BILOBEN LEGEA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Auzitegi Konstituzionalak atzera bota du biloben legearen inguruan Herri Defendatzaileak jarritako helegitea

Konstituzio Auzitegiak ez du onartu babes helegitea (10 boto aurka eta 2 alde), eta oraindik Auzitegi Goreneko bidea agortu ez dela argudiatu du. 

AUZITEGI KONSTITUZIONALA tribunal CONSTITUCIONAL EFE

Auzitegi Konstituzionalaren egoitza. Artxiboko argazkia: EFE

Auzitegi Konstituzionalak atzera bota du biloben legearen harira Espainiako Herri Defendatzaileak jarritako babes helegitea, gehiengo zabalarekin. Pasa den astean, Auzitegi Gorenak biloben legeagatik Espainiako herritartasuna eskuratu zutenen boto eskubidea kautelaz bertan behera uztea erabaki zuen, eta Herri Defendatzaileak Konstituzio Auzitegira jo zuen, "berehalakoan" Gorenaren epaia bertan behera uzteko eskatzeko. 

Hori erabaki du gaur goizean Auzitegi Konstituzionaleko osoko bilkurak (10 boto alde eta bi alde), pasa den astean Herri Defendatzaileak aurkeztutako babes helegitea aztertu ostean. 

Iturri judizialek zabaldutako informazioaren arabera, babes helegitea jartzeko "goiz" da Goreneko bidea ez delako oraindik agortu. 

Izan ere, Gorenak bost eguneko epea eman zien, ostegunera arte, bozkatzeko eskubidea galdu dutenei alegazioak aurkezteko eta auzian pertsonatzeko eskaria egiteko. 

Espainiako Gobernuak Konstituzionalaren erabakia errespetatu egiten du

Albistearen berri jakin ondotik, Espainiako Gobernuak errespetuz hartu du Konstituzionalaren erabaki. Gobernuko iturriek adierazi dutenaren arabera, Konstituzionalak prozedura arrazoiak argudiatu ditu eta ez dio gaiaren mamiari heldu, Gorenak ez bezala. 

Espainiako Gobernuak "nazionalitate espainiarra" duten guztiek bozkatzeko eskubidea dutela esan du. Are gehiago, Gorenak azkenean boto eskubidea bermatuko duela espero du.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X