Kontzertuak
2022/07/20 - 23:12
Hasi da Donostiako 57. Jazzaldia
Vadim Neselovskyi pianista ukrainarraren kontzertuak eman dio hasiera, arratsaldean; gauean, berriz, Simple Minds taldea izango da Zurriolako agertokian.
2022/07/20 - 19:34
Donostiako Jazzaldiak Zurriolako agertokia berreskuratu du, pandemia tarteko bi urtez erabili ezinik ibilita
Covidaren aurkako neurriengatik, azken bi urteotan ezin izan dugu gozatu Zurriolako kontzertu handiez; oraingoan, baina, eta Simple Minds taldeak berriro estreinatuta, eskuragarri dago, berriro ere.
2022/07/20 - 18:14
Donostiako Jazzaldiaren egitaraua
Dozenaka kontzertu egongo dira Donostiako hainbat agertokitan, Donostiako Jazzaldiaren 57. edizioan: Simple Minds, Calexico, Gregory Porter, Iggy Pop, Amina Claudine Myers, Diana Krall, Herbie Hancock, Mulatu Astatke...
2022/07/20 - 15:19
Simple Mindsen Zurriolako kontzertuak abiatuko du Donostiako Jazzaldia
Lehenago, 19:00etatik aurrera, Vadim Neselovskyi ukrainar pianistak kontzertua eskainiko du Chillida Leku Hernaniko museoan.
2022/07/20 - 00:26
57. Donostiako Jazzaldia asteazken honetan hasiko da, Vadim Neselovskyirekin eta Simple Minds taldearekin
Hilaren 25era arte, guztira 84 kontzertu izango dira gipuzkoar hiriburuan, 14 agertokitan.
2022/07/19 - 14:02
Euskadiko Orkestrak zinemari leihoa irekiko dio Donostian
"¡De película!" kontzertuan, hainbat filmen soinu bandak joko dituzte irailaren 1ean, Kursaalen: "Karibeko piratak", "Titanic", "Maskara", "Bizitza ederra da"… Bi aktore bikoiztailek, gainera, pelikulotako hainbat pertsonaiaren ahotsak egingo dituzte, gaztelaniaz.
2022/07/18 - 14:55
EAEko 21.500 gaztek izango dute kultura bonua eskuratzeko aukera
Aurten 18 urte betetzen duten gazteei, kultur produktu eta ekitaldietan gastatzeko 400 euroko dirulaguntza emango die Espainiako Gobernuak aurki. Gazteen artean kultur kontsumoa suspertzeko eta pandemia garaian hainbeste sufritu duen sektoreari laguntzeko asmoa du Gobernuak neurri honekin.
2022/07/18 - 14:21
EGOk Kanarietako Orkestra Gaztea gonbidatu du 25. urteurrena ospatzeko
Kanarietako taldeak Gasteizen hasiko du bira uztailaren 21ean, eta Arabako hiriburura ez ezik, Azkoitiara, Bilbora, Donostiara, Hondarribira eta Donostiako Musika Hamabostaldira ere iritsiko da.
2022/07/16 - 23:08
Emakumeak protagonista dituen musika jaialdia da Tuterako Ribera Sound
Denak dira artistak eta emakumeak Ribera Sound-en; horixe da festibalaren identitatea. Bigarren edizio honetan, gainera, erdiak nafarrak dira. Horretarako funtsezkoa izan da azken garaietako emakume musikarien uzta bereziki oparoa izatea.
2022/07/14 - 14:21
La Oreja de Van Gogh, Viva Suecia, Pasion Vega eta Victor Manuel Bilboko Aste Nagusian
Udalak aurreko hilabetean Ana Mena, En Tol Sarmiento (ETS), Dani Fernandez, Bulego, Mikel Urdangarin eta El Drogas talde eta abeslarien kontzertuak iragarri zituen.
2022/07/14 - 12:59
Glad is the Dayk musika bueltan eramango du Kristina Enea parkera
20 taldek joko dute abuztuaren 28an Donostiako parkean antolatuko den doako jaialdian.
2022/07/10 - 19:05
115.000 lagun baino gehiago izan dira Kobetamendin, aurtengo Bilbao BBK Live jaialdian
Antolatzaileak pozik agertu dira jaialdiaren 15. edizioaren balantzearekin. Izan ere, marka guztiak hautsi ditu aurten, jende kopuruari dagokionez. Jaialdia luzatu den hiru egunetan zehar, 115.000 lagunetik gora jaso ditu Kobetamendik, 75 herrialdetatik etorritakoak.
2022/07/10 - 14:42
J Balvin, reggaetoia eta pop latinoa Bilbao BBK Live jaialdiko larunbat gauerako
Kolonbiar artistaren jarraitzaileek kontzertuaz gozatu ahal izan zuten, Kobeta mendian.
2022/07/10 - 14:34
Stromaek erritmoz bete zuen ostiraleko gaua Bilbao BBK Live jaialdian
Musikari belgiarrak milaka lagun bildu zituen, bere kontzertuan. Arrakasta handia izan zen.
2022/07/10 - 14:20
115.000 zale batuta, Bilbao BBK Live jaialdiak markak hautsi ditu 15. edizioan
Bart gaueko kontzertuekin, amaiera borobila eman diote jaialdiari Kobetamendin. Datorren urteko data ere, jarri dute, jada: 2023ko uztailaren 6an, 7an eta 8an hartuko du Kobetamendik Bilbao BBK Liven 16. edizioa.
2022/07/09 - 16:40
The Killers, berriro ere Euskal Herrian: Bilbao BBK Live jaialdia berotu egin dute
Estatubatuar taldearekin izan da EITB Media, ostiral gaueko kontzertua hasi aurretik. Milaka lagun izan dira Kobetan, Bilbao BBK Live jaialdiaren bigarren gauean.
2022/07/09 - 16:32
Stromae, Bilbao BBK Live jaialdiko ostiraleko gauaren protagonista nagusietako bat
Milaka lagunek jaialdiko lehenengo gaua bizi izan dute bart, eta askok Stromaeren musikaz gozatu dute. Oraindik, beste bat dago aurretik, larunbatekoa, eta indarrak egon badaude.
2022/07/08 - 13:37
LCD Soundsystemek milaka pertsona liluratu ditu Kobetamendin
James Murphy buru zutela, estatubatuarrek beren proposamen nahasezinaren indar guztia zabaldu dute, punkaren energia funkarekin eta musika diskoarekin uztartuz.
2022/07/08 - 13:23
Placebo talde britainiarrak ez du huts egin Bilbao BBK Live jaialdiaren hasieran
Placeboren kontzertua Bilbao BBK Live jaialdiko lehen eguneko garrantzitsuenetako bat izan da, talde britainiarrak erakutsitako energiari eta profesionaltasunari esker.
2022/07/08 - 12:52
''Rosalía'' kantuarekin abiatu du bart kontzertua Juan Luis Guerrak
BEC!en jo du dominikar musikariak bart, 4.40 taldeak inguratuta. "Rosalía" abestiarekin hasi dute emanaldi dantzagarri eta bizia.