Munduak gaur egun halako lau ekoitzi beharko luke berriztagarriekin 2030erako, txosten baten arabera
Klima aldaketaren ondorioak apaltzeko nazioarteak bere buruari jarritako helburuak betetzeko, energia berriztagarriekin (eguzki energia eta energia eolikoa) gaur egun halako lau ekoitzi beharko luke munduak 2030erako.
2021ean Glasgown (Eskozia) klimaren goi bileran —COP26— parte hartu eta ituna erdietsi zuten 45 herrialdeek txostena eskatu zieten hainbat erakunde adituri. Gaur kaleratu dute ikerketa, eta 25 gomendio bildu dituzte helburuok lortzeko bidean. Hain justu, berriztagarrien aldeko apustua ezinbestekoa dela uste dute txostenaren egileek.
Energiaren Nazioarteko Agentziak, Energia Berriztagarrien Nazioarteko Agentziak eta Klima Aldaketarako NBEren Goi mailako Txapeldunen elkarteak egin dute txostena. Horien arabera, zortzi urteren buruan, eguzki energiarekin aparteko 630 gigawatt ekoitzi beharko dira, eta 30 gigawatt, haize energiarekin.
Adituen hitzetan, energia berriztagarrien ekoizpena % 8 igoko da aurten, 300 gigawatteraino, hots, 225 milioi etxebizitzari energia emateko lain.
Bada beste gomendiorik. Uste dute data ezarri behar dela CO2 isurtzen duten ibilgailu berriak saltzeari uzteko. Euren proposamena da auto eta furgoneten kasuan 2035ean ezartzea muga, eta 2040an, kamioien kasuan.
Hidrogeno berdea delakoaren (energia berriztagarriekin sortzen dena) eta CO2 isurketa maila txikiekin ekoizten den hidrogenoaren kopurua handitzearen alde egin dute txostenaren egileek. Gaur egun ekoizten diren milioi tona pasatxotik, 150 milioi tonara hazi beharko litzateke 2030erako.
Burdingintza sektoreari zuzendutako aholkuei dagokienez, lehentasuna da isuri txikiko altzairuaren ekoizpena gaur egungo milioi tonetatik 100 milioi tonara pasatzea zortzi urte barri. Isurketak % 30 jaitsiko lirateke, adituen ustez.
Nekazaritza sektorean ere mugak jartzea babestu du txostenak.
Azkenik, ikerketaren egileek diote nazioarteko lankidetza oso garrantzitsua izango dela helburuak betetzeko. Hartara, trantsizioa "azkarragoa, merkeagoa eta errazagoa" izango da. Ohartarazi dutenez, "lankidetza hori gabe, trantsizio ekologikoa hainbat hamarkadatan atzera daiteke".
Zure interesekoa izan daiteke
Zangozan desagertutako 84 urteko emakume baten gorpua aurkitu dute
Bilaketa hasi eta gutxira, 20:00ak aldera, desagertutako 84 urteko emakumearen gorpua aurkitu dute. Heriotzaren arrazoia argitzeko ikerketa abiatu du Foruzaingoak. Vadoluengoko San Adrian elizaren inguruan topatu dute haren gorpua.
Elkarbizitza arazoak bainularien eta erabiltzaileen artean Euskal Herriko portuetan
Uretara salto egitea ohikoa da Euskal Herriko portuetan, debekatuta dagoen arren. Hori dela eta, bizikidetza-arazoak sortzen ari dira. Zenbait portutan jokabide arriskutsuak ikusten dira eta kalteak izan dira ontzietan. Eusko Jaurlaritzak egoeraren larritasunaz ohartarazi du, eta 2.000 eta 12.000 euro arteko isunak ezar daitezkeela gogoratu du.
Euri eskasiak hilabete eta erdi aurreratu du transhumantzia Nafarroan
Pirinioetatik Bardearako bidean, Enrique Ballent artzain transhumantearekin izan gara. 1.800 buruko artaldea gidatuko du, bazka bila. Izan ere, klima aldaketaren kontraesanak tarteko, jateko gehiago dago basamortuan goi mendietan baino.
Oiartzunen ustez pistolarekin egindako hiru lapurreten egilea atxilotu dute Hondarribian
23 urteko gaztea espetxeratu egin dute. Lapurretetan erabilitako arma fogeo-pistola bat zela egiaztatu dute.
Gizon bat atxilotu dute Getxon, kalean emakume bati sexu erasoa egiten harrapatu ostean
Erasoa 05:00etan jazo da, Algorta auzoan, San Inazio jaietan. 19 urteko biktima Gurutzetako Ospitalera eraman dute. Algortako Mugimendu Feministak eraso matxista salatzeko bilkura egin du igande arratsaldean.
Auroroek Andre Maria Zuriaren jaien etorrera iragarri dute
Urtero bezala, Gasteizko hirigunea eta Alde Zaharra zeharkatu dituzte zaindariaren omenezko kantuekin, jai-giroari hasiera emanez.
Testigantza berriek agerian utzi dituzte Mitikako zaindariek Kerman Villate hil aurretik behin eta berriz egindako erasoak
Gasteizko diskoteka horretako segurtasun-langileek Kerman hil aurreko hilabeteetan egindako eraso jakin batzuen berri eman dute lau gaztek Radio Euskadin, esklusiban, erreportaje batean. Kasu guztiak Ertzaintzaren aurrean salatu zituzten.
Bizkaiko Aldundiak zisterna kamioiak eramango ditu Karrantzara ur hornidura bermatzeko
Astelehenetik ostiralera, 250 metro kubiko garraiatuko ditu egunero foru erakundeak Enkarterriko udalerriko hornidura bermatzen laguntzeko.
17 urteko gizonezko bat atxilotu dute Gipuzkoan, adingabeak estortsionatzen zituen 764 Sarearen Espainiako buruzagitzat jota
Ertzaintzak, Esquadra Mossoek eta Guardia Zibilak elkarlanean egindako operazioan atxilotu dute, 2026ko urtarrila eta apirila bitartean ikastetxeen, udalen eta beste erakunde batzuen aurkako mehatxu ugari bidali izana egotzita.
Ikuskizunetako teknikariek abuztuaren 5erako deitutako grebarekin bat egingo dute Gasteizko txosnek
45 ikuskizun izango dira txosnetan, eta, horrez gain, beste hamaika proposamen kolektibo ezberdinen eskutik. Dozenaka kolektibok eta ehunka boluntariok dihardute egunotan auzolanean txosna gunea egokitzen. Testuinguru horretan, ikuskizunetako eta ekitaldietako teknikariek abuztuaren 5erako deitutako greba egunarekin bat egingo dute.