Kataluniako erreferenduma
2022/11/11 - 14:49
Demokraziaren Aldeko Epaileak: "Desordena publikoko delituak modernizatu behar dira, zaharkituta daude"
Edmundo Rodriguez Achutegi epaile aurrerakoien elkarteko Idazkaritzako kide eta Bizkaiko Auzitegiko magistratuak azaldu duenez, Europako gainerako herrialdeek ez bezala, Espainiako estatuak "XIX. mendeko araudiari" eutsi zion.
2022/11/11 - 13:23
Sedizio delitua desagertzea eta gehienezko zigorra 15 urtetik 5era jaistea proposatu du Espainiako Gobernuak
PSOEk eta Unidas Podemosek Zigor Kodea erreformatzeko lege organikoaren proposamena erregistratu dute Diputatuen Kongresuan.
2022/11/11 - 10:52
Errepresioa eteteko eta "desjudizializazioan" aurrera egiteko "pauso garrantzitsua" da, Aragonesen ustez
Generalitateko presidenteak azpimarratu du lanean jarraituko dutela etorkizunean "bi aldeek emaitzak onartuko dituzten" erreferendum bat egin ahal izateko Katalunian "poliziaren indarkeriarik gabe".
2022/11/11 - 09:47
Sedizio delituaren gakoak
Zer da eta zelan zigortzen da? Noiz eta nola aplikatu da? Badu baliokiderik Europan? Nola eragingo die erreformak zigortutako edo ihes egindakoei? Galdera nagusienei erantzun diegu.

2022/11/11 - 08:50
Albiste izango dira: Sedizio delituaren erreforma, EITBren 40. urteurreneko kontzertua eta Pantailaldia
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.

2022/11/11 - 08:36
Sanchezek sedizio delituko zigorrak murrizteko erreforma iragarri du
Hain zuzen ere, gaur aurkeztu dute lege proposamena PSOEk eta Unidas Podemosek Kongresuko erregistroan. Pere Aragones Kataluniako presidenteak esan du "pauso garrantzitsua" dela errepresioa eteteko eta "desjudizializazioan" aurrera egiteko.
2022/10/07 - 19:20
JxCatek Gobernu koalizioa hautsi du, eta oposiziora igaroko da
Laura Borras JxCateko presidenteak adierazi du Pere Aragones Generalitateko presidenteak "zilegitasun demokratikoa" galdu duela, koalizio-gobernu baten buru izateko saiakeran "porrot" egin duelako, eta Parlamentuan konfiantza-galde egitea eskatu du.
2022/10/05 - 20:27
Torrent, Costa, Delgado eta Campdepadrosek epaiketa bertan behera uzteko eskatu dute
Kataluniako Parlamentuko presidente ohiak eta Mahaiko kide subiranistek bortxaezintasun parlamentarioa argudiatu dute epaiketak aurrera jarrai ez dezan, eta ohartarazi dute auzian botereen banaketa dagoela jokoan.
2022/10/03 - 13:51
Aragonesek ez du ontzat eman JxCaten azken proposamena
Orain, Juntsek koalizioaren oinarriei galdetuko die, ostegunean eta ostiralean, Kataluniako Gobernuan jarraitzea nahi duten edo ez. Gaur jakinaraziko dute galdera zehatza zein izango den.
2022/10/02 - 23:02
Aragonesek eta Turullek hurbilketa bat aztertu dute, arrakastarik gabe, haustura giroan
Aragonesen eta Turullen arteko harreman diskretuak negoziatzeko azken ahalegina izan da gaur gauean, Juntsek bere oinarriei kontsulta bat deitu aurretik ezarri zuen epea amaitu baino lehen.
2022/10/01 - 22:32
Urriaren 1eko urteurrena txistu eta oihu artean ospatu da, Kataluniako politikan dagoen pitzaduraren isla
U-1eko gertakizunen bosgarren urteurrenera erabat zatituta iritsi dira alderdi independentistak. Egun hori gogoratzeko eta aldarrikatzeko eguna zen, baina agerian geratu da JxCat eta ERC alderdien artean dagoen krisia.
2022/10/01 - 21:58
U-1eko aginduaren ''zerbitzura'' jartzeko eskatu dio Carles Puigdmontek Kataluniako Gobernuari
Generalitateko presidente ohiak aldarrikatu duenez, "independentismoak lotuta egon behar badu, izan dezala alderdien eta erakunde independentisten arteko eztabaida-mahai batera".
2022/10/01 - 21:11
Independentismoaren baitako zatiketak erabat lausotu du U-1eko ekitaldi nagusia
Carles Puigdemont Generalitateko presidente ohiak independentismoaren batasunerako deia egin du, eta U-1eko agintaldiaren "zerbitzura" jartzeko eskatu dio Kataluniako Gobernuari.
2022/10/01 - 20:53
Oihuak eta txistuak Kataluniako Gobernuaren kontra U-1aren ospakizunetan
Jordi Gaseni Independentziaren aldeko Udalerrien Elkarteko presidenteak "alde guztiei ahaleginak" eskatu dizkie Kataluniako Gobernua eutsi ahal izateko. Manifestazioaren parte-hartzaileek txistualdia eskaini diote Gaseniri hitzaldiari.
2022/10/01 - 16:19
Bost urte U-1a izan zela: herritarren eta alderdien elkarlan estuak ekarri zuen erreferenduma
Kataluniako Gobernuak herritarren esku utzi zituen hainbat auzi, eta gizarte zibila antolatu egin zen. 2,2 milioi pertsonak bozkatu zuten, errepresioaren eta tentsioaren itzalpean.

2022/10/01 - 16:16
Pere Aragonesek ez du arratsaldean deitutako manifestazio bateratuan parte hartuko
U-1eko erreferendumaren 5. urteurrena ospatzeko manifestazioa egingo dute larunbat arratsalde honetan Bartzelonan. Kataluniako presidenteak ez du bertan parte hartuko; ERCren ordezkaritzak, bai, ordea.
2022/10/01 - 15:36
Ospakizunak Bartzelonan, U-1eko 5. urteurrenaren harira
2017ko urriaren 1ean Kataluniako Gobernuak hautestontziak atera zituen independentziaz galdetzeko. Data eta ondorengo polizia-karga bortitzak gogoratzeko ekimenak izan dira Katalunia osoan.
2022/10/01 - 15:22
Polizia-indarkeriak mila zauritu baino gehiago eragin zituen Katalunian
Espainiako Poliziaren bortizkeriaren irudiek munduari buelta eman zioten. Guardia Zibilak eta Espainiako Polizia Nazionalak liskarren kontrako materiala erabili zuten, baita negarra eragiteko gasa ere.

2022/10/01 - 15:16
Bi milioi pertsona baino gehiagok eman zuten boza 2017ko Kataluniako erreferendumean
Bost urte dira estatu independentea nahi zuten ala ez erabakitzeko galdeketa egin zutela. 2.000 hautesleku baino gehiago ireki zituzten, baina horietako asko itxi zituen Poliziak.

2022/10/01 - 12:55
Bijiliak egin dituzte Kataluniako ikastetxeetan duela 5 urte U-1ean izandako karga polizialak gogoratzeko
2017ko urriaren 1aren bezperan izandako ikastetxe-okupazioak gogoratu dituzte ostiral honetan Kataluniako hainbat udalerritan. TV3 telebista-katearen kronika.