Kazetaritza
2019/11/05 - 21:06
Jon Artano, Rikardo Arregi Kazetaritza Sariko finalisten artean
Finalistak ekitaldian izango dira eta orduan jakingo dute nortzuk izango diren sarituak.
2019/11/05 - 11:15
Ziberkazetaritzaren Nazioarteko XI. Kongresua egingo dute Bilbon hilaren 11n eta 12an
Kongresuak komunikazioarekin lotutako aditu ugari bilduko ditu, besteak beste, kazetaritzaren erronka berriak, herritarren parte-hartzea eta 'fake news' deiturikoak aztertzeko asmoz.
2019/10/22 - 22:29
Kataluniako kazetariek elkarretaratzea egin dute jasan dituzten erasoak salatzeko
Manifestariak eta poliziak ez ezik, astelehenetik ostiralera, 65 kazetari ere zauritu zituzten lanean ari zirela. Nahiz eta behar bezala identifikatuta joan, Poliziak euren lana egitea oztopatu die.
2019/10/18 - 16:39
Kazetaritzako argazkirik onenak, Gasteizen
78.000 argazki aurkeztu dira munduko kazetari-argazkilaritza saririk entzutetsuenera. Onen-onenak Gasteizen izango dira ikusgai gaurtik.
2019/10/09 - 13:06
Katalunian lan egiten duten kazetarien eserialdia, jasotzen dituzten erasoengatik
Katalunian lan egiten duten 30 kazetari inguruk eserialdia egin dute Kataluniako Parlamentuan, azken hilabeteetan jasaten ari diren erasoak salatzeko.
2019/10/02 - 16:37
Urtebete igaro da agente saudiek Jamal Khashoggi kazetaria hil zutenetik
Gaur lagunek, senideek eta nazioarteko erakundeetako ordezkariek kazetaria gogoratu dute Istanbulen, bizia kendu zioten Saudi Arabiako kontsulatuaren aurrean.
2019/09/15 - 22:45
Epaiketa euskal gizartearen norabidearen 'kontrakoa' da, zenbait kazetariren ahotan
Astelehen honetan epaituko dituzte 11/13 auziko akusatuak Auzitegi Nazionalean. Iraia Oiarzabal 'Gara'ko kazetariak eta Alberto Surio 'Diario Vasco' egunkariko kazetariak, egoeraren gaineko analisia egin dute.
2019/08/03 - 16:15
Nafarroako legealdi berrirako aurreikuspenak, hiru adituren ahotan
Gobernu berriaren etorkizuna nola ikusten duten azaldu digute, 2019ko abuztuaren 2an, Nafarroako inbestiduran izandako kazetariek.
2019/07/16 - 08:35
Gaur emango diote azken agurra Mariano Ferrer kazetariari, Donostian
Kazetari donostiarraren aldeko hileta zibila Cristina Enea parkean egingo da, 19:30ean.
2019/07/14 - 23:00
Mariano Ferrer kazetaria hil da
Euskal Herriko hedabide askotan lan egindakoa, 'Egin' egunkariaren zuzendari ere izan zen. 79 urte zituela hil da.
2019/07/14 - 22:51
Mariano Ferrer euskal kazetari ezaguna hil da
Donostian jaioa, Apaizgaitegian ikasi eta Jesusen Konpainian sartu zen. 'Egin' kazetaren sortzaileetako bat izan zen 1977an, eta lehenengo zuzendaria.
2019/06/30 - 19:30
The New York Times kazetak umore grafiko gehiago ez argitaratzea erabaki du
Israelgo marrazkilarien iritzia jaso dugu, Estatu juduan ere antisemitismoaren eztabaida beti mahai gainean baitago.
2019/06/23 - 15:11
'Adierazpen askatasuna ezin da kolpeka urratu'
Metalgintzako langileen manifestazioan lanean zebilela, Ertzaintzak eraso egin ziola salatu du Oskar Martinez Deia egunkariko kazetariak. Elkarrizketa osoa, 14:00etan, ETB1eko Gaur Egun saioan.
2019/06/23 - 01:01
Argazkilari batek jasandako 'ertzainen erasoa' salatu du 'Deia' egunkariak
Euskal Kazetarien Elkarteak eta Kazetarien Euskal Elkargoak "erasoa" gaitzetsi dute.
2019/06/22 - 01:22
Urko Aristi EiTBko kazetariak jasoko du aurtengo Zilarrezko Gehitu Saria
Bere ibilbide profesional guztian LGTBI+ kolektiboko pertsonekiko erakutsi duen jarreragatik saritu du Gehitu elkarteak Urko Aristi.
2019/06/20 - 10:21
NBEk Saudi Arabiako printzeari leporatu dio Khashoggiren hilketaren erantzukizuna
Jamal Khashoggi kazetaria Saudi Arabiak Istanbulen duen kontsulatuan hil eta zatitu egin zuten 2018ko urrian. Saudi Arabiak zalantzan jarri du txostenaren sinesgarritasuna.
2019/05/29 - 11:50
Basque Dok Festival, argazkilaritza dokumentalaren erakusleihoa Bilbon
Ahots marjinatuei tokia egiten dien argazkilaritza izango da protagonista argazkilaritza dokumentalaren nazioarteko jaialdian, Bilbon, ekainaren 21etik 23ra.
2019/05/13 - 18:14
Rikardo Arregi sariak bi modalitate izango ditu, Kazetaritza eta Komunikazioa
Euskarazko informazio lana saritzen duen aintzatespenaren hogeita hamaikagarren edizioa egingo dute aurten.
2019/05/08 - 14:18
Felipe Etxebarriak EuroBasque 2018 Kazetaritza saria jaso du
Felipe Etxebarria ETBko kazetariak EuroBasque 2018 Kazetaritza saria jaso du eitb.eus atarian argitaratutako 'Brexitaren gatibu' artikuluarengatik.
2019/05/07 - 10:58
Espetxean zeuden Reuterseko bi kazetari indultatu eta aske utzi dituzte Myanmarren
Wa Lone eta Kyaw Soe Oo kazetariei zazpi urteko espetxe zigorra ezarri zieten rohingyen hilketei buruzko ikerketa bat egiteagatik.