ANCk independentzia azkartuko luke Estatuaren jarreraren arabera
Berehala Kataluniaren independentzia aldarrikatzearen alde agertu da Jordi Sanchez Kataluniako Asanblada Nazionaleko (ANC) presidentea baldin eta Estatu espainiarrak katalanak hertsatzen baditu -adibidez, funtzionarioei soldata erretiratuta- irailaren 27ko hauteskundeetan independentistak gailentzen badira eta Katalunian prozesu eratzaile bat abian jartzen bada.
Europa Press albiste agentziari eskainitako elkarrizketan, Sanchezek nabarmendu du Estatuak betebeharrak dituela hiritarrekin maila indibidualean eta ezin dituela horiek saihestu. Hala ere, horrelakorik gertatuz gero, auzitegiek esku hartu beharko luketela gaineratu du.
Hori dela eta, ez du aurreikusten Estatuak ikuspuntu ekonomikotik herritarrak zigortuko dituenik: "Horrelakorik gertatuko balitz, gidaritza hartu eta berehala independentzia aldarrikatzeko unea litzateke".
Sanchezen esanetan, Estatuak pentsioak ordaintzen jarraitu behar du Katalunia independentea denean ere kanpoan bizi arren Espainian kotizatu duten herritarrak egon daitezkeelako. Dena den, gai horiek guztiak subiranotasun prozesuan argitu beharko direla azpimarratu du, harik eta Kataluniako Gobernuak katalanen eskubide guztiak berma ditzan.
Bestalde, Kataluniak dagozkion ordainketen aurre egiteko gai den Ogasuna izan eta legedia osatu arte Espainiako sistemarekin jarraitzearen alde agertu da.
Bide-orrian agertzen den bezala prozesu hori 18 hilabetean egingo den galdetuta, Sanchezek erantzun du independentziaren aldeko gehiengoa zenbat eta zabalagoa izan orduan eta "azkarragoa eta seguruagoa" izango dela prozesua.
Zure interesekoa izan daiteke
Josu Zabala Erasun gogoratu dute Hondarribian, haren heriotzaren 50. urteurrenean
Josu Zabala Erasun 1976an hil zen Guardia Zibilaren tiroen ondorioz, Eduardo Moreno Bergaretxe 'Pertur' ETAko kidearen bahiketaren aurka egindako manifestazio batean.
Ertzain baten aurkako pintaketa bat agertu da Gasteizko bere etxe ondoan
Segurtasun Sailak poliziak seinalatzeak eta mehatxuak gaitzetsi ditu, "iraganeko garaiak gogora ekartzen dituztelako eta eraso egiten dietelako, ez bakarrik aipatutako agenteari eta Ertzaintzari, baita demokraziaren eta bizikidetzaren oinarriei ere". ESAN eta SIPE sindikatuek ere gaitzetsi dute gertatutakoa.
Agirrek "erreparazio publikoa" eskatu du Irurak Bat jauregitxoaren harira, "aurrera egitea" nahikoa ez dela iritzita
Alkatearen arabera, hilabeteotan auzi juridikotik harago joan da eztabaida, salaketa oso larriak egin baitira kaltetu diren pertsonen eta EAJren aurka; horregatik, argi esan du ez dela nahikoa gertatutakoa atzean uztea.
Lehendakariak ziurtatu du ez dagoela inolako kriminalitate antolaturik gaur egun Euskadin
Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan egindako elkarrizketan, Imanol Pradales lehendakariak adierazi du azken urteotako hilketak, batez ere, drogek, mendekotasunek edo genero-indarkeriak eragindako harreman pertsonalen narriadurarekin lotuta daudela. Gaur egun Euskadin ez dagoela inolako delinkuentzia antolaturik nabarmendu du.
Isuskitza mendiko gurutze frankista bota du Ernaik
Errekete frankisten omenez Isuskitza mendian (Araba) 1940an jarritako gurutzea bota du Ernaik, baita bideoz grabatu eta sareratu ere. Gazte antolakundearen arabera, “faxismoak ez du lekurik gure herrian”, eta hilaren 13an Donostian egingo duten manifestazioan parte hartzeko deia egin du.
Nora Abetek (PSE-EE) Bilboko alkatetzarako hautagaitza aurkeztu du
Bilboko Udaleko egungo alkateorde eta PSE-EEren bozeramaileak azaldu duenez, bere hautagaitza "hurbiltasunetik, entzute-ahalmenetik eta erabakiak hartzeko gaitasunetik" sortu da.
Gipuzkoako Foru Aldundia datorren astean hasiko da aurrekontuak eta neurri fiskalak negoziatzen
Eider Mendoza Gipuzkoako ahaldun nagusiak iragarri du oposizioko taldeekin elkarrizketa sorta bat hasteko asmoa duela, lurraldeko aurrekontuen eta zenbait neurri fiskalen inguruan negoziatzen hasteko.
Lehendakariak ekonomiari, autogobernuari eta etxebizitzari buruzko akordioak planteatuko ditu alderdi eta gizarte-eragileekin egingo duen bilera-sortan
Topaketak irailaren 8tik 15era egingo dira, elkarrizketa indartzeko eta aliantzak sustatzeko helburuarekin. Nazioarteko ziurgabetasunak eta 2027ko hauteskunde-zikloak markatutako testuinguruan burutuko dira.
Imanol Pradales: "Irailaren 8an hasiko gara alderdi politiko, sindikatu eta patronalarekin biltzen"
Imanol Pradales elkarrizketatu dute Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan. Lehendakariak bertan jakinarazi duenez, erronda politikoa irailaren 8an hasiko du, asteartean, eta bilera horietan jorratuko diren gaiak iragarri ditu.
Pradalesen ustez, Sanchezen gobernua "nokeatuta" dago, eta Ceutako krisiari erantzuna eman ezean legealdia amaitu beharko luke
Euskadi Irratiko "Faktoria" saioari eskainitako elkarrizketan, alderdi politiko eta eragile sozioekonomikoekin bilera-sorta irailaren 8an hasiko duela iragarri du lehendakariak.