Erreakzioak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiolek onartu egin du emaitza ustekabekoa eta txarra izan dela

Halere, PPCren hautagai nagusiak "independentziaren aldeko taldeen porrota" nabarmendu du.
Iragarkia
MAM-eko argazkia: albiol-pp_
18:00 - 20:00
Albiol(PP): ''Ez dira espero genituen emaitzak. Ezin gara pozik egon''

Kataluniako PPk zortzi eserleku galdu ditu (19tik 11ra jaitsi da) igandean egindako hauteskundeetan. Xabier Garcia Albiol PPCren hautagai nagusiak onartu egin du emaitza ez dela "ona" izan, ezta "esperotakoa" ere, baina "independentziaren aldeko taldeen porrota" nabarmendu du.

Hedabideen aurrean egindako agerraldian esan duenez, hauteskundeei plebiszitu izaera eman ziotenek "huts egin dute", hautetsontziek argi utzi baitute "katalanen gehiengoa haustearen kontra" daudela eta "alternatiba" osatzeko proposamena egin du berriz ere, "Katalunia Espainiatik bereizi nahi" dituztenen aurrean.

Kataluniako PPk udal hauteskundeetan baino emaitza hobeak lortu ditu, baina Kataluniako hauteskundeetan inoiz izan duten emaitza txarrenetakoa lortu dute.

"Emaitzak ez dira esperotakoak, hortaz, ezin pozik egon", esan du Albiolek, baina bera hautagai izendatu aurretik inkestek PPri 6-7 eserleku ematen zizkiotela adierazi du.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X