilo lanperna konfiskatu ditu Ertzaintzak
Konfiskatutako ostrak itsasoratu eta lanpernak elikagaien bankura eraman ditu Ertzaintzak. Honez gero, espedientea zabaldu diete lau laguni Bermeon eta Sukarrietan legez kanpo hartutakoagatik.
2019/08/31 - 21:38
32 kilo ostra eta 15 kilo lanperna konfiskatu dituzte Bermeon eta Sukarrietan
Ostrak itsasora itzuli dituzte, eta lanpernak elikagaien bankurako izango dira.