KORONABIRUSA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gaurtik gehienez 2,94 euro balioko dute antigeno testek Hego Euskal Herrian

Europako beste herrialde batzuetan askoz merkeago dira testak, eta Erresuma Batuan doan banatzen dituzte.
Iragarkia
18:00 - 20:00
Antigeno proben prezioa mugatuta, larunbat honetatik aurrera

2,94 euro, horixe izango da gehienez ere botiketan salgai dauden autodiagnostikorako antigeno testek gaurtik balioko dutena Espainiako Estatuan. Sendagaien Prezioen Ministerio arteko Batzordeak, beste sail batzuek eta autonomia erkidegoek parte hartzen duten Osasun Ministerioaren kide anitzeko organoak, hala ebatzi zuen joan den ostegunean. Prezio arautua jasotzen duen araua ostiral honetan kaleratu dute Espainiako Buletin Ofizialean, eta gaur sartuko da indarrean.

Proba horien salneurriak asko egin du gora azken asteetan, eskaria igo den heinean. "Herritarren kezka" aintzat hartu, eta prezioa arautzea ebatzi zuen joan den astean Espainiako Gobernuak.

Carolina Darias Osasun ministroak iragarri zuen prezioa, eta nabarmendu zuen erabakia aho batez hartu dutela.

Salneurria zehazteko honakoak hartu dituzte kontuan: banatzaileen prezioa, mozkin-marjina, inguruko herrialdeen batez besteko prezioa eta farmazietan izan duen salneurria. Azken horren inguruan argitu dute Gabonen aurretik testok zuten prezioa eta irailekoak hartu dituztela aintzat.

Aurrez, maskara kirurgikoen edo hidrogelaren gehieneko prezioa zehaztu zuen Pedro Sanchez buru duen gobernuak. 

Europako beste herrialde batzuetan askoz merkeago dira testak, eta Erresuma Batuan doan banatzen dituzte.

Iragarkia
18:00 - 20:00

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 20/08/2026.- Migrantes son desalojados de la playa del Trampolín en Ceuta tras habilitarse un espacio para su acogida este jueves. El Gobierno ha habilitado temporalmente varios espacios para la acogida de 1.800 personas migrantes que se encuentran en situación de calle en la playa del Trampolín y en la zona de Loma Colmenar, en Ceuta, que prevé ampliar progresivamente. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara

Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X