Kataluniako Hauteskundeak (2024)
2015/09/01 - 17:28
Oposizioa PPren proposamenaren aurka agertu da
EAJrentzat PPren 'lardaskeria eta burugabekeria' da; Amaiurren esanetan, PPk "trenen talka" nahiago du, elkarrizketa baino; PSOEerentzat erreforma 'ez da premiazkoa'.
2015/08/29 - 10:11
Estatuaren mehatxuei batera aurre egiteko aurkeztu da Junts pel Si
Bartzelonako Lluis Companys pasealekuan, Arc de Triomf oroigarrian, alegia, bildu dira ehunka lagun, hautagaitza independentistaren kanpainaurreren lehenengo ekitaldi handian.
2015/08/26 - 22:41
'Junts Pel Si' independentziaren aldeko zerrendako kideak, elkarrekin
Junts Pel Si independentziaren aldeko zerrenda osatzen duten 135 hautagaiak lehendabiziko aldiz batera agertu dira. Elkarrekin izan dira Artur Mas, Oriol Junqueras eta Raul Romeva zerrenda burua.
2015/08/26 - 12:53
Masek agerraldia egingo du Parlamentuan hauteskunde-deialdia azaltzeko
Datorren asteazkenean, irailaren 2an, egingo du presidenteak agerraldia. Oposizioko taldeak horren aurka agertu dira jada.
2015/08/23 - 19:42
Albiol: 'Inork ez du independentzia aldarrikatuko Katalunian'
Kataluniako hauteskundeetarako Alderdi Popularreko hautagaiak esan du katalan zein espainiar sentitzen diren pertsona guztiei irekitako proiektu transbertsala defendatuko duela.
2015/08/22 - 15:24
ANCk independentzia azkartuko luke Estatuaren jarreraren arabera
Estatu espainiarra independentziaren hipotesia onartzen hasia dela uste du Kataluniako Asanblada Nazionalak (ANC).
2015/08/08 - 18:25
Gehiengo ezkertiarra batzeko deia egin die Rabellek ERCri eta CUPi
Catalunya Sí que es Poteko hautagaiaren iritziz, bi alderdi horiek bi aukeraren artean hautatu beharko dute: Mas presidente egin, edo Rabellek berak zuzendutako gehiengo sozial eskertiarra babestu.
2015/08/06 - 22:58
Romeva: 'Baiezkoak galtzen badu, Estatua beligeranteagoa izango da'
“Era demokratikoan, positiboan, konstruktiboan eta barneratzailean aurrera egiten dugu ala atzerakada geldiezina izango da. Horren jakitun izan behar gara”, adierazi du Junts pel siko zerrendaburuak.
2015/07/28 - 17:44
Xavier Garcia Albiol izango da PPCren hautagaia
Badalonako alkate ohia izango da PPren hautagaia irailaren 27ko hauteskunde kataluniarretan, Alicia Sanchez-Camachoren ordez.
2015/07/25 - 16:37
'Ateak irekiko dizkigun aukera' izango da I27a, Junquerasen irudiko
ERCko presidenteak adierazi duenez, irailaren 27an izango den hauteskunde-hitzordua "aukera paregabea izango da; herriak irabaziko duelakoan gaude".
2015/07/24 - 22:13
Lluis Llach izango da Junts pel Si-ren zerrendaburua Gironan
Kantagile kataluniarra independentziaren eta ezkerreko politikak ezartzearen alde agertu da azken aldian.
2015/07/22 - 22:27
Tentsio-uneak Katalunian, legealdi honetako azken kontrol-saioan
Tentsio handiko saioa izan da, zerrenda bateratuaren plan independentistari buruzkoa.
2015/07/20 - 13:29
CDCk eta ERCk I27rako zerrenda eta bide-orria aurkeztuko dute gaur
Zerrendaburua Raul Romexa eurodiputatu ohia izango da; Carme Forcadell ANCren presidente ohia, bigarren; Muriel Casals Omnium Culturalen presidentea, hirugarren eta Mas laugarren.
2015/07/19 - 16:22
Mas:'Independentzia ez babesteak bazter-bidera eramango du Katalunia'
Hala zuzendu zaie Generalitateko presidenteak I27aren aurrean zalantzati daudenei; Masen arabera, independentziaren alde ez egoteak Estatua "gainetik pasatzea, errukirik gabe," eragingo du.
2015/07/19 - 15:51
'Catalunya, si que es pot' zerrenda aurkeztu dute I27ko bozei begira
Artur Masen zerrenda bateratuaren alternatiba gisa aurkeztu dute. ICV, EUiA eta Podemos alderdiek osatuko dute, baina aurrerago alderdi gehiago batzea espero dute.
2015/07/17 - 19:35
Gobernuak Generalitatearen legez kanpoko ekintzen aurka egingo du
Soraya Saenz de Santamaria, Espaniako Gobernuko presidenteordeak, Erregeak Artur Masekin izan duen batzarrari buruz hitz egin du, eta "Espainian gauzak nola diren gogoratu diola", nabarmendu du.
2015/07/17 - 15:29
Espainiako erregeak Artur Mas hartu du Zarzuelan
Bake giroan doala esan dio Masek Felipe VI.nari. 2014an errege izendatu zutenetik egin duten lehen bilera ofiziala da, eta beste erkidegoetako presidenteekin egindako bilera errondan izan da topaketa.
2015/07/16 - 17:53
Rajoy: 'Ez da Kataluniaren independentziarik izango'
Espainiako gobernuburuak azpimarratu du irailaren 27ko Kataluniako bozak 'hauteskunde autonomikoak' izango direla eta diputatuak eta Kataluniako Parlamentua aukeratzeko soilik balioko duela.
2015/07/16 - 12:16
Romeva 'Ez da izen-abizenen zerrenda, baietzaren aldeko botoa baizik'
"Baiezkoak irabazten badu, lanean jarriko gara. Ezezkoak irabazten badu, berriz, mezua ulertutzat emango dugu".
2015/07/15 - 22:29
Romeva, Forcadell eta Casals izango ditu buru I27rako zerrendak
Kataluniako hauteskundeak irabaziz gero, 6-8 hilabeteko epean independentzia aldarrikatuko dute Convergenciak eta Esquerrak. Hautagaitzaren aurkezpen ofizialaren zain, buruen izenak eman dituzte.