Independentisten garaipena, lerroburu Europako prentsan
Katalunian atzo izandako hauteskunde autonomiko historikoei aparteko lekua eskaini diete gaur, hitzorduaren biharamunean, Europako egunkari nagusiek. Independentziaren aldeko indarrek lortutako garaipena nabarmendu dute denek.
Atzerriko kazetari andana izan zen atzo Bartzelonan, hauteskunde egunaren nondik norakoak zuzenean jarraitzen. Mundu osoko 80 hedabidek berriemaileak bidali zituzten, eta, beraz, aurreikusi zitekeen hedabideok emaitzei eskainitako tarte zabala.
Frantziako egunkariak izan dira aipamen gehien bildu dituztenak. Le Monde egunkariak argazkia eta lerroburu handia eskaini dio Kataluniari, eta galdera bota du: "Katalunia sezesiorako bidean?". Kronikaz gain, iruzkin eta iritzi artikuluak egin ditu emaitzen inguruan.
Le Figaro eskuindarraren arabera, Kataluniak erronka jarri dio Espainiari, independentziaren bila. Frantziako Tolosako eskualdeko La Depeche egunkariak ere goibururako aukeratu du albistea: "Katalunia, separatisten garaipena" eta independentziaren aldeko bi alderdiek gehiengo osoa eskuratu dutela azpimarratu du.
Belgikako Le Soir-rek lerroburu handia paratu du bere gaurko alean, "Pauso bat independentziarantz", eta editoriala ere gai honi eskaini dio. Egunkari honen arabera, Rajoyren gobernuak negoziatu beharra dauka: "Madrilek ezin du negoziatzeari uko egiten jarraitu".
Erresuma Batuko The Guardian hauteskundeen plebiszitu kutsuari heldu dio gaiaz hitz egiteko: "Separatistek irabazi dituzte hauteskundeak eta independentziari 'bai' esan diote".
Eskoziako egunkarien azaletan, aparteko garrantzia dute Kataluniako hauteskundeek. The Scotsman egunkariak inkestei eman die lerroburua, emaitzen zain "independentziaren aldeko alderdien garaipena" aurreikusten zutelako. The Nacional-ek harago jo eta lerroburu hau aukeratu du: "Kataluniak baietz esan du". Egunkariaren lehen bi orrialdeak ere eskaini dizkio gai horri.
Alemaniako zentro-ezkerreko Suddeustche egunkariak "separatisten garaipena" azpimarratu du, eta Katalunian independentzia posible ote den aztertu du. Die Welt kontserbadoreak, bestalde, Antonio Baños CUP alderdiko adierazpenak eraman ditu lerroburura: "Gaur jaio da Kataluniako Errepublika".
o Errepublika".Zure interesekoa izan daiteke
Ceutako migrazio krisiaren aurretik alertak jaso zituen ala ez galdetu dio epaileak Guardia Zibilari
Iustitia Europak jarritako salaketaren ondorioz abiarazi ditu izapideak Auzitegi Nazionalak, eta bizi direnen eta hildakoen kokapenari buruzko informazioa eskatu du.
Melgosa: "Estatuaren lehen betebeharra da adingabeak familiekin itzultzeko bideak agortzea"
Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Eskubideetako sailburuak nabarmendu du ez zaiola "zentzuzkoa iruditzen lehen erantzuna (Espainiako Gobernuarena) adingabe horiek (Ceutan daudenak) beren familietatik urrun, milaka kilometrotara, eramatea".
Grande-Marlaska eta Robles kargugabetzea eskatu du Telladok: "Ceutan gertatu den guztiaren erantzuleak dira"
Miguel Tellado Alderdi Popularraren idazkari nagusiak, Gasteiztik, Fernando Grande-Marlaska Espainiako Gobernuko Barne ministroa eta Margarita Robles Defentsa ministroa kargugabetzea eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren aurrean ez dutelako "ezer egin".
Gizon bat atxilotu dute, Bilbon Cake Minuesaren kontrako derrigortze eta gorroto delituak egitea egotzita
Okdiario hedabideko kazetaria Mundialeko finalaren egunean Bilbon egiten ari ziren euskal selekzioaren aldeko manifestazio batean zegoen.
Ceutan sartu ziren 72.000 pertsonetatik 70.000 Marokora itzuli direla ziurtatu du Marlaskak
Migrazio-krisi honetan hiri autonomora iritsi diren adingabeei premiazko arreta emateko, Espainiako Gobernuak 25 milioi euroko partida gehigarri bat bideratuko du Ceutara.
Zapaterok errekurritu egin du haren kontuak eta haren gertukoenak ikertzeko epaileak emandako agindua
Espainiako Gobernuko presidente ohiaren defentsak ohartarazi duenez, banku-kontuak ikertzeko baimen "orokor" batek "ikerketa prospektibo" bati bide eman diezaioke.
Espainiako inteligentzia zerbitzuek ez zuten Ceutako krisiaz ohartarazi, Gobernuaren arabera
Elma Sainz bozeramaileak adierazi du CNIk ez zuela horren gaineko txostenik egin.
Etxebarriak defendatu du Gasteizko Udala izan zela diskoteketako atezainen legea indartzeko eskatzen aurrena
Kerman Villate gaztearen gurasoek egindako adierazpenen ondoren, Maider Etxeberria Gasteizko alkateak ez du barne ikerketaren inguruan ezer esan. Soilik esan du Udalak "berehala" erantzun zuela, Eusko Jaurlaritzari diskoteketako segurtasun-langileen gaineko araudia indartzeko eskatuz, eta heriotza ez zela "inoiz gertatu behar izan" gaineratu du.
Hondartzetan mobilizazioa egin dute atzera ere Sarek eta Etxeratek, ETAko preso guztiak etxera itzultzea aldarrikatzeko
Ehunka pertsona bildu dira Bizkaiko eta Gipuzkoako 11 hareatzetan, oraindik ere erregimen itxian dauden presoei espetxe politika arrunta aplikatzea eskatzeko.
"Muga zabalik", "Haraga Ceuta": horrela hauspotu zuten sare sozialek Ceutako sarrera masiboa
Sare sozialek berebiziko garrantzia izan zuten milaka gazte Ceutan sartzera animatzeko orduan.