FestiLasai jaialdiak giroa piztuko du Biarritzen musikaren eta skatearen bidez
Giro ona, skatea, jan-edana eta, esan gabe doa, musika eskainiko ditu hamaseigarrenez ostiral-larunbatean arratsaldeko seietatik goizaldeko ordu bietara FestiLasai Biarritzeko jaialdiak.
2.000 lagunentzako eremuan, ostiralean, Gezi Taldeak, Ko Shin Moon psikodelia, elektronika eta indiar tresnak uztartzen dituen taldeak, Sega Sound Killers rock eta metal elektronikoko taldeak eta Willis Drummondek joko dute.
Larunbatean