Kantauri itsasoa
2018/11/06 - 15:27
Bilboko Portuko muga ikuskaritzan milioi bat tona kontrolpean aurten
Europatik kanpokoak diren janariei azterketa sakona egiten zaie gure merkatura iritsi aurretik. Kantauri itsasoan dagoen sarrera gune nagusia Bilboko Portua da.
2018/09/02 - 21:47
Kontxako Bandera, airetik
Arraun lehiaketak Kontxako Badiaren irudi paregabeak utzi ditu. ETBk zuzenean emititu du, eta gure helikopteroak honako irudi ederrak hartu ditu. Youtube Audio Library musika (Albis, 'New Land').
2018/08/17 - 16:25
Hegaluzearen kanpaina abuztuaren 23ra arte luzatu da
Azken astean harrapaketak jaitsi egin dira. Ondorioz, badago bi mila tona gehiago hartzeko aukera eta kostera luzatu egin da, bost egunez.
2018/08/12 - 18:42
Hegaluzearen kanpaina abuztuaren amaierara arte luzatu nahi du Eusko Jaurlaritzak
Bittor Oroz Arrantza sailburuordearen esanetan, Europar Batasunak ezarritako gehienezko kuotatik % 20ko tartea egon daiteke oraindik hilabete bukaerara arte.
2018/08/10 - 15:08
Arrantzaleek ezingo dute hegaluzerik harrapatu abuztuaren 18tik aurrera
Espainiako Arrantza Idazkaritzak badaezpadako itxiera agindu du, laster kuotaren % 100 arrantzatuta egongo delakoan. Kolpe latza izango da euskal flotarentzat.
2018/08/06 - 16:09
Hegaztien migrazioa ikertzen ari da Aranzadiko talde bat Izaro uhartean
Kantauri itsasoko uharte batean egiten den horrelako lehenengo ikerketa da. Bertan, hilabetez egongo dira Aranzadiko ornitologoak.
2018/07/01 - 22:11
Hegaluzearen kanpaina hasiko da bihar, aurreikuspen baikorrekin
Arrantzaleak ontziak prestatzen ibili dira egunotan. Aurreko kanpainak emaitza onekin amaitu dira, beraz, aurten ere horrela izatea espero dute.
2018/06/12 - 14:25
Denborale gogorra, Donostian
Eguraldia oso txarra da gaur Gipuzkoako hiriburuan. Orduak daramatza atertu gabe eta haize ufadak gogorrak dira kostaldean.
2018/05/11 - 18:14
Bilbotik Finisterrera, Alboko Esklerosi Amiotrofikoari aurre egiteko
Iñaki Elorriaga getxotarrak belaontziz egingo du bidaia Unai Basurko nabigatzailearekin eta Kepa Junkera musikariarekin batera.
2018/05/08 - 17:34
Castroko arrantzale bat hil da Orioko itsasontzi batean, sarearekin katramilatuta
55 urteko arrantzalea sarea botatzen ari zela uretara erori eta sarearekin korapilatuta ito da.
2018/05/04 - 14:30
8.000 tona antxoa harrapatu dituzte EAEko ontziek arrantzaldiaren hasieran
Aurten, gainera, antxoaren arrantzaldia aurreratu egin da, baina hasiera hori positiboa izan dela esan du Eusko Jaurlaritzak.
2018/04/29 - 18:12
Nolakoa da arrantza egun bat?
Joan den hamarkadan krisi gogorra pasa zuen sektoreak, baina badirudi bere onera datorrela pixkanaka. Antxoa sasoi bete-betean, 26 ordu pasa ditu ETBk Hondarribiko Tuku-Tuku ontzian.
2018/04/25 - 13:35
20 marrazo konfiskatu dituzte Ondarroan, arrantza ontzi batean
'Lamna nasus' espeziea babestuta dago eta ezin da harrapatu, Atlantikoko Atuna Babesteko Nazioarteko Batzordearen gomendioen arabera.
2018/04/14 - 14:36
Punta Galean aurkitutako hilotza arrantza egitera atera zen gizon batena da
49 urte zituen eta Trapagaranen bizi zen. Guardia Zibilak jakinarazi duenez, ostiral goizean arrantza egitera atera zen.
2018/04/05 - 11:07
Angeluko istripuan desagertutako emakume baten bila ari dira
Hiru pertsona zihoazen itsasontzian, irauli zenean; horietako bat ia berehala hil zen, beste bat geroago erreskatatu zuten, eta hirugarrenak, emakume batek, desagertuta jarraitzen du.
2018/04/04 - 21:05
Lagun bat hil da Angeluko hondartzan, belaontzi bat iraulita
Ontzian hiru lagun zihoazen. Horietako bat erreskatatzea lortu dute eta hirugarrenaren bila ari dira.
2018/03/24 - 15:01
Olatu handiengatik ezarritako alerta laranjari aurre egiteko prestatu dira
Hartu dituzte neurriak: oholekin estali dituzte ate eta leihoak. Izan ere, begi bat itsasoan dutela daude itsaso aldameneko tabernariak.
2018/03/23 - 14:02
Alerta laranja olatu handiengatik, larunbaterako
Alerta eguerditik 21:00ak arte egongo da indarrean. Abisu horia ere egongo da indarrean, haizeagatik.
2018/03/20 - 23:11
Arrantza-ontzi bat geldiarazi dute Pasaian berdel gehiegi harrapatzeagatik
Astebetean hirugarren aldiz gertatu da. Beste ontzi bat Pasaiako portuan geldirik daukate eta hau ere portugalgoa da. Baimendutakoa baino gehiago egin du honek ere arrantzan.
2018/03/01 - 09:47
10.000 kilo antxoa porturatu dituzte Getarian
Bajurako ontziak antxoaren kanpainan murgildu dira gaur gauerdiaz geroztik. 10.000 kilo antxoa porturatu dituzte Getarian. Tamaina txikiko antxoa omen da.