Kantauri itsasoa
2023/12/22 - 15:54
Ziburun ontzi bat hondoratu ostean desagertutako bi lagunak bilatzeko lanak, bertan behera
30 eta 58 urteko bi gizonezko dira desagertutakoak. Beste bat, 40 urtekoa, ontziko patroia bera, goizaldeaan aurkitu dute, eta Baionako ospitalera eraman dute.
2023/12/04 - 14:51
Bizkaiko Golkoko antxoa duela 30 urtekoa baino txikiagoa da
Ozeanoen berotzearekin eta bestelako ingurugiro baldintzekin lotu dute aldaketa hori. Baztertu egin dute, ordea, arrantza-presioaren eraginaren hipotesia. 1990etik 2021era arte egindako ikerketaren emaitzak 'Global Change Biology' aldizkari ospetsuan argitaratu dituzte.
2023/12/01 - 09:01
Albiste izango dira: "Artikotik Kantaurira" berezia, bilera Michelinen eta su-etenaren amaiera Gazan
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/11/30 - 06:00
Kostaldeko herriak egokitzea eta arrantzontzien deskarbonizazioa, etorkizun hurbilerako bi erronka
Uholdeak izateko arriskua handitzea izango da kostako herrietan biziko dugun eraginetako bat. Nola lortu kalteak gutxitzea? Bestetik, arrantzaleek urrunago joan beharko dute lanera eta horrek kutsadura handituko du. Konponbideak bilatzeko AZTIk hainbat erakunderekin lanean dihardu.
2023/11/29 - 09:15
Albiste izango dira: Hezkuntza Legea azken txanpan, "Artikotik Kantaurira" berezia eta azaroko KPIa
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/11/28 - 09:12
Albiste izango dira: "Artikotik Kantaurira" berezia, su-etenaren luzapena Gazan eta Herri Urrats 2024
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/11/27 - 15:20
Antxoa, txitxarro eta hegaluzearen ugaltze zikloak aldatu dira, berotze globalaren ondorioz
Kantauri itsasoan klima aldaketak izandako eraginak ertz anitz ditu: arrantza kanpaina aurreratzen ari da, eta iparralderago jo behar dute arrantzaleek. Gainera, gure uretan ezohikoak diren espezieak ikusten ari dira, limoi arraina esaterako, eta sardina kopurua gero eta murritzagoa da gurean.
2023/11/27 - 09:23
Albiste izango dira: "Artikotik Kantaurira" berezia, Hezkuntza Legearen ponentzia eta Gazako su-etena
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/11/05 - 21:11
Kantabrian aurkitu dute urrian Pasaian "sare fantasma bat" utzi zuen arrantza-ontzia
Ezbehar bat izan zuen arrantza-ontziak sarearekin eta beste ontzi bati laguntza eskatu behar izan zion. Gero, ordea, ez zuen gertakariaren berri eman, agintariek sarea segurtasunez berreskura zezaten.
2023/11/02 - 20:13
Ciaran depresioak 7 metrorainoko olatuak eragin ditu euskal kostaldean
Gaurko 10:00etatik alerta laranja aktibatuta dago 5 eta 6 metro arteko olatuengatik. Alerta bihar, ostirala, 21:00ak arte egongo da indarrean.
2023/11/02 - 14:08
Olatu ikusgarriak Donostian
Hiriburuko itsas pasealekuak itxi dituzte, eta alerta laranja ezarri dute ostiraleko 21:00ak arte, itsasaldeko arriskuagatik.
2023/11/02 - 14:06
Haizeak 160 km/h-ko abiadura gainditu du Bizkaian, denboralearen eraginez
Karrantzan neurtu dute haize-bolada indartsuena (160,5 km/h). Suhiltzaileek 192 irteera egin dituzte Bizkaian, 153 Gipuzkoan eta 51 Araban; kasu gehienetan, zuhaitz adarrak jausi direlako, haizeak kaleko altzariak hautsi edo mugitu dituelako eta istripuak gertatu direlako.
2023/10/20 - 15:23
Olatu denboraleak Zumaiako flyschean utzitako irudi ikusgarriak
Gaurko olatu denboralea Zumaiako flyschean, Aitor Agirrezabal Alustizarek Zumaiatik bidalitako irudi ederretan.
2023/10/20 - 12:20
Neurri bereziak Donostian eta Getxon, haize eta olatu denboraleari aurre egiteko
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak alerta laranja ezarriko du ostiral honetan EAEn, 110-120 km/h-ko haize-boladak espero direlako haizeak gogor jotzen duen lekuetan, bereziki kostaldean. Nafarroako ipar-ekialdea abisu horipean egongo da, 10:00etatik 18:00etara.
2023/10/17 - 20:10
AZTIk gertutik zaintzen ditu Bizkaiko Golkoko marrazoak, euren ekosistema babesteko
Itsasoaren ikerketako zentro teknologikoa 14 ale monitorizatzen ari da, marrazo aleak markatuz, euren portaera hobeto ezagutzeko eta babesteko helburuarekin.
2023/10/17 - 17:19
500 metro inguru dituen sare fantasma bat aurkitu dute Jaizkibelgo kostaldean
Sare fantasma handi bat aurkitu dute Jaizkibel mendiaren kostaldean, Turrulla lurmuturretik gertu. Donosti Buceoko kideak erlojuaren kontra ari dira lanean, arrainentzako tranpa hilgarri hori kentzeko. Oscar Mayor Donostia Buceoko irakasleak eman ditu xehetasunak.
2023/10/01 - 00:47
Suhiltzaileek 21 surflari erreskatatu dituzte Biarritzen, marea bizien itsasgorak harrapatuta
15:45 aldera izan da erreskatea eta uretako zein lurreko taldeek parte hartu dute, Angeluko suhiltzaileak tartean.
2023/09/30 - 23:13
Uholderik ez baina irudi ikusgarriak utzi dizkigute marea biziek
Pasaian, ohi bezala, itsasoak maila altua hartu du eta ia-ia kaleetaraino eta etxeetaraino iritsi da. Bilboko itsasadarrean ere, marea bizien fenomenoaz disfrutatzeko aprobetxatu du jendeak.
2023/09/29 - 18:28
Bizkaiko kostaldeko marea bizien drone batekin grabatutako irudi ikusgarriak
Dronea atera dugu gaur goizean itsasbeherak Bizkaiko kostaldean utzi dizkigun irudi ikusgarri hauek eskaini ahal izateko. Arratsaldean, itsasgorarekin batera, abisu horia ezarri dute kostaldean eragina izan dezakeelako.
2023/09/18 - 15:45
Martxan jarri dute Armintzan DemoSATH, Espainiako lehen itsas aerosorgailu flotatzailea
Proiektu pilotu horrek bi urtez bilduko ditu plataformaren funtzionamenduari eta mantentze-lanei buruzko datuak.