Heriotza
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Mariano Ferrer kazetaria hil da

Euskal Herriko hedabide askotan lan egindakoa, 'Egin' egunkariaren zuzendari ere izan zen. 79 urte zituela hil da.
Iragarkia
18:00 - 20:00
Mariano Ferrer euskal kazetari ezaguna hil da

Mariano Ferrer euskal kazetari ezaguna hil da, Naiz kazetak zabaldu duenez. Ferrer kazetari euskalduna zen, 79 urte zituen, 'Egin' egunkariaren sortzaileetako bat izan zen, eta Euskal Herriko hedabide ugaritan lan egin zuen.

Donostian jaioa, Apaizgaitegian ikasi eta Jesusen Konpainian sartu zen. Madrilen Filosofia eta Letrak, eta Kazetaritza ikasketak 1965ean. Teologia ikasten ibili zen Chicagon. 1985ean, Zuzenbidea egin zuen Euskal Herriko Unibertsitatean.

Donostiara itzulita, Radio Popular de San Sebastian (Herri Irratia) irrati-kateko zuzendariorde izan zen 1971etik 1977ra bitartean. Frankismo bitartean, adierazpen-askatasunaren erreferente bihurtu zen Ferrer, egunkarietako berrien gainean egindako irakurketa kritikoei esker.

'Egin' kazetaren sortzaileetako bat izan zen 1977an, eta lehenengo zuzendaria. Ordutik, beste hainbat komunikabideetan parte hartu zuen, besteak, beste, 'El Mundo' egunkarian (1990ko hamarkadaren amaieratik 2000 hasiera bitartean). 2004an erretiroa hartu zuen, baina kazetaritza munduari lotuta jarraitu zuen, irratian, prentsan eta baita telebistan ere parte hartuta.

2017an Euskal Kazetaria golardoa jaso zuen. Politika arloari dagokionez, bakearen eta eztabaidaren aldeko Elkarri gizarte-mugimenduan parte hartu zuen, eta baita 18/98+Plataforman ere.

Hainbat liburu idatzi zituen, besteak beste, 'Derechos, libertades y razón de Estado' eta 'Mariano Ferrer, lo que dije y digo'.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Uharteko bizilagunak haserre, herriko apaizak Ceutako migrazio-krisiari buruz egindako adierazpenengatik

Uharteko (Nafarroa) biztanleak haserre daude Javier Aizpun herriko parrokoarekin, X sare sozialean (lehengo Twitter) migratzaileak Ceutara iristeari buruz zabaldu zituen mezuengatik. Kritiken ostean, apaizak barkamena eskatu du eta bere kontua ezabatu du. Argitalpenetako batean, apaizak zioen "Rabat bonbardatu" egin behar dela, Marokoren aurkako neurri gogorrak ezartzearen aldeko hainbat mezurekin batera. Aizpunek adierazi zuen, halaber, suarekin erantzun beharko litzaiekeela Ceutan sartzen saiatzen diren migratzaileei, eta Maroko "errekonkistatzea" proposatu zuen, haren hitzetan, "jatorrizko Espainia" berreskuratzeko, Erromatar Inperio garaiko Hispaniari erreferentzia eginez.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X