CUPek baztertu egin du independentzia aldarrikatzea: 'Ez dugu irabazi'
Antonio Baños Kataluniako hauteskundeetan CUPek aurkeztutako hautagaiak baztertu egin du independentzia aldebakarrez aldarrikatzea, plebiszitu a "ez baitugu irabazi".
"Ez dugu irabazi plebiszitua; horrenbestez, ez da aldebakarreko independentzia aldarrikapenik izango", adierazi du Bañosek, prentsaurrekoan, indar independentistak ez baitira heldu botoen % 50era.
Nolanahi ere, independentziaren aldekoak aurkakoak baino gehiago direla iritzi dio: "Aldeko botoak aurkakoak baino gehiago izan dira; gainera, statu quo-aren aurkako gehiengo zabala dago".
Zerrendako bigarrenak, Anna Gabrielek, baieztatu du ez dutela Artur Masen inbestidura babestuko.
Masek eskua luzatu dio CUPi
Artur Mas Generalitateko jarduneko presidente eta Junts pel Si hautagaitzako laugarrenak eskua luzatu dio CUP alderdiari bide-orria negoziatzeko, baina azpimarratu du Kataluniako gobernuko presidentegaia dela eta hori ez dela aldatuko Antonio Baños buru duen alderdiak hautagaitza hori argi ikusten ez badu ere.
"Junts pel Si hautagaitzaren akordioetako bat ni Generalitateko presidentegai izendatzea da. Ez dago beste ezer esateko", adierazi du Junts pel Si hautagaitzako kideekin batera Borneko kultura zentroan egindako prentsa agerraldian.
Masen hitzetan, plebiszitu hauteskundeak izan dira eta, beraz, orain garrantzitsuena ez da presidentea zein izango den jakitea, Kataluniako parlamentuaren gehiengoa independentzia aldarrikatzearen alde dagoen ala ez ezagutzea baizik.
Artur Masek Kataluniako presidente izan behar duela uste du ERCk
Sergi Sabria ERCren bozeramaileak esan du haren alderdiak Artur Mas presidentegaiarekiko apustuari eusten diola eta gaineratu du jarrera hori ez duela aldatuko CUPek Mas gustuko ez duelako eta inbestidura saioko giltza alderdi horrek duelako. "Ez da izen kontua, guztion beharra daukagu", azpimarratu du.
ERCren zuzendaritza batzartu ondorengo prentsaurrekoan azaldu duenez, Junts pel Si hautagaitzaren itunak Mas presidente izendatzea jasotzen duela eta hori ez dela aldatuko: "Junts pel Sik inbestidura bateko borondate bati erantzuten dio. Hori ez da aldatu".
Sabriaren hitzetan, Junts pel Sik "kontzetrazio gobernu" baten aldeko apustua egiten du, haren ustez, hauteskundeetan garaile atera zen mandatu demokratikoa aplikatzeko. Halaber, gobernua osatzeko gonbidapena egin die CUP alderdiari eta Catalunya Si Que Es Pot koalizioari.
Albert Rivera: "Alderdibitasuna hautetsontzietan hil da"
Albert Rivera Ciudadanoseko presidenteak azaldu duenez, irailaren 27ko hauteskundeetako emaitzek erakusten dute alderdibitasuna "hautetsontzietan hil" dela eta horrek aldaketa iragartzen duela datozen Espainiako hauteskunde orokorrei begira. "PP eta PSOE hautetsontzietan hil egin dira, alderdibitasunak kolpea hartu du eta Catalunya Si Que Es Pot koalizioak lehen ICVk zituenak baino eserleku gutxiago eskuratu ditu. Horrek Espainiako politikan aldaketak iragartzen dituela uste dut", gaineratu du.
