Kataluniako erreferenduma
2022/01/29 - 14:35
"Herri gogoa berpiztu" eta "sarea indartu" nahi ditu Gure Eskuk 'Pirinioetako Bidea' ekimenarekin
Erabakitzeko eskubidearen alde lanean ari diren Euskal Herriko eta Kataluniako herri mugimenduek elkarrekin antolatu duten lehendabiziko mobilizazioa da. Uztailaren 2an izango da ekimena, 'Pirinioetako Bidea' izenpean.
2021/12/27 - 00:05
Aragonesek ohartarazi du "alternatibak" bilatuko dituela elkarrizketa mahaiak huts eginez gero
"Gatazka politikoari irtenbide demokratikoa emateari uko egingo ez diogun bezalaxe, ez diogu uko egingo Kataluniaren independentziari", adierazi du presidentak.
2021/12/26 - 15:52
Non albistea, han ETB
2021eko albiste garrantzitsuenean harian egon da ETB, eta laburbilduma osatu dugu bideo honetan.
2021/12/18 - 14:06
Burujabetzarako bideari ekiteko tresnak eskatu dizkie Gure Eskuk erakundeei
Arantzazuko Adierazpena aurkeztu du, gaur, erabakitzeko eskubidearen aldeko mugimendu herritarrak. Gizarte zibilari "inplikazioa" eskatu dio.
2021/10/28 - 23:54
Estatuko Aurrekontuak babesteko, Kataluniako mahaian urratsak ematea jarri du baldintzatzat Aragonesek
Bestalde, hurrengo erreferenduma Estatuarekin adostearen alde agertu da, "nazioarteko komunitatearen onarpena izan dezan eta emaitza aplikatu dadin".
2021/10/24 - 17:49
Erabakitzeko eskubideari buruzko erreferenduma ortzi-mugan begiztatzen du Junquerasek
Asteburu honetan, Euskal Herrian izan da Oriol Junqueras ERCko burua, eta ETBk tarte bat izan du berarekin hitz egiteko. Espainiako aurrekontuei buruz galdetuta, ez du ezer argitu nahi izan. Otegik presoen inguruan esandakoari buruz, berriz, "oso ondo ulertzen" dituela adierazi du.
2021/10/24 - 13:35
Junquerasi egindako elkarrizketaren aurrerapena: ''Otegik presoei buruz esandakoak oso ondo ulertzen ditut''
Oriol Junqueras ERCko buruak, besteak beste, Espainiako aurrekontuen eta presoen inguruan Otegik esandakoak izan ditu hizpide. "Euskal presoei ezartzen zaien salbuespenezko espetxe politika" ikusita, "presoen gaia lehentasunetako bat" izatea ulertzen duela esan du. Elkarrizketa osoa GE eta TBn.
2021/10/19 - 21:40
Herrien autodeterminazio demokratikorako mekanismo bati buruzko eztabaida abiatu dute Europar Batasunean
Gatazka independentistak konpontzeko eta prozesu horiek legalki bideratzeko "tresna instituzional" bat aurkeztu dute ERC, EAJ, Junts, EH Bildu eta Sinn Feineko eurodiputatuek, besteak beste.
2021/10/15 - 23:00
Kontu Auzitegiaren fidantzak ordaintzeko bi milioi euro jarri ditu ERCk, enbargoak saihesteko saiakeran
Kontu Auzitegiak eskatutakoaren (5,4 milioi) zati bat jarri du ERCk, Generalitateak Institut Catala de Financesen bidez aurkeztutako abalak ostegunean atzera bota ondoren.
2021/10/04 - 22:11
Puigdemont Espainiaratzeko prozedura bertan behera utzi du Sardiniako Auzitegiak
Europako Justiziak buruzagi independentistaren immunitatearen eta epaitu aurreko arazoen inguruan erabaki arte, prozedura bertan behera uztea erabaki du Sassariko apelazio Auzitegiak.
2021/10/04 - 14:12
Puigdemonten estradizioari buruzko lehenengo auzi-saioa egingo dute astelehen honetan Sardinian
Generalitatearen presidente ohia "etxeko lanak eginda" iritsiko omen da auzitegian deklaratzera, irailaren 23an atxilotua izan eta ordu batzuetara aske geratu ostean.
2021/10/03 - 17:52
Independentziaren aldeko manifestazio jendetsua hartu du Bartzelonak
ANC elkarteak eta Urriaren 3ko plataformak deituta, duela lau urteko erreferenduma gogoratu dute eta egun hartan bizitako errepresioa salatu dute. Indepentismoa banatuta dagoela onartu dute parte hartzaileek, eta banatasunerako deia egin dute.
2021/10/01 - 21:12
Puigdemontek immunitatea itzultzeko eskatu dio EBko Auzitegi Nagusiari
Uztailaren 30ean kendu zien Puigdemont, Toni Comin eta Clara Ponsati eurodiputatuei, horien kontrako euroaginduak bertan behera zeudelakoan.
2021/10/01 - 13:00
Pere Aragones, U-1aren laugarren urteurrenean: ''Kataluniak berriro bozkatuko du''
Generalitateko presidenteak Espainiako Gobernuarekin elkarrizketa defendatu du, ezeri uko egin gabe, eta U-1a "itzulerarik gabeko puntua" dela uste du.
2021/09/30 - 19:32
Sardiniako Auzitegiari Puigdemont entregatzeko eskatu eta Estatuko Abokatutzaren aurka egin du Llarenak
Puigdemonti immunitatea kentzeko prozeduran, Estatuko Abokatutzak Europako Auzitegi Orokorrari president ohia atxilotzeko agindua bertan behera zegoela jakitera ematea aurpegiratu du magistratuak.
2021/09/25 - 23:00
Puigdemontek Aragonesen eta ERC eta Junts alderdien babesa jaso du L 'Alguerren
Prentsaurrekoan, Puigdemontek Kataluniako independentziaren aldeko konpromisoa berretsi du. Bestalde, Puigdemonten zein erbesteratu guztien kontrako auzi judizialak eta atxilotze aginduak bertan behera uzteko eskatu du Pere Aragonesek.
2021/09/25 - 15:28
Puigdemont Sardiniako agintariekin bildu da, Aragones hartu aurretik
Sassariko (Sardinia, Italia) Apelazio Auzitegiak atzo aske utzi ostean, Generalitateko presidente ohiak esan du "Espainiaren jazarpenera ohituta" dagoela.
2021/09/25 - 14:08
Puigdemontek Espainiako Gobernuaren ''errepresioa'' salatu du
Atzo arratsaldean espetxetik atera ondoren, gaur Sardinian egiten ari diren Adifolk jaialdian agertu da Carles Puigdemont Kataluniako presidente ohia.
2021/09/24 - 20:16
Puigdemont aske utzi dute
Generalitateko presidente ohia kartzelatik atera da dagoeneko, kautelazko neurririk gabe. Hasiera batean Sardiniatik ezin izango zela atera esan bazuten ere, azkenean ez du mugikortasun murrizketarik izango.
2021/09/24 - 18:08
"Justiziari men" egiteko eskatu dio Sanchezek Puigdemonti, eta elkarrizketarako konpromisoa aldarrikatu du
"Elkarrizketa, inoiz baino beharrezkoagoa da gaur", azpimarratu du Espainiako Gobernuko presidenteak. Hala, "elkarrizketarako konpromisoa" aldarrikatu du, 2017ko gertakarien "trauma" gainditzeko helburuarekin.