Klima Aldaketa
2023/08/23 - 12:03
Panamako kanala kolapsatuta dago urik gabe dagoelako
Ur-maila txikia denez, ilarak sortu dira Panamako ubidean. Joan-etorrirako itxaronaldiak gora egin du, egunean igaro daitezkeen itsasontzien kopurua mugatu baitute.
2023/08/21 - 16:29
25 graduren bueltan dago itsasoaren gainazaleko tenperatura euskal kostaldean
Datozen egunetarako ere tenperatura altuak aurreikusita daudenez, ura berotzen jarraitzea espero dute adituek. Batezbestekoak ere gora egin du azken 20 urteotan. Gradu bat beroago dago ur-azaleko temperatura.
2023/08/07 - 15:35
Bero uhartea, hormigoizko hirietako efektua, gakoa muturreko tenperaturak daudenean
Asfaltoaren eta ingurune berdearen arteko tenperaturetan alde handia egon daiteke: 10 ºC-tik gorakoa. Gure hirien diseinuak berebiziko garrantzia du muturreko beroaldietan.
2023/08/04 - 13:53
Ozeanoek 20,96 °C erregistratu dituzte, inoizko tenperatura altuena
Copernicus EBko klima-aldaketaren zerbitzuaren arabera, munduko ozeanoek inoizko tenperaturarik altuena erregistratu dute; 20,96 °C-ko tenperatura. Zientzialariek klima-aldaketa jotzen dute kausa nagusitzat. Hurrengo hilabeteetan tenperatura igotzea espero da, 'El Niño' fenomenoagatik.
2023/08/03 - 12:30
Azkue: "Klima-aldaketak oraingoz ez du eragin zuzenik izan hemengo arrantzaleen harrapaketetan"
Nolanahi ere, "tantaka-tantaka", Mediterraneoko eta Kanarietako uretan ohikoak diren "zenbait espezie ari dira azaltzen" euskal kostaldean, Leandro Azkue Eusko Jaurlaritzako Arrantza eta Akuikultura zuzendariak aitortu duenez.
2023/08/02 - 12:41
Gizateriak planetak urte osorako sortutako baliabideak agortu ditu gaur
Global Footprint Network ideien laborategiak egindako ikerketa bati esker jakin da gaur, urte hasi eta 214 egunetara, gizateriak planetak urte osorako sortutako baliabide guztiak agortu dituela. Beharrak erabat asetzeko, gizakiak 1,75 planeta beharko lituzke.
2023/08/01 - 12:32
Venezia arriskuan dauden ondareen zerrendan jartzea eskatuko du Unescok
Unescok Venezia arriskuan dagoen ondarearen zerrendan jartzeko eskatuko du, irailaren 15etik 25era Riaden egingo den Unescoren Batzar Orokorrean. Arrazoi nagusia hiria turismo-masetatik, erreforma proiektuetatik eta klima aldaketatik babestea da.
2023/08/01 - 11:05
Gasteizen eta Iruñean batez beste iaz baino ia bi gradu gutxiagoko tenperaturak izan dira uztailean
Hego Euskal Herriko hiriburuen artean, baina, Bilbo izan da beroena, batez beste 21,21 gradu neurtuta, 2022an baino gradu bat gutxiago. Donostian 19,72 gradukoa izan da batezbestekoa, iaz 21,1ekoa izan ostean.
2023/08/01 - 11:05
Tenperaturei dagokienez "ohiko" uztaila izan dugu Euskal Herrian, iazkoa baino 1,5 gradu freskoagoa
Euskal Herriko zazpi estazio meteorologiko adierazgarrienen batez besteko tenperatura 20,22 °C-koa izan da, balio leuna da Espainiako Estatuko eta munduko beste txoko batzuekin izan den sargoriarekin alderatuta.
2023/07/31 - 14:07
BC3 euskal zentroko zuzendaria klima aldaketari buruzko IPCCko kide izendatu dute
Klima aldaketari buruzko ezagutza ebaluatzeaz arduratzen den nazioarteko organo nagusia da IPCC. Maria Jose Sanz berotegi efektuko gasekin lotutako talde berezi bateko kide izendatu dute, horren barruan.
2023/07/27 - 22:48
2023ko uztaila, inoizko uztailik beroena
2023ko uzgtaila inoizko beroena izaten ari da mundu osoan, erregistroak daudenez geroztik. Orain arte, batez besteko tenperatura 16,95 ºC-koa izan da, 2016ko uztaileko 16,63 ºC-ko errekorra gaindituz. Iraunkortasunaren Behatokiaren arabera, bero-boladak nabarmen larritu dira 2015etik.
2023/07/27 - 17:39
2023ko uztailaren 6a, inoizko egunik beroena
Gainera, 2023ko uztaila inoiz erregistratu den uztailik beroena izatea espero da, Copernicus Klima Aldaketaren Zerbitzuak gaur argitaratutako datuen arabera.
2023/07/26 - 17:42
Datozen hamarkadetan itzali ezingo diren baso sute handiak maizago gertatuko dira, adituen ustez
Bero bolada global batean sarturik gaude, uztailean muturreko tenperatura historikoak erregistratu dira, eta horri lehortea gehitu behar zaio. Zientzialariek eta klima aldaketan adituek argi dute: orain Mediterraneoan gertatzen ari direnen gisako suteak ohikoak izango dira aurrerantzean.
2023/07/23 - 12:38
30.000 lagun ebakuatu behar izan dituzte dagoeneko Rodas irlako sute erraldoiaren ondorioz
2.000 turista itsasontzietan atera dituzte bart. Tenperatura altuak haizearen norabide aldaketak 266 suhiltzaileren, 16 infanteria-unitateren, 49 ibilgailuen eta zazpi hegazkinen lana zailtzen ari dira.

2023/07/17 - 21:22
56 ºC neurtu dituzte Death Valleyn (AEB)
AEBko hego-mendebaldeko 100 milioi biztanle inguru alerta egoeran daude muturreko beroagatik. Meteorologia Zerbitzu Nazionalak (NWS) adierazi duenez, astearte honetan hainbat marka gainditzea espero da. Death Valleyn, 1913an ezarritako 134 °Fko marka hautsi liteke (56,7 °C).

2023/07/16 - 17:49
Tenperaturen igoerak zoonosiak ugaritzea ekarri du
Izurriteen gorakadaren aurrean, nabarmen handitu da izurriteak kontrolatzeko enpresen beharra. Osasun publikoko arazoa da jada, eta etorkizunean gaixotasunen % 75en kausa izan daiteke.

2023/07/10 - 14:16
Asiako nekazariak gauez lan egiten hasi dira beroa ekiditeko
Uda honetan Asia hegoaldean jasaten ari diren tenperatura altuek (37-38 ºC egunero) langile askoren ohiturak aldatzea ekarri dute. Arroza landatzen duten nekazariak, adibidez, gauez hasi dira lan egiten, eurentzat eta landarearentzat hobea delako.
2023/07/09 - 19:22
Greenpeacek pankarta bat zabaldu du Zierbenan, "Petronorrek kirola zikintzen" duela salatzeko
Eusko Label Ligako Petronor Bandera estropada jokatzen zen bitartean egin dute ekintza. Bizkaiko findegiak eta Repsolek, bere taldeak, kirol-ekitaldiak "euren irudia garbitzeko" erabiltzen dituztela salatu dute.
2023/07/06 - 13:58
Amaitu berri den hilabetea historiako ekainik beroena izan da munduan
Inoiz erregistratutako ekainik beroena izan da, eta tenperaturak 0,5 gradu egin du gora 1991tik 2020rako batez bestekoarekin alderatuta, Europar Batasuneko Copernicus sistemaren azken datuen arabera.
2023/07/02 - 15:20
Bizkaiko eta Nafarroako golf-zelai batzuetako zuloak estali dituzte klima-ekintzaileek, ur xahuketa salatzeko
Goizaldean, zementuz bete dituzte golf-zelai batzuetako zuloak, eta ondorengo mezuak zioten pankartak zabaldu dituzte: "Adi: lehortea! Golf-zelaia itxita, justizia klimatikoa dela eta" edota "Ura guztion ondasuna da".