Kataluniako Hauteskundeak (2024)
2020/03/10 - 15:15
Erkoreka: "Gaur-gaurkoz ez dago mahai gainean hauteskundeak bertan behera uztea"
Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak onartu du hauteskunde ekitaldiak ez direla "pertsona asko" biltzen dituzten gainerako ekitaldietatik ezberdinak, eta aplikatu beharreko arauak berberak direla.
2020/03/07 - 16:10
"Kanpainan baino" burua Zaldibarren eta koronabirusean duela esan du Urkulluk
Gasteizko Europa Jauregian kanpainaurreko ekitaldi politikoa egin du EAJk. Eusko Jaurlaritza "aste zailak" bizitzen ari dela onartu du lehendakariak.
2020/03/07 - 16:10
M8 eta koronabirusa hizpide, besteak beste, kanpainaurreko ekitaldietan
Apirilaren 5eko hauteskundeetarako lasterketa abian da. Aurrekanpainako ekitaldiak egin dituzte, eguerdian, alderdi guztiek, eta mezu ugari igorri dituzte.
2020/03/06 - 21:51
Arnaldo Otegik ezkerreko alternatiba baten aldeko apustua egin du
Etorkizunari begira egindako apustua izango litzateke eta sentsibilitate desberdinak bilduk lituzkeena.
2020/03/06 - 21:45
Ekonomiaren lehiakortasunaren aldeko apustua egingo du PSEk hurrengo legegintzaldian
Sozialistentzat enpresen eta ekonomiaren lehiakortasunak uen garrantzia azpimarratu dute, eta horretarako erakundeen egonkortasuna beharrezkoa dela.
2020/03/06 - 14:10
Bihartik asteazkenera bitartean egingo dira hauteskunde mahaiak osatzeko zozketak
Irakurtzen eta idazten dakien 70 urtetik beherako edozein herritar deitu ahal izango dute mahai bateko titular edo ordezko izateko.
2020/03/06 - 12:12
EAJk eta PSE-EEk gehiengo osoa lortuko lukete, eserleku gehiago eskuratuta
EAJk hauteskundeak irabaziko lituzke, 29 eserleku lortuta, bat gehiago, EH Bilduk 19 ordezkari bereganatuko lituzke, bat gehiago, eta PSE-EEk 12 lortuko lituzke, 3 gehiago.
2020/03/05 - 23:37
Gorrotxategik hiruko gobernuaz hitz egiteko eskatu die Iriarteri eta Mendiari
Gorrotxategik Gasteizen aurkeztu du apirilaren 5eko hauteskundeetarako IUren eta alderdi morearen hautagaitza.
2020/03/04 - 13:56
17 alderdi politiko aurkeztuko dira Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetara
Hamabik Euskal Autonomia Erkidegoko hiru lurraldeetan egingo dute, lauk bakarrik barruti batean eta batek bitan.
2020/03/04 - 12:36
Bizkaiko hautagaitzak apirilaren 5eko hauteskundeetarako
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak asteazken honetan argitaratu ditu hautagaitzak, eta martxoaren 10ean aldarrikatuko dituzte behin betiko.
2020/03/04 - 12:05
Arabako hautagaiak apirilaren 5eko hauteskundeetarako
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak hautagaitzak argitaratu ditu; martxoaren 10ean aldarrikatuko dituzte behin betiko.
2020/03/02 - 23:35
Iturgaiz: "Sanchezentzat ni iragana naiz, bere etorkizuna Otegi eta Torra baita"
Euskadiko PPk zuzendaritzaren bilera deitu du Gasteizen Carlos Iturgaiz babesteko apirilaren 5eko hauteskundeetarako hautagai gisa.
2020/03/02 - 19:52
PPk Urquijo berreskuratu du EAEko hauteskundeetarako
Popularrek zazpi postu gorde dizkiete Ciudadanosekoei, baina bik bakarrik lortuko lukete Legebiltzarrera iristea 2016ko emaitzak errepikatuz gero.
2020/03/02 - 18:48
Gorrotxategi, Soto eta Angulo izango dira Elkarrekin Podemoseko zerrendaburuak
Ezker Anitza-IU alderdiak Jon Hernandez eta Iñigo Martinez proposatu ditu zerrendetarako.
2020/03/01 - 15:58
"Estatu ereduari" heldu beharko diola esan dio Egibarrek Espainiako Gobernuari
Euskadin eta Katalunian "subjektu juridiko-politikoak legitimatzeko prozesu demokratikoak ezin daitezke gehiago atzeratu", azpimarratu du GBBko presidenteak.
2020/02/29 - 18:21
Mendiaren hitzetan, PSE-EEk "ezker baliagarria" ordezkatzen du
Buruzagi sozialistaren ahotan, "aukera handiak dira abertzaleen erruagatik" erakundeak "bandera, aberri eta lurralde kontuetan galtzeko".
2020/02/29 - 16:12
Iriarte: "Urkullurena ez bezalako eredu bat nahi dutenak gero eta gehiago dira"
EH Bilduko lehendakarigaiak ziurtatu duenez, EAEk "bultzada berri bat" behar duela pentsatzen duten pertsonen buru izateko prest daude koalizioko hautagai guztiak.
2020/02/28 - 22:22
EH Bilduren oinarriek zuzendaritzak proposatutako hautagaitzak berretsi dituzte
Gauzak horrela, Maddalen Iriarte koalizio abertzaleko zerrendaburu izango da Gipuzkoan, Jasone Agirre Bizkaian eta Mikel Otero Araban. Bihar aurkeztuko dituzte, Donostian.
2020/02/28 - 21:22
EH Bildurekin eta PSErekin batera aldaketarako gobernua osatu nahi du Gorrotxategik
"EAJren ordezko gobernua" osatu nahi duela ziurtatu du Elkarrekin Podemos-IU koalizioaren lehendakarigaiak, eta aldaketarako gobernua osatzen ahaleginduko dela ziurtatu du.
2020/02/28 - 14:28
Miren Gorrotxategi, Elkarrekin Podemos-IUren lehendakarigaia
Podemos Euskadiri lotutako ibilbide politikoa izan du, hasieratik. Bere izendapenarekin burutu den primarioetan, alderdi moreari erakutsitako fideltasuna aldarrikatu du.