I-27
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Kataluniatik alde egin lezaketela ohartarazi dute bankuek

Banku handiak Kataluniaren balizko independentziaren aurka agertu dira, egonkortasunarentzat "arriskutsua" izan daitekeelakoan.
Aurtengo Diadaren argazki bat. EiTB
Aurtengo Diadaren argazki bat. EiTB

Bankuen sektoreko AEB eta CECA patronalak Kataluniako balizko independentziaren aurka agertu dira. Izan ere, erabaki hori egonkortasun ekonomikoarentzat "arriskutsua" izan litekeela eta ondorioz lurraldea Europar Batasunetik eta eurogunetik kanpo geratuko litzatekeela azpimarratu dute.

Bi erakundeek adierazpen bateratua kaleratu dute, hilaren 27ko hauteskundeei begira, eta Katalunia eurogunetik kanpo geratuko balitz, bertako finantza erakundeak "arazo larritan" egongo liratekeela eta "segurtasun juridikorik" izango ez luketela nabarmendu dute.

Hori horrela, Katalunia independente izango balitz, bankuek bertan jarraitzea "aztertuko" dutela ohartarazi dute. Horren ondorioz, kreditua "gutxitu eta garestitu" egingo litzatekeela gaineratu dute.

Horren ildotik, AEBren eta CECAren parte diren erakundeek (besteak beste, Caixabank, Banco Santander, BBVA, Bankia, Sabadell eta Popular) "ordena konstituzionala” mantentzearen alde egin dute.

"Beste modu batera, arriskuan egongo litzateke erakunde hauen helburu nagusia, hau da, bezeroak babestea eta sendien, enpresa ertainen eta txikien eta sektore emankorren finantziazioari eustea", aldarrikatu dute.

Aipatutako patronalek "eztabaidaren bitartez" erreformak sustatzeko deia egin diete buruzagi politikoei, "ongizate handiagoa eta gizarte kohesioa lortzeko".

Zure interesekoa izan daiteke

Elixabete Etxanobe
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bizkaiko Foru Aldundia Ministerioarekin negoziatzen ari da Urdaibain inbertsioa mantendu dezan, museoaren proiektua bertan behera geratu den arren

EH Bilduko eta PPko taldeek eskatuta Batzar Nagusietako Batzorde Instituzionalean egindako agerraldian, Elixabete Etxanobe Bizkaiko ahaldun nagusiak esan du museoen proiektua bertan behera uztea eragin zuen irizpide aldaketa "erantzukizunak" gidatu zuela, bere kontrako prozesu judizialek eta egiteke dauden tramitazioek zortzi urte inguru atzeratuko zutela egiaztatu baitzuen.

Maria Ubarretxena
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eusko Jaurlaritzak ohartarazi du transferentzien batzordea "kolokan" dagoela, gaiek "irekita" jarraitzen dutelako

Horregatik, Maria Ubarretxena bozeramaile eta Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuak seriotasuna eskatu dio Espainiako Gobernuari, eta bi gobernuen artean uztailean sinatutako akordio instituzionalak errespetatzeko. Gainera, adierazi du Eusko Jaurlaritza prest dagoela "azken unera arte" lan egiteko eta akordio bat lortzeko "beharrezkoak diren" orduetan.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X