Gainera, hautetsontziek Podemos alderdiari lezioa eman diotela azpimarratu du, independentziaren aurrean izan duen "anbiguotasunak" eragin omen duelako emaitza txarra. "Ezin da anbiguotasunik izan hautagai independentista batekiko, kontrakoa defenditu eta gero Ciutadans alderdia ez duela babestu nahi esan", azpimarratu du Riverak Catalunya Si Que Es Pot koalizioari aipamena eginez. "Ez dakit Pablo Iglesias erratu egingo den ala ez, baina hautetsontziek lezioa eman diote", esan du.
Bestalde, gainerako alderdi politikoek izandako emaitzen balorazioa ere egin du. PSCri dagokionez esan du, PSOEk emaitzak "ospatu" baditu ere, PSCk demokraziaren historiako inoizko emaitzarik txarrenak lortu dituela. Ildo horretan, hitz egin du PPri buruz ere, eta adierazi du "behea jo" duela eta "alternatibarik gabeko eta produkzio gutxiko diskurtsoa" erabili duela. Bestalde, Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidentea gogor kritikatu du "desagertuta" egon omen delako eta hauteskunde gauean Katalunian izan ez zelako.
Junts pel Sirekin gobernatzea baztertu du Lluis Rabellek (Catalunya Si Que Es Pot)
Junts pel Si zerrenda bateratuarekin batera gobernatzea baztertu du Lluis Rabell Catalunya Si Que Es Pot koalizioko buruak, haren proiektuak Artur Mas CDCko buruaren bide-orriarekin zerikusirik ez omen duelako. Halaber, atsekabetuta agertu da orain baiezkoaren blokean sartzen dituztelako eta gaineratu du Junts Pel Siren erantzukizuna dela Gobernua osatzea.
ICVren egoitzan Catalunya Si Que Es Pot koalizioko bigarrenarekin, hirugarrenarekin, bosgarrenarekin eta seigarrenarekin batera egindako prentsa agerraldian ukatu egin du ERCren eta CUPen telefono-deirik jaso izana.
Raul Romeva Junts Pel Si hautagaitzako buruak beren proiektura batzeko egindako proposamenaz galdetuta, azpimarratu du ezezkoaren blokean sartzen dituztela hauteskunde kanpainan, baina atzo boto kontaketa amaitzerako independentisten hautematea aldatu egin zela. Hori dela eta, gobernua osatzeko eta bide-orria betetzeko erantzukizuna bere gain hartzeko eskatu die CDC eta ERC alderdiei.
Prozesuarekin jarraitzeko legitimazioarik ez dute ohartarazi die Albiolek independentistei
"Katalunia Espainiatik bereizteko prozesuarekin jarraitzeko" legitimaziorik ez duela ohartarazi die Xavier Garcia Albiol PPCren Generalitaterako presidentegaiak independentistei.
PPCren zuzendaritza batzartu osteko agerraldian, atzoko hauteskunde-emaitzen balorazioa egin du Albiolek. PPk 8 eserleku galdu zituen -19 zituen eta 11 lortu ditu- eta emaitza horiek popularrak autokritika egitera behartzen dituela onartu du, baina gerorako utzi du autokritika. "Hautagai gisa egoerak eskatzen zuen mailan egon naiz eta bi hilabetean bost diputatu berreskuratu ditut", adierazi du.
Edozein kasutan, Albiolek esan du katalanek "argi" hitz egin dutela hautetsontzietan eta "haustura prozesua"ren kontra omen daudela. Bestalde, Katalunia "desgobernu" fase batean zer daiteke.
Independentisten garaipena "ez gutxiesteko" eskatu dio Uniok Espainiako gobernuari
Independentziaren aldeko indarren -Junts Pel Si eta CUP- garaipena "ez gutxiesteko" eskatu dio Ramon Espadaler Unioko idazkari nagusiak Espainiako gobernuari, botoetan gehiengoa lortu ez badute ere.
Uniok 102.835 boto eskuratu zituen atzoko bozketan, baina ez ziren Kataluniako parlamentuan sartzeko nahikoak izan; izan ere, botoen %3a beharrezkoa da eta % 2,51 baino ez zuen lortu.
Bestalde, Espadalerrek baztertugin du Espainiako gobernuak Kataluniako independentziari buruzko galdeketa bat Generalitatearekin adostea: "Abendura arte ez dute ezer egingo eta hori akatsa da".
Zure interesekoa izan daiteke
Ceutako migrazio krisiaren aurretik alertak jaso zituen ala ez galdetu dio epaileak Guardia Zibilari
Iustitia Europak jarritako salaketaren ondorioz abiarazi ditu izapideak Auzitegi Nazionalak, eta bizi direnen eta hildakoen kokapenari buruzko informazioa eskatu du.
Melgosa: "Estatuaren lehen betebeharra da adingabeak familiekin itzultzeko bideak agortzea"
Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Eskubideetako sailburuak nabarmendu du ez zaiola "zentzuzkoa iruditzen lehen erantzuna (Espainiako Gobernuarena) adingabe horiek (Ceutan daudenak) beren familietatik urrun, milaka kilometrotara, eramatea".
Grande-Marlaska eta Robles kargugabetzea eskatu du Telladok: "Ceutan gertatu den guztiaren erantzuleak dira"
Miguel Tellado Alderdi Popularraren idazkari nagusiak, Gasteiztik, Fernando Grande-Marlaska Espainiako Gobernuko Barne ministroa eta Margarita Robles Defentsa ministroa kargugabetzea eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren aurrean ez dutelako "ezer egin".
Gizon bat atxilotu dute, Bilbon Cake Minuesaren kontrako derrigortze eta gorroto delituak egitea egotzita
Okdiario hedabideko kazetaria Mundialeko finalaren egunean Bilbon egiten ari ziren euskal selekzioaren aldeko manifestazio batean zegoen.
Ceutan sartu ziren 72.000 pertsonetatik 70.000 Marokora itzuli direla ziurtatu du Marlaskak
Migrazio-krisi honetan hiri autonomora iritsi diren adingabeei premiazko arreta emateko, Espainiako Gobernuak 25 milioi euroko partida gehigarri bat bideratuko du Ceutara.
Zapaterok errekurritu egin du haren kontuak eta haren gertukoenak ikertzeko epaileak emandako agindua
Espainiako Gobernuko presidente ohiaren defentsak ohartarazi duenez, banku-kontuak ikertzeko baimen "orokor" batek "ikerketa prospektibo" bati bide eman diezaioke.
Espainiako inteligentzia zerbitzuek ez zuten Ceutako krisiaz ohartarazi, Gobernuaren arabera
Elma Sainz bozeramaileak adierazi du CNIk ez zuela horren gaineko txostenik egin.
Etxebarriak defendatu du Gasteizko Udala izan zela diskoteketako atezainen legea indartzeko eskatzen aurrena
Kerman Villate gaztearen gurasoek egindako adierazpenen ondoren, Maider Etxeberria Gasteizko alkateak ez du barne ikerketaren inguruan ezer esan. Soilik esan du Udalak "berehala" erantzun zuela, Eusko Jaurlaritzari diskoteketako segurtasun-langileen gaineko araudia indartzeko eskatuz, eta heriotza ez zela "inoiz gertatu behar izan" gaineratu du.
Hondartzetan mobilizazioa egin dute atzera ere Sarek eta Etxeratek, ETAko preso guztiak etxera itzultzea aldarrikatzeko
Ehunka pertsona bildu dira Bizkaiko eta Gipuzkoako 11 hareatzetan, oraindik ere erregimen itxian dauden presoei espetxe politika arrunta aplikatzea eskatzeko.
"Muga zabalik", "Haraga Ceuta": horrela hauspotu zuten sare sozialek Ceutako sarrera masiboa
Sare sozialek berebiziko garrantzia izan zuten milaka gazte Ceutan sartzera animatzeko orduan.