Kazetaritza
2021/08/19 - 16:41
Monica Bernabek zortzi urtez egin zuen lan Afganistanen
Monica Bernabek gertutik ezagutzen du Afganistanek bizi duen egoera gogorra. Espainiako Gobernuari pertsonalki hainbat emakume Afganistandik ateratzeko eskatu dio.
2021/08/14 - 13:34
Lucia Martinez Odriozola kazetaria zendu da
Martinez Odriozola EHUko kazetaritza irakaslea eta Pikara Magazine aldizkariko sortzaileetako bat izan zen. Horrez gain, Euskal Kazetarien Elkargoko presidente izendatu zuten.
2021/08/02 - 01:22
Indarkeria matxistaren berri ematea bezain garrantzitsua da informazioa emateko modua
Askotan, informazio hauen trataerak eta erabilitako terminologiak biktimaren lekukotza ezbaian jarri eta aurreiritziak betikotzen dituztela ohartarazi dute adituek.
2021/05/25 - 09:05
Protasevitx kazetaria Minskeko kartzela batean dagoela baieztatu du Bielorrusiak
Sare sozialetan zabaldutako bideo batean, osasunez ondo dagoela eta tratu egokia jaso duela adierazi du. Hala ere, hitz horiek presiopean esandakoak direla salatu du Bielorrusiako oposizio buruak.
2021/05/25 - 00:58
Atxilotutako kazetariak ondo dagoela adierazi du, sareetan zabaldutako bideo batean
Roman Protasevitx kazetari bielorrusiarra agertzen den bideo bat zabaldu dute sare sozialetan. Kazetariak makillajea izango luke aurpegiko lesioak eta sudur hautsia disimulatzeko.
2021/05/16 - 13:45
Andrea Momoitio: "Nolabaiteko erreparoa dago bollera mari-mutila irudikatzeko"
Andrea Momoitio kazetariak "lesbiana bizitzeko eta izateko dauden modu guztiak aitortzen dituen ikusgarritasuna" aldarrikatu behar dela adierazi du.
2021/05/10 - 17:15
Nafarroako Unibertsitateak Luka Brajnovic Saria eman dio David Beriain kazetariari
Euren ibilbide profesionalean gizarte-balioen eta pertsonen duintasunaren alde lan egin duten komunikatzaileei ematen dieten saria da.
2021/05/07 - 14:01
Kontzientzia sortzen duten argazkilariei gorazarre, Donostian
Okendo Kultur Etxeak gatazka belikoetan, hondamendi naturaletan edo erregimen autarkikoetan bizia arriskatzen duten argazkilaritzako profesionalei eskainitako erakusketa paratu du.
2021/05/05 - 16:06
Prentsa
Koronabirusak jota utzi ditu lehendik ere arazo latzak zituzten komunikabideak, eta oso gutxi dira galerarik gabe eguneroko lanari eutsi diezaioketenak.
2021/05/03 - 13:03
''Gaur, inoiz baino gehiago, egin dezagun informazioa guztion ondasun''
Prentsa Askatasunaren Nazioarteko Egunean Euskal Kazetarien Elkarteak egindako bideoa, komunikabide desberdinetako kazetarien parte-hartzearekin.
2021/05/01 - 01:25
Roberto Fraileren eta David Beriainen hilotzak iritsi dira helmugara
Valdespino Ceron herrian (Leon) hobiratuko dute kazetari bizkaitarra. David Beriainen gorpua, berriz, Artaxoara iritsi da eta txaloka jaso dute.
2021/04/30 - 11:32
David Beriainen eta Roberto Fraileren gorpuak Madrilera heldu dira
Burkina Fason hildako bi kazetarien gorpuak ekartzeaz arduratu den Espainiako Armadaren hegazkina Torrejon de Ardozeko aire-basera iritsi da.
2021/04/29 - 23:32
Merezimenduaren Domina emango die Espainiako Gobernuak Beriaini eta Fraileri
Burkina Fason eraildako bi kazetarien hilotzak ostiral goizean iritsiko dira Madrilera, Atzerri Ministerioak iragarri duenez.
2021/04/29 - 15:44
Nafarroako Parlamentuak David Beriain eta Roberto Fraile gogoratu ditu
Unai Hualde Legebiltzarreko presidenteak ordezkatzen duen "erakundearen eta gizartearen elkartasuna eta aitortza" helarazi die familiei.
2021/04/29 - 12:22
Eusko Legebiltzarrak Burkina Fason hildako kazetariak gogoratu ditu
Legebiltzarkideek minutu bateko isilunea egin dute Rory Young kooperatzailearekin batera Burkina Fason erahildako David Beriain eta Roberto Fraileren omenez.
2021/04/29 - 11:20
Espainiako Gobernuak aurreikusi du ostiralean iritsiko direla kazetarien gorpuak
David Beriainen eta Roberto Fraileren hilotzak bart heldu dira Burkina Fasoko hiriburura, eta bertatik Defentsa Ministerioaren hegazkin batean ekarriko dituzte etxera.
2021/04/28 - 22:43
Artaxoako bizilagunek elkarretaratze isila egin dute bi kazetarien hilketa gaitzesteko
David Beriainen herrian, Artaxoan, hiru dolu egun deitu dituzte eta gaur bizilagunek elkarretaratze isila egin dute, eraildako kazetariaren familia bertan zela.
2021/04/28 - 22:36
Mayte Carrasco kazetaria: 'Inork egon nahi ez zuen tokian zeuden'
Gervasio Sanchez eta Mayte Carrasco kazetariekin hitz egin dugu David Beriainen eta Roberto Fraileren inguruan.
2021/04/28 - 22:30
Beriain eta Fraile kazetarien gorpuak ostiralean ekarriko dituzte Burkina Fasotik
David Beriainen eta Roberto Fraileren hilotzak bart heldu dira Burkina Fasoko hiriburura, eta bertatik Defentsa Ministerioaren hegazkin batean ekarriko dituzte etxera.
2021/04/28 - 22:10
Nafarroako Unibertsitatean hilketak salatu dituzte minutu bateko isilunearekin
Beriain ondo ezagutzen dute unibertsitatean, bertan lizentziatu baitzen 1999an. Harrezkero, kazetariak fakultatearekin izan duen harremana oso estua izan da.