Klima Aldaketa
2022/09/23 - 16:42
Arabako Errioxan inoizko mahats bilketarik goiztiarrena izaten ari dira
Bertako zaharrenek diote urriaren erdialdean egiten zutela mahats bilketa ez oso antzina. Aurten, berriz, iraileko lehen astetik ari dira. Aldaketa klimatikoari egozten diote aurreratze hori.
2022/09/23 - 15:51
Ehunka gazte kalera irten dira euskal hiriburuetan klimaren alde
Gazteek energia sistema aldatzea eta krisi klimatikoari erantzutea eskatu dute. Fridays For Future mugimenduak planeta osoan deitu dituen mobilizazioen barruan dago deialdia.
2022/09/21 - 11:09
Albiste izango dira: EITB DATA, Putinen deia erreserbistak mobilizatzeko eta Unai Rementeria
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2022/09/20 - 11:39
The Climate Groupek Euskadi aukeratu du emisioak satelite bidez neurtzeko proiektu baterako
Satelite irudiak eta gas emisioak irudietan identifikatzeko gai den "machine learning" (adimen artifiziala) teknologia erabiliz, STARRS nazioarteko proiektu pilotuak, besteak beste, karbono dioxidoaren emisioak sektore guztietan neurtuko ditu, baita petroliotik datorren metanoarenak ere.
2022/09/20 - 11:20
Satelite bidez emisioak neurtzeko nazioarteko proiektu baterako hautatua izan da Euskadi
Euskadi, Under2 eta Climate Group koalizioen kide liderra den aldetik, ekimenean parte hartu duten sei eskualdeen artean dago, Abruzos (Italia), Jalisco (Mexiko), Pernambuco (Brasil), Querétaro (Mexiko) eta Mendebaldeko Lurmuturraren probintziarekin (Hegoafrika) batera.
2022/09/20 - 10:39
Munduak gaur egun halako lau ekoitzi beharko luke berriztagarriekin 2030erako, txosten baten arabera
Glasgown klimaren ituna erdietsi zuten 45 herrialdeek txostena eskatu zieten hainbat erakunde adituri. Gaur kaleratu duten dokumentuak 25 gomendio eman ditu COP26 goi bileran ezarritako helburuak betetzeko.
2022/09/20 - 10:13
Albiste izango dira: gasaren BEZaren jaitsiera, COP26ko konpromisoen txostena eta Zinemaldia
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2022/09/19 - 20:09
Neurketak daudenetik, bigarren udarik beroena izan da aurtengoa Euskadin, 2003koak bakarrik gainditua
Batez bestekoa baino % 20 eguzki-ordu gehiago izan ditu, eta, beraz, "oso lehorra" izan da, Gipuzkoako itsasertzeko eskualdeetan izan ezik, han balio normaletan mantendu baitira prezipitazioak.
2022/09/19 - 00:16
Mundu osoko agintariak batuko dira New Yorkeko klimaren astean, eta Arantxa Tapiak ere parte hartuko du
Asteartean Nazio Batuen Batzar Orokorra hasiko da, eta munduko agintari garrantzitsuenak egongo dira bertan. Baina lehenago, astelehenean, Klimaren Asteari emango diote hasiera. Helburua da ekintza klimatikoa azkartzeko bideak aztertzea COP27 bileraren aurretik. Euskadik ere parte hartuko du.
2022/09/13 - 16:28
EAEn autokontsumorako instalazio fotovoltaikoak bikoiztu egin dira urtebetean, eta Nafarroan, hirukoiztu
Argindarraren garestitzeari aurre egiteko moduetako bat autokontsumorako azpiegiturak ipintzea da. Azken hilabetotan asko igo dira partikularrek jarritako panelak.
2022/09/12 - 17:18
Euriagatik eta ekaitzagatik abisu horian dago EAE
15:00etan ezarri dute abisua, eta 22:00ak arte egongo da indarrean. Bestalde, sute arriskuagatik beste abisu hori bat ere badago ezarrita, atzotik. 35 graduraino iritsi dira termometroak.
2022/09/10 - 15:41
Klima-aldaketaren aurrean "ezagutza eta eredu berriak" aldarrikatu ditu Arantxa Tapiak
Donostiako Aquariumean izandako MER Community Summit 2022 kongresuaren itxiera-ekitaldian parte hartu Garapen Ekonomikorako, Jasangarritasunerako eta Ingurugirorako sailburuak.
2022/09/03 - 00:23
"Danielle" ekaitz tropikala urakan bilakatu da arratsaldean eta kezka piztu du Atlantiko iparraldean dagoelako
Ekaitz tropikalak zergatik sortzen diren tropikotik urrun ari dira ikertzen. Klima aldaketaren ondorioetako bat izan liteke.
2022/09/01 - 23:03
Uda lehorrak elikatzeko zailtasunak ekarri dizkie erleei, eta ezti ekoizpenak igarriko du
Gainera, bertako eltxo espezieei aurtengoa baino uda epelagoa eta hezeagoa komeni zaie ugalketarako.
2022/08/31 - 16:39
Groenlandiak izotzaren % 3a galduko du datozen urteetan eta itsasoaren maila 30 zentimetro igoko da
Antartikaren ostean, munduan ur gehien gordetzen duen lekua da Groenlandia. Gehiena izoztuta dago orain, baina urtuz gero, arazoak etorriko dira.
2022/08/30 - 16:04
Inoizko lehorterik larriena jasaten ari da Nafarroa
Bardea larrialdi gune izendatzea erabaki du Ebroko Ur Konfederazioak. % 22ra dago Esa. Itoitzeko urtegiko ur erreserba berriz % 40tik gorakoa da. Kontrara, presa txikiagoen maila sasoi honetarako ohikoa da, % 60ren ingurukoa.
2022/08/28 - 15:57
1.000 lagun hil, eta 500.000 kanpamenduetara eraman behar izan dituzte Pakistanen izandako uholdeengatik
110 udalerri kaltetu ditu urak, horietatik 20 urpean utziz. 950.000 etxebizitzak ere kalteak izan dituzte, eta kalte materialak, oro har, 3.000 milioitik gorakoak izan daitezke.
2022/08/27 - 19:27
Babestuko dituen itun baten zain jarraitu beharko dute ozeanoek
NBEk bi asteko negoziaketak amaitu ditu ostiral honetan, 2018tik mahaigainean dagoen ozeanoak babesteko nazioarteko itun baten ingurukoak.
2022/08/18 - 19:54
Duela 50 urte baino 10 egun gehiago luzatzen da uda Gipuzkoan krisi klimatikoa dela eta, Naturklimaren arabera
Aldundiak adierazi duenez, "trantsizio ekologikoaren sustapena indartzen" jarraituko du, "politika jasangarri, barneratzaile eta berdintasunezkoen bidez".
2022/08/17 - 14:12
Duela 56 milioi urteko berotze globalari buruzko ikerketa batek gaur egungoari buruzko argibideak eman ditzake
EHUko Geologia Sailak Paleozeno-Eozenoko sedimentuak aztertu ditu, eta ondorioztatu du orduan gertatu zena Iberiar Penintsulan gertatzen ari denaren antzekoa izan daitekeela.