Katalanen elkarbizitza pozoitzea egotzi dio Rajoyk Masi
Katalanak hautsi eta banatu nahia egotzi dio Mariano Rajoy Espainiako gobernu presidenteak Artur Mas Generalitateko jarduneko presidenteari: "Katalanak urrundu nahi izan ditu, elkarbizitza pozoitu. Aurre egin behar zaio gehiagora joan ez dadin".
PPk Badalonako plazan egindako kanpainako ekitaldi nagusian, Katalunia "atzerritarren fabrika" bihurtu nahi izatea leporatu dio Artur Masi. Halaber, Kataluniako gobernuaren kontra jo du, haren ustez, elkarrizketarik nahi ez izateagatik eta planteamendu erradikalak egiteagatik.
"Lagunak, familiak eta lankideak banatzea lortu dute. Ezinezko bihurtu dute politikaz bakean eta normaltasunez hitz egitea", adierazi du Rajoyk. Horren aurrean, independentistak garaitzeko botoa ematera joatera deitu ditu katalanak "Kataluniaren benetako aurpegia ikus dadin, Kataluniako aurpegi isila eta isildua".
"Ez gaitzatela engainatu, ez dira gehiago. Gehiago izango dira isilik, etxean gelditzen bazara eta egiten uzten badiezu", ohartarazi du Rajoyk. "Botoa ematera, nahikoa da esatera, amesgaizto honi amaiera jartzera kalera atera behar da; zuk botoa ematen ez baduzu beste batzuek zure partez egingo dute", gaineratu du Rajoyk.
Xavier Garcia Albiol PPren Kataluniako presidentegaiak botoa ematera deitu ditu 60ko eta 70eko hamarkadatan Kataluniara emigratu zuten herritarrei.
Pedro Sanchez PSOEko idazkari nagusiak irailaren 27an botoa ematera joateko deia egin die katalanei, haren esanetan, 37 urteko demokrazian zehar Kataluniaren eta Espainiaren artean eraikitako "ondare partekatua babesteko" helburua lortzeko. Miguel Iceta PSCko Kataluniako presidentegaiak Gavan egindako ekitaldian, Sanchezek esan du osasungintzan eta hezkuntzan izandako murrizketak ez direla Katalunia Espainiaren barruan egotearen ondorio izan, Espainian eskuineko gobernu batek agintzen duelako baizik. Gainera, Junts pel Si plataformaren kontra jo du: "Zergatik diote 'Elkarrekin' (Junts) 'hautsita' esan nahi badute?". Miquel Iceta PSCren hautagaiak, berriz, nabarmendu du sozialistek "guztia" nahi dutela eta ez dutela Kataluniaren eta Espainiaren artean "aukeratu" nahi.
Raul Romeva Junts pel Si hautagaitzako zerrendaburuak gaur aldarrikatu duenez, emakumeek eta AEBko beltzek "legea hautsi behar izan zuten", hurrenez hurren, boto eskubidea izateko eta eskubide zibilak eskuratzeko. Ondorioz, "bidegabeak diren legeak aldatu egin behar dira eta hori demokraziarekin eta ahoan irribarre bat dugula egin behar da".
Ciutadans alderdiak Bartzelonan egin duen hauteskunde kanpainako ekitaldi nagusian parte hartu Ines Arrimadas Ciutadanseko Generalitateko presidentegaiak eta azpimarratu duenez, Kataluniako gobernuaren "pentsaera zaharkituarekin inoiz ez zen Europar Batasuna eraikiko". Are gehiago, adierazi du ez daukala zentzurik XXI. mendean "mugak eraikitzeaz eta banaketaz hitz egiteak". Halaber, irailaren 27ko hauteskundeetan masiboki parte hartzeko dei egin die katalanei identitateari buruzko eztabaida gainditzeko. Albert Rivera Ciudadanos alderdiko buruaren esanetan, irailaren 27ko hauteskundeak Espainiaren historian inflexio puntu izango dira Katalunian eta Espainian aldaketa prozesua abiatzeko. Are gehiago, Espainian aldaketak ekar ditzakeen bakarra haren alderdia dela aldarrikatu du.
El presidente de Ciudadanos, Albert Rivera, ha situado los comicios catalanes como el "punto de inflexión en la historia de España" para iniciar el proceso de cambio tanto en Cataluña como en el resto del país, y ha erigido a su formación como la "única" que puede reformarlo.
Pablo Iglesias Podemoseko idazkari politikoaren hitzetan, Kataluniari arreta eskainiko dion presidente bat behar du Espainiak: "Katalanei entzungo dien presidente baten beharra dago. Nik izan nahi dut presidente hori". Horrela mintzatu da Sabadellen 2.500 lagunen aurrean eta SiQueEsPot zerrendako hautagaiekin batera egindako ekitaldi politikoan.
Anna Gabriel CUP alderdiko bigarren zerrendaburuak ohartarazi du Junts pel Si hautagaitzako kideek azalpenak eman beharko dituztela subiranotasun prozesuaren errailetik irteten badira.
Bestalde, Josep Antoni Duran Lleida Unioko buruzagiak zerrenda independentistak kritikatu ditu aldebakarreko independentzia aldarrikatzeak izango lituzkeen ondorioei entzungor egiteagatik: "Egin ditzatela esperimentuak etxean, baina ez herritarren diruarekin". Halaber, Raul Romeva Junts pel Si zerrendako buruari ausardiaz eta arinkeriaz jokatzea leporatu dio.
Zure interesekoa izan daiteke
Josu Zabala Erasun gogoratu dute Hondarribian, haren heriotzaren 50. urteurrenean
Josu Zabala Erasun 1976an hil zen Guardia Zibilaren tiroen ondorioz, Eduardo Moreno Bergaretxe 'Pertur' ETAko kidearen bahiketaren aurka egindako manifestazio batean.
Ertzain baten aurkako pintaketa bat agertu da Gasteizko bere etxe ondoan
Segurtasun Sailak poliziak seinalatzeak eta mehatxuak gaitzetsi ditu, "iraganeko garaiak gogora ekartzen dituztelako eta eraso egiten dietelako, ez bakarrik aipatutako agenteari eta Ertzaintzari, baita demokraziaren eta bizikidetzaren oinarriei ere". ESAN eta SIPE sindikatuek ere gaitzetsi dute gertatutakoa.
Agirrek "erreparazio publikoa" eskatu du Irurak Bat jauregitxoaren harira, "aurrera egitea" nahikoa ez dela iritzita
Alkatearen arabera, hilabeteotan auzi juridikotik harago joan da eztabaida, salaketa oso larriak egin baitira kaltetu diren pertsonen eta EAJren aurka; horregatik, argi esan du ez dela nahikoa gertatutakoa atzean uztea.
Lehendakariak ziurtatu du ez dagoela inolako kriminalitate antolaturik gaur egun Euskadin
Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan egindako elkarrizketan, Imanol Pradales lehendakariak adierazi du azken urteotako hilketak, batez ere, drogek, mendekotasunek edo genero-indarkeriak eragindako harreman pertsonalen narriadurarekin lotuta daudela. Gaur egun Euskadin ez dagoela inolako delinkuentzia antolaturik nabarmendu du.
Isuskitza mendiko gurutze frankista bota du Ernaik
Errekete frankisten omenez Isuskitza mendian (Araba) 1940an jarritako gurutzea bota du Ernaik, baita bideoz grabatu eta sareratu ere. Gazte antolakundearen arabera, “faxismoak ez du lekurik gure herrian”, eta hilaren 13an Donostian egingo duten manifestazioan parte hartzeko deia egin du.
Nora Abetek (PSE-EE) Bilboko alkatetzarako hautagaitza aurkeztu du
Bilboko Udaleko egungo alkateorde eta PSE-EEren bozeramaileak azaldu duenez, bere hautagaitza "hurbiltasunetik, entzute-ahalmenetik eta erabakiak hartzeko gaitasunetik" sortu da.
Gipuzkoako Foru Aldundia datorren astean hasiko da aurrekontuak eta neurri fiskalak negoziatzen
Eider Mendoza Gipuzkoako ahaldun nagusiak iragarri du oposizioko taldeekin elkarrizketa sorta bat hasteko asmoa duela, lurraldeko aurrekontuen eta zenbait neurri fiskalen inguruan negoziatzen hasteko.
Lehendakariak ekonomiari, autogobernuari eta etxebizitzari buruzko akordioak planteatuko ditu alderdi eta gizarte-eragileekin egingo duen bilera-sortan
Topaketak irailaren 8tik 15era egingo dira, elkarrizketa indartzeko eta aliantzak sustatzeko helburuarekin. Nazioarteko ziurgabetasunak eta 2027ko hauteskunde-zikloak markatutako testuinguruan burutuko dira.
Imanol Pradales: "Irailaren 8an hasiko gara alderdi politiko, sindikatu eta patronalarekin biltzen"
Imanol Pradales elkarrizketatu dute Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan. Lehendakariak bertan jakinarazi duenez, erronda politikoa irailaren 8an hasiko du, asteartean, eta bilera horietan jorratuko diren gaiak iragarri ditu.
Pradalesen ustez, Sanchezen gobernua "nokeatuta" dago, eta Ceutako krisiari erantzuna eman ezean legealdia amaitu beharko luke
Euskadi Irratiko "Faktoria" saioari eskainitako elkarrizketan, alderdi politiko eta eragile sozioekonomikoekin bilera-sorta irailaren 8an hasiko duela iragarri du lehendakariak.