Kontsumoa
2022/02/03 - 17:35
Gasolinak marka historikoa hautsi du bederatzi urte beranduago, 1,538 euro litroa
Era berean, gasolioaren prezioak gora egin du seigarren astez jarraian, eta 1,445 euro maximo historikoaren azpitik dago (% 1,6), baina bosgarren salneurri garestiena gainditu du.
2022/01/31 - 16:42
Gasolina eta gasolioa, inoizko prezio garestienetik gertu
Behin bakarrik, 2012an ordaindu genuen gehiago ibilgailua gasolinaz betetzeagatik; euro bat eta 52 zentimo balio izatera iritsi zen. Gasolio litroak berriz joan den astean euro bat eta 40 zentimo balio zuen; 2013tik ez genuen hainbeste ordaindu gasolio litro bakoitzeko.
2022/01/31 - 11:23
KPIa % 6an kokatu da urtarrilean, bost hamarren baxuago, argindarraren prezioak behera egin ondoren
Hain zuzen, gaur argindarraren prezioa % 4 merkatuko da, eta megawatt-orduak, batez beste, ia 222 euroko prezioa izango du.
2022/01/17 - 21:42
''Datu guztiek adierazten dute 2022an ekonomia hazi egingo dela, baina kanpoko faktoreek joera alda dezakete''
Euskal Autonomia Erkidegoko ekonomia % 5,5 hazi zen iaz, Eusko Jaurlaritzak aurreikusitakoa baino hamarren bat gutxiago. Datuak sektorez sektore bereizita, industria, merkataritza, ostalaritza eta garraioa izan ziren aurreko urteko datuekin alderatuta gehien hazi zirenak.
2022/01/15 - 09:28
Gaurtik gehienez 2,94 euro balioko dute antigeno testek Hego Euskal Herrian
Europako beste herrialde batzuetan askoz merkeago dira testak, eta Erresuma Batuan doan banatzen dituzte.
2022/01/14 - 22:03
Prezioek %6,4 egin dute gora Euskadin azken urtean
Inflazioa Euskadin %6,4raino igo da atzean utzi dugun abenduan. 1992tik tasa altuena da. Bereziki, energiaren eta erregaien prezioek bultzatu dute igoera historikoa.
2022/01/13 - 17:58
Abeletxe handiak baztertuta, familia-nekazaritzaren aldeko apustua egin du Eusko Jaurlaritzak
Abeltzaintza ustiategi handien harira piztu den polemikaren ondotik, Eusko Jaurlaritzak familia-nekazaritza defendatu du, "ingurumena errespetatzen duelako eta kalitatezko produktuak eskaintzen dituelako".
2022/01/13 - 15:29
Gehienez 2,94 euro balioko dute antigeno testek
2,94 euro, horixe izango da gehienez ere botiketan salgai dauden autodiagnostikorako antigeno testek kostatuko dutena Espainiako Estatuan. Neurria larunbatean sartuko da indarrean. Sendagaien Prezioen Ministerio arteko Batzordeak aho batez adostu du salneurria.
2022/01/13 - 14:11
Gehienez 2,94 euro balioko dute antigeno testek
Neurria larunbatean sartuko da indarrean. Sendagaien Prezioen Ministerio arteko Batzordeak aho batez adostu du salneurria.
2022/01/12 - 16:54
Hiriburuetako urrezko milietako dendak suspertzen hasi dira
Hiriburuetako komertzioa suspertzen hasi da, azken urteetan lokal askok pertsiana jaitsi behar izan eta gero. Donostiako Urrezko Milian, esaterako, urtebete hutsik zeuden lokalen erdietan denda berriak ireki dituzte.
2022/01/12 - 09:31
Animaliak
Espainian eta Europan, makroabeltegiei buruzko eztabaida suspertu da, Alberto Garzon ministroak egindako adierazpenen ondorioz. Edward Osborne biologoaren tesiekin alderatu du egileak.
2022/01/11 - 14:35
Hau da sagardotegietarako covid-19aren protokoloa
Osasun egoerak izan dezakeen bilakaeraren zain, sagardogileek eguneratuko dituzte oraingoz iazko antzekoa den protokoloa. Nolanahi ere, murrizketak murrizketa, baikortasunez ekingo diote denboraldi berriari.
2022/01/10 - 12:31
Antigeno testen prezioak kontrolatuko direla iragarri du Pedro Sanchezen
Pedro Sanchezek iragarri duenez, Espainiako Gobernuak antigeno testen prezioak kontrolatzeko asmoa du. Horretaz gain, urtarrilean Pfizerren antibiralaren 344.000 dosi erosiko dituzte.
2022/01/07 - 22:03
Merkealdia hasi da eta merkatari askoren sorpresarako oso egun ona izan da
Ostirala da, haurrak oraindik oporretan daude eta euriak ere dexente errespetatu du eguna. %20ko beherapenenetatik hasi eta erdi prezioraino, eskaintza bikainak aurkitu daitezke gure dendetan gaurtik hasita.
2022/01/06 - 19:01
Merkatariek "saltzeko gogoz" hartuko dituzte beherapenak, aurten ere galerak izan ostean
Urteroko balantzea oraindik ixteko badago ere, salmenten erorialdia 2020koa baino txikiagoa izango dela espero dute, eta ez dela % 10era iritsiko. Beherapenak ostiral honetan hasiko dira.
2022/01/03 - 15:38
Autoen salmenta, pandemia aurreko zifretatik urrun
Covida eta mikrotxipen falta dela eta, auto salmentek behera egin dute berriro 2021 urtean. Aurten salmentak pittin bat handitzea espero du arloak, baina pandemia aurreko kopuruak oso urruti ikusten dira oraindik.
2022/01/01 - 20:22
Fruta txikiak ezingo dira plastikoarekin bildu Frantziako Estatuko supermerkatuetan
Kilo eta erditik beherako elikagaiei eragingo die neurriak. Dena den, dendek sei hilabeteko epea izango dute orain dutena saltzeko.
2021/12/30 - 11:53
Inflazioa % 6,7ra igo da abenduan, 29 urteko tasarik altuena
Indizea % 1,3 igo da abenduan eta 1992ko martxotik izandako daturik altuena da. Urtetik urterako joerari dagokionez, nabarmentzekoa da elektrizitatearen prezioen igoera.
2021/12/27 - 10:46
Argindarraren prezioa jaitsi egin da eta azaroaren 1etik izandako merkeena da
% 49 jaitsi da, eta orduko megawatta (MWh) 96,08 euroan kokatu da. Argindarraren prezioa pasa den astelehenean baino % 71 merkeagoa izango da.
2021/12/03 - 10:48
Bilboko Gabonetako Azoka, zabalik
Gabonetako erosketetarako tokiko merkataritza bultzatzeko asmoz, 20 postu jarriko dituzte Erripa kaian, askotariko produktuak eskainiz. Urtarrilaren 5era arte egongo da zabalik.