Metalgintzako manifestazioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Argazkilari batek jasandako 'ertzainen erasoa' salatu du 'Deia' egunkariak

Euskal Kazetarien Elkarteak eta Kazetarien Euskal Elkargoak "erasoa" gaitzetsi dute.
Ertzaintzaren karga mtalgintzako langileen manifestazioan, Bilbon.
Ertzaintzaren karga mtalgintzako langileen manifestazioan, Bilbon. Argazkia: EFE/Miguel Toña

Deia egunkariaren argazkilari batek ostiralean jasandako "ertzainen erasoa" salatu du Editorial Iparraguirreko (Deia-ren argitaletxea) enpresa-batzordeak. Argazkilaria metalgintzako langileen manifestazioa jarraitzen ari zen Bilbon.

Ertzaintzaren dispositibo zabal bat izan zen protestan. Manifestazioan petardoak bota eta edukiontziak gurutzatu zituzten. Gainera, Ertzaintzak pertsona bat atxilotu zuen ertzainen aurka objektuak jaurtitzeagatik.

Ertzaintzaren kargak "gertakari oso larritzat" jo ditu enpresa-batzordeak agiri batean, "kasu honetan inor bereizi gabe egin dituztelako, informazioaren profesional bat zaurituz".

Euskal Kazetarien Elkarteak eta Kazetarien Euskal Elkargoak "erasoa" gaitzetsi dute.

Elkargoak zein Elkarteak argazkilariari elkartasun adierazi diote ohar batean. Era berean, babes osoa eman diote.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Uharteko bizilagunak haserre, herriko apaizak Ceutako migrazio-krisiari buruz egindako adierazpenengatik

Uharteko (Nafarroa) biztanleak haserre daude Javier Aizpun herriko parrokoarekin, X sare sozialean (lehengo Twitter) migratzaileak Ceutara iristeari buruz zabaldu zituen mezuengatik. Kritiken ostean, apaizak barkamena eskatu du eta bere kontua ezabatu du. Argitalpenetako batean, apaizak zioen "Rabat bonbardatu" egin behar dela, Marokoren aurkako neurri gogorrak ezartzearen aldeko hainbat mezurekin batera. Aizpunek adierazi zuen, halaber, suarekin erantzun beharko litzaiekeela Ceutan sartzen saiatzen diren migratzaileei, eta Maroko "errekonkistatzea" proposatu zuen, haren hitzetan, "jatorrizko Espainia" berreskuratzeko, Erromatar Inperio garaiko Hispaniari erreferentzia eginez.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X