Artikotik Kantaurira
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Antxoa, txitxarro eta hegaluzearen ugaltze zikloak aldatu dira, berotze globalaren ondorioz

20231127141453_hegaluzea_
18:00 - 20:00
Antxoa, txitxarro eta hegaluzearen ugaltze zikloak aldatu dira, berotze globalaren ondorioz
Kantauri itsasoan klima aldaketak izandako eraginak ertz anitz ditu: arrantza kanpaina aurreratzen ari da, eta iparralderago jo behar dute arrantzaleek. Gainera, gure uretan ezohikoak diren espezieak ikusten ari dira, limoi arraina esaterako, eta sardina kopurua gero eta murritzagoa da gurean.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

3.000 pertsona inguru bildu ditu Osasun Bidasoak Irunen, kalitatezko osasun-zerbitzu publikoak eskatzeko

Bidasoako bizilagunek osasun publikoan premiazko hobekuntzak egin beharra daudela ohartarazi dute berriz ere larunbat honetan Irunen. Izan ere, Bidasoa Ospitalean eta eskualdeko lehen mailako arretako zentroetan kolapsoa izateko arriskua dagoela salatu dute. Deitzaileek gogora ekarri dutenez, duela urtebete 12.000 pertsona bildu ziren, pediatriako larrialdiak eta haur eta gazteen psikiatria zerbitzuaren itxiera salatzeko, eta egoerak ez duela hobera egin adierazi dute.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskararen aldeko aldarria goizean goizetik Iruñean, Euskaltzaleon Martxaren aurretik

Euskararen aldeko mobilizazio handia egingo da gaur Iruñean Euskalgintzaren Kontseiluak deituta. 17:00etan hiru zutabe abiatuko dira hiriko hiru puntutatik, eta bakoitzak mezu bat eramango du: euskararen ofizialtasun osoa eskatu, hizkuntza politiketan jauzia emateko premia aldarrikatu, eta euskaltzaletasuna azpimarratzeko. Aurrez, hainbat ekintza daude martxan goizetik Nafarroako hiriburuan.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X