Lapurdi
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Lagun bat hil da Angeluko hondartzan, belaontzi bat iraulita

Ontzian hiru lagun zihoazen. Horietako bat erreskatatzea lortu dute eta hirugarrenaren bila ari dira.

Gizonezko bat hil da gaur goizean Angeluko hondartza parean, itsaso zakarrak bera zihoan belaontzia irauli ostean, Euskadi Irratiak jakitera eman duenez.

Itsasontzian guztira hiru lagun zihoazen. Bigarrena erreskatatzea lortu dute eta erietxera eraman dute, larri. Hirugarrenaren bila ari dira.

Olatu handiengatik alerta laranja dago ezarrita Lapurdiko kostaldean eta agintariek itsasora ez hurbiltzeko aholkua eman dute.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X