Katalunia
2024/05/13 - 01:43
PSCrekin eta ERCrekin hiruko aurrerakoia egitea espero du Comuns Sumarrek
Jessica Albiachek adierazi duenez, ez da espero zuten emaitza, baina "posible da ezkerreko aro bat irekitzea" Katalunian, eta hori posible egiteko deia egin die beste alderdiei.
2024/05/13 - 01:33
Illak nabarmendu du Kataluniak ''aro berri bat'' ireki duela, ''inor kanpoan utziko ez duena''
Salvador Illak iragarri du bere gain hartzen duela Kataluniarako aro berri baten buru izateko ardura. "Katalanak batzeko asmoarekin egingo dut", nabarmendu du hautagai sozialistak.
2024/05/13 - 01:20
Carles Puigdemontek ERCrekin zubiak berregiteko eskatu du
Puigdemontek agerraldia egin du Juntsek Argelersen (Ipar Katalunia) duen egoitzan, eta eskua luzatu dio ERCri "zubiak berregiteko" eta mugimendu independentistaren "batasun ezaren" inguruan hausnartzeko.
2024/05/13 - 01:04
ERCk adierazi du herritarren borondatea onartuko duela eta oposiziotik egingo duela lan
Pere Aragonesek onartu du ERCren emaitzak "oso txarrak" izan direla. "Ezin izan ditugu azken hauteskundeetako emaitzak irauli", esan du ERCko hautagaiak.
2024/05/13 - 00:49
PP: ''Kataluniako PP inoiz baino indartsuago itzuli da''
Alejandro Fernandezek onartu du azken urteak ez direla errazak izan Kataluniako PPrentzat. "Horrelako gau bat merezi genuen", gaineratu du hautagai popularrak.
2024/05/13 - 00:38
CUP: ''Inoiz baino Parlamentu eskuindarragoa eta espainolistagoa geratu da''
Laia Estrada hautagaiak onartu du CUPek lortutako emaitzak ez direla onak. "Emaitzak ez dira onak CUPentzat bakarrik, herrialde osoarentzat baizik. Hau galga bat da helburu sozial eta nazional guztientzat", adierazi du.
2024/05/12 - 23:00
Voxek Katalunian izan duen igoera nabarmendu du Garrigak
Voxen hautagaiak eskuineko alderdiak izan duen igoera nabarmendu du; 11 ordezkari izango ditu Kataluniako Parlamentuan.
2024/05/12 - 22:19
Bozketa-orduetan luzapenik egin gabe itxi dira hautetsontziak
Kataluniako probintzietako hauteskunde-batzordeek bozketa-ordutegiak luzatu ahal zituzten, Renfeko Rodalies enpresaren lineatan izan den matxuraren ondorioz hautesleak mahaietara garaiz iristeko "baliabide alternatiborik" ez dela egon baieztatuz gero. Azkenean, ez dute halakorik erabaki.
2024/05/12 - 22:19
PSCri ematen dio garaipena Kataluniako hauteskundeetan TV3ren inkestak
Junts izango da bigarren indarra, eta ERC hirugarrena, horren arabera. Bestalde, PPk eta Voxek lortuko dituzte laugarren eta bosgarren lekuak, hurrenez hurren, Comuns Sumar, CUP-DT eta Aliantza Katalana atzetik dituztela.
2024/05/12 - 20:34
Kataluniako hauteskundeetako parte-hartzea % 45,80koa zen 18:00etan, 2021 urteko kopuru ia berdina
Azken hauteskundeetako datuaren oso antzekoa da, 0,19 puntu altuagoa. Eguerdiko parte-hartze datua, 13:00etakoa, % 26,9koa zen, 2021ean baino lau puntu handiagoa.
2024/05/12 - 19:03
Hauteskundeetan parte hartzeko deia egin die Carrizosak kataluniarrei
Carlos Carrizosa Ciudadanos alderdiko hautagaiak hauteskundeetan parte hartzera gonbidatu ditu katalanak, eta "Kataluniako prozesua" gainditzeko deia ere egin die.
2024/05/12 - 18:14
Parte-hartzea % 26,9koa zen 13:00etan Katalunian, duela hiru urte baino lau puntu handiagoa
Generalitatearen datuen arabera, 13:00ak arte 1.469.681 herritarrek eman dute botoa; duela hiru urteko hauteskunde autonomikoetan, berriz, 1.222.503 izan ziren.
2024/05/12 - 16:36
Laia Estrada ''sentipen onekin'' iritsi da M12ra, ''ahal den guztia egin ostean''
"Gure esku dagoen guztia egin dugu ahalik eta ondoen azaltzeko, klase politikoarekin haserre dagoen herrialde bati itxaropena helarazteko eta ezker independentistak mobilizatzeko, inor etxean gera ez dadin", adierazi du CUPeko zerrendaburuak.
2024/05/12 - 16:08
Goiz kaotikoa izan da Kataluniako tren zerbitzuan, kobre lapurreta baten ondorioz
Kobre lapurreta batek gaintentsioa eragin du Montcada Bifurcacioko tren azpiegituran, eta Rodalieseko zerbitzuari eragin dio. Alderdi politikoak beldur dira horrek ez ote duen eraginik izango Kataluniako hauteskundeetako parte-hartzean.
2024/05/12 - 15:36
Garriga: ''Katalanak aukera handi honetaz baliatuko dira''
"Euren benetako kezkak" aintzat hartzen ez dituzten politikariek abandonatu dituztela uste duten herritarrak botoa ematera animatu ditu Ignacio Garriga Voxeko presidentegaiak.
2024/05/12 - 14:36
Herritarrek botoa ''pozez eta itxaropenez'' ematea espero du PPko Alejandro Fernandezek
Alejandro Fernandez Generalitateko presidente izateko PPren hautagaiak parte-hartze handia espero du igande honetako hauteskundeetan, baita herritarrek botoa "pozez eta itxaropenez" ematea ere.
2024/05/12 - 14:03
Albiach: ''Eskuinarekin itunik lotuko ez duen bakarra gu geu gara''
Botoa ematera joateko deia egin du Jessica Albiach Comuns Sumarreko presidentegaiak, bere hauteslekuan botoa eman ostean.
2024/05/12 - 13:10
Illa: ''Katalunian aro berri bat irekiko delakoan nago''
Hauteskunde kanpainan erakutsitako "tonu adeitsua" eskertu egin du Salvador Illa PSCren zerrendaburuak, eta botoa ematera animatu ditu herritarrak.
2024/05/12 - 12:59
Aragones: ''Ziur nago parte-hartze handia izango dela''
Pere Aragones Generalitateko egungo presidente eta ERCko zerrendaburuak Pineda de Mar udalerriko Joan Coromines institutuan eman du botoa, familia alboan zuela.
2024/05/12 - 12:51
Puigdemont: ''Erbesteratze askoren azken eguna izatea espero dugu''
Hauteskundeetan parte hartzeko deia egin du Carles Puigdemont Juntseko presidentegaiak, La Roca d'Albera Frantziako Ekialdeko Pirinioetako herriko gazteluan komunikabideei egindako adierazpenetan.