Iruñeko kontzertu aretoek kalera aterako dute musika
Iruñeko Udalak kaleko bederatzi kontzertu antolatu ditu hiriko zenbait plazatan, "SMC 2022: Musika Aretoak Kalean" izenpean, "hiriko musika aretoen zirkuituari balioa eman eta hura laguntzeko".
Emanaldiak asteazkenetan egingo dituzte, 20:00etan hasita, abuztuaren 3tik irailaren 28ra bitarte, San Bartolome gotorlekuan, Burgoen plazan, Konpainia plazan, Kale Nagusian, O-ko Andre Mariaren plazan eta Salestarren patioan, eta sarrera debalde izango da.
Rockcollection, Zentral, Toki Leza, Katakrak, Terminal, Txintxarri, Akelarre, Garazi, Krawill eta Infernu aretoek hartuko dute parte programan, eta honako hau izango da egitaraua:
Abuztuaren 3a
Micky & the Buzz
San Bartolome gotorlekua
Abuztuaren 10a
Mirua
Burgoen plaza
Abuztuaren 17a
Russafians
Konpainia plaza
Abuztuaren 24a
Broken Brothers Brass Band
Kale Nagusia
Abuztuaren 31a
Thursday´s Pussy Dogs
Konpainia plaza
Irailaren 7a
Miqui Puig Canta (Sound System)
O-ko Andre Maria plaza
Irailaren 14a
La Topadora
Salestarren patioa
Irailaren 21a
Mouth
Konpainia plaza
Irailaren 28a
Electrikeel eta Wojtyla
San Bartolome gotorlekua
Gainera, ostiralean, abuztuak 5, Zentraleko terrazako (Burgoen plaza) doako kontzertuen zikloa hasiko da. Abuztuko ostiraletan, joko dute Atxajaunakek, Maspakek, DJ Piekek eta No More Bluesek.
Zure interesekoa izan daiteke
Korrontzik 80 dantza talde batuko ditu otsailean BECen
Azkena Rock Festivalek Patti Smith, Bad Religion, Marilyn Manson, Slash eta Wilcoren eskutik ospatuko du 25. urteurrena
Lau artistak Ed Sheeranen bira utzi dute Macklemoreri elkartasuna adierazteko