Kataluniako Hauteskundeak (2024)
2017/12/15 - 23:52
Jordi Sànchez espetxetik: 'Ezin diogu Puigdemonti bizkar eman'
Jordi Sanchez JuntsxCat alderdiaren hautagaitzako bigarrena hauteskunde kanpainan egon da lehenengoz ostiral honetan, alderdiak egin duen mitin nagusian.
2017/12/15 - 19:49
Ciudadanos izango litzateke garailea Katalunian, azken inkesten arabera
Ines Arrimadas Ciudadanos alderdiko hautagaia izango litzateke hauteskundeetako garailea, Espainiako hainbat egunkarik kaleratutako inkesten arabera.
2017/12/14 - 23:26
EFE agentziaren arabera, PPko hainbat agintari zelatatu zituzten Mossoek
Xavier Garcia Albiol presidentegaia eta Enric Millo, Espainiako Gobernuaren ordezkaria izan omen ziren zelatatuak.
2017/12/12 - 22:10
Kataluniako alderdi politikoen estrategiak aztertu ditugu
Presidentziarako hautagaia, pantaila batean. Orain arte ikusi gabeko irudia, kanpainaren egunerokoa bihurtu da. Sergi Cristobal Jane politologoarekin aztertu ditugu alderdien estrategiak.
2015/11/07 - 18:00
EAJk ordezkaritza bidaliko du astelehenean Kataluniako Parlamentura
Errespetua adierazi dio Artur Masi, eta ordezkaritza bidaliko du astelehenean Kataluniako Parlamentura. Hala esan du Andoni Ortuzarrek, Laudioko Batzoki berriaren inaugurazioan.
2015/10/08 - 22:47
CUPek prozesuan aurrera egin nahi du, Masi buruz hitz egin aurretik
Alderdi independentistak Auzitegi Konstituzionalari desobeditzea eskatu dio Junts Pel Si koalizioari.
2015/10/03 - 15:11
'Independentzia-erronkaren aurrean, gizabanakoak ez du garrantzirik'
ERCko presidente Oriol Junquerasek uste duenez, independentziarako bidean aurrera egin ahal izateko, datozen egunetan akordio "beharrezkoak" lotuko dira.
2015/10/01 - 13:18
CUPen proposamena: hiruzpalau presidente eta emakume gehiago
Anna Gabriel alderdi antikapitalistaren bigarrenak nabarmendu duenez, ez dute Mas "politikoki lurperatu nahi".
2015/09/29 - 13:04
Mas presidente? Junts Pel Siren eta CUPen arteko dema, abian
CDCko burua ez duela babestuko berretsi du CUPek, eta "nazioarteko proiekzioa" duen kontsentsuzko hautagaia eskatu du.
2015/09/29 - 10:48
Ondoeza PPn, Aznarrek Rajoyri kritika gogorrak egin ostean
Alderdi Popularraren ohorezko presidentearen aburuz, Kataluniako hauteskundeek "egoera txarrenean utzi dute" alderdia, sezesionismoak irabazi duelako.
2015/09/28 - 18:11
EAEko alderdiak, zatituta I27ko emaitzen aurrean
EH Bilduk uste du independentismoak irabazi egin duela "bai eserlekutan, bai bototan", eta PPk adierazi du "independentzia nahi ez duten kataluniar gehiago" daudela.
2015/09/28 - 15:44
Rajoy: 'Hausturaren aldekoek ez dute Kataluniako gizartearen babesik'
Elkarrizketarako prest dagoela azpimarratu du Espainiako presidenteak, baina "betiere, Legea errespetatuta".
2015/09/28 - 14:27
CUPek baztertu egin du independentzia aldarrikatzea: 'Ez dugu irabazi'
Artur Masek eskua luzatu dio CUPi, baina alderdi independentistak errefusatu egin du horren inbestidura babestea.
2015/09/28 - 14:19
Barkos: 'Elkarrizketaren beharra indartu dute Kataluniako emaitzek'
Nafarroako presidentearen arabera, Kataluniako "gizartearen aldarrikapen politiko berriei erantzun" behar diete orain politikariek.
2015/09/28 - 12:12
Independentisten garaipena, lerroburu Europako prentsan
'The Guardian' egunkari britainiarrak eta 'Le Monde' frantsesak lehen orrira eraman dituzte irailaren 27ko hauteskundeen emaitzak.
2015/09/28 - 03:20
Sí Que Es Potek onartu egin du ez dutela helburua bete
"Bipolarizazioak irabazi du", esan du Rabellek. Bestalde, Pablo Iglesiasek aitortu du emaitza "oso etsigarria" dela.
2015/09/28 - 02:41
Arrimadasek dimititzea eta bozak berriz deitzea eskatu dio Masi
"Kataluniar gehienok bizkarra eman diogi Masi", adierazi du Ciutadanseko hautagaiak.
2015/09/28 - 02:30
CUPek Artur Masi ohartarazi dio ez dela ezinbestekoa
Prozesua aurrera doala azpimarratu du Antonio Bañosek. "Gaur Errepublika jaio da", esan du.
2015/09/28 - 02:18
Albiolek onartu egin du emaitza ustekabekoa eta txarra izan dela
Halere, PPCren hautagai nagusiak "independentziaren aldeko taldeen porrota" nabarmendu du.
2015/09/28 - 02:10
Duran i Lleida dimisioa emateko prest agertu da
Unio Kataluniako Parlamentutik kanpo geratu da