IZENBURU NAGUSIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: Hezkuntza Legea azken txanpan, "Artikotik Kantaurira" berezia eta azaroko KPIa

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
Bilboko ikastetxe bat
Bilboko ikastetxe bat. Argazkia: EFE

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, azaroak 29, hedabideetako lerroburu nagusiak:

-Hezkuntza Legea azken txanpan: Hezkuntza Legearen proiektua batzorde parlamentarioan onartuko dute gaur, 15:30etik aurrera. Abenduaren 21ean behin betiko onartu aurreko azken urratsa da gaurkoa. EH Bilduk iragarri du aurka bozkatuko duela.

-"Artikotik Kantaurira" berezia: Antxoaren, txitxarroaren eta hegaluzearen ugaltze zikloak aldatu egin dira, berotze globalaren ondorioz. Kantauri itsasoan klima aldaketak izandako eraginak ertz anitz ditu: arrantza kanpaina aurreratzen ari da, eta iparralderago arrantzatzen dute arrantzaleek. Gainera, Kantauriko uretan ezohikoak diren espezieak ikusten ari dira, limoi arraina esaterako, eta sardina kopurua gero eta murritzagoa da.

-Azaroko KPIa: Estatistika Institutu Nazionalak azaroko KPIaren (kontsumoko prezioen indizea) azaroko datua jakinaraziko du.

Zure interesekoa izan daiteke

claudia tacoronteren ahizpa
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bideo hunkigarria argitaratu du Lara Tacorontek, Mexikora ikastera joan eta hil duten gaztearen ahizpak

Lara Tacorontek, asteburuan Mexikon labankadaz hil zuten Claudiaren ahizpak, salatu duenez, inork ez zion bere familiari jakinarazi “duela oso gutxi” beste bi emakume hil zituztela unibertsitate berean, Moreloseko Autonomoan. "Zergatik ez du inork ezer egiten?", galdetu eta deitoratu du "gutako bakoitza, pertsona gisa, gizarte gisa, aldatzen ez garen arte, horrelakoek gertatzen jarraituko dute".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X