Kataluniako Hauteskundeak (2024)
2015/09/28 - 01:33
'Masek huts egin du bere estrategian', esan du Espainiako Gobernuak
Mariano Rajoyren Gobernuaren esanetan, emaitzek argi utzi dute Generalitateko presidenteak ez duela ez boto ez eserleku nahikorik lortu.
2015/09/28 - 01:32
Icetarentzat PSCren emaitza "arraskatatsua" da
Pedro Sanchezen aburuz, independentistek "plebiszitua galdu dute".
2015/09/28 - 01:27
Artur Mas: 'Baiezkoak irabazi du, demokraziak irabazi du'
Junquerasen ustez, ''gehiengo nahikoa'' dago aurrera egiteko, eta Raül Romevak uste du dikea apurtu egin dela eta ez dagoela beste aukerarik.
2015/09/28 - 00:00
Independentziak gehiengo osoa lortu du eserlekutan, baina ez bototan
Junts Pel Sik eta CUPek aise gainditu dute gehiengo osoaren muga eserlekutan, baina gertu geratu da bototan.
2015/09/27 - 21:56
Independentismoak aise irabaziko du, inkesten arabera
Junts Pel Sik eta CUPek erraz gaindituko dute gehiengo osoa eserlekutan, eta bototan oso gertu geratuko da.
2015/09/27 - 21:24
Catalunya Sí Que Es Pot alderdiko hautagai batek ezin izan du bozkatu
Ezin izan du boza eman erroldarekin arazoa izan duelako, orain dela gutxi etxebizitzaz aldatu duelako
2015/09/27 - 15:24
Bozen 'garrantzia tarteko', parte hartzeko deia egin du Espadalarrek
Ramon Espadaler Unioren presidentegaiak parte hartzeko deia egin du Kataluniaren inoizko hauteskunde "garrantzitsuenen" aurrean.
2015/09/27 - 15:10
Historiako parte hartzerik handiena izatea nahiko luke Miquel Icetak
Kataluniako parlamenturako hauteskundeen historiako parte hartzerik handiena izatea nahiko luke Miquel Iceta PSCren Generalitaterako presidentegaiak.
2015/09/27 - 12:52
Gorabehera nabarmenik ez, Kataluniako hauteskunde-mahaiak osatzerakoan
Gaur goizean gorabeherarik gabe eratu dira Kataluniako hauteskundeetako 8.182 mahaiak, Meritxell Borras Generalitateko Gobernazio kontseilariak berri eman duenez.
2015/09/27 - 12:13
Jende-ilarak Katalunian, hauteslekuen irekieran
Goizeko bederatzietan zabaldu dituzte hauteslekuak eta iluntzeko zortzietara arte irekita egongo dira.
2015/09/27 - 11:01
Kataluniako hauteskundeen gakoak
Zalantza guztiak argituko dizkizugu: Nortzuk aurkeztuko dira? Zenbat eserleku behar dira gehiengo osoa edukitzeko? Noiz eratuko dute Parlamentua?
2015/09/26 - 14:58
'El vot de la teva vida'
'Zure bizitzako botoa'. Hori zioen atzo Junts pel Sik kanpaina amaierako jaian ipini zuen mezu nagusietako batek. Eta bihar horrela izango da askorentzat, izan independentziazale ala ez.
2015/09/26 - 14:19
Hausnarketa-egun lasaia Katalunian
Kataluniako hauteskundeetarako hautagaiek bat egin dute hausnarketa egunean. Goizean, biharko egunkarien azaletarako argazkiak ateratzeko bildu dira. Arratsaldea, familia eta lagunekin igaroko dute.
2015/09/26 - 13:10
Kataluniako hauteskundeak, zenbakitan
Igandeko hauteskundeetan 5.510.713 katalanek dute botoa emateko eskubidea eta horietatik 200.000 inguru atzerrian bizi dira.
2015/09/23 - 11:57
Rajoyren 'hanka-sartzeak' hautsak harrotu ditu kanpainan
Independentzia aldarrikatuz gero, kataluniarrek Espainiako herritartasuna galduko luketela esan zuen Gobernuko presidenteak. Hautagai gehienek kritikatu egin dituzte adierazpen horiek.
2015/09/23 - 01:09
Rajoy eta Albiol 'independentzia' oihu artean hartu dituzte Reusen
Espainiako Gobernuko presidenteak eta Kataluniako PPren hautagaiak Reuseko erdigunean ibiladia egitekoak ziren, baina protesta baten ondorioz atzera egin behar izan dute.
2015/09/21 - 11:20
Junts pel Siren garaipen argia I27an, hainbat inkestaren arabera
Lau galdeketek bat egiten dute: zerrenda bateratuak irabaziko ditu hauteskundeak (59-66 eserleku lortuko ditu) eta Ciutadans izango da bigarren.
2015/09/20 - 16:34
Katalanen elkarbizitza pozoitzea egotzi dio Rajoyk Masi
Pedro Sanchez buruzagi sozialistak irailaren 27an botoa ematera joateko deia egin die katalanei Kataluniaren eta Espainiaren artean eraikitakoa 'babesteko'
2015/09/16 - 08:48
Espainia 'batu' batekin bere konpromisoa berretsi du Obamak
AEBetako presidenteak Espainiako erregea hartu du Etxe Zurian. Bilera amaitu ondoren Obamak ez du Kataluniako independentzia prozesua espresuki aipatu, baina adierazpen horiek egin ditu.
2015/09/13 - 22:40
Kataluniako hauteskunde-kanpaina, gori-gorian
Irailaren 27ko hauteskundeak gero eta gertuago daude, eta alderdi guztiak euren argudioak jendearengana helarazten ari dira. Lehen asteburuan Diada izan da protagonista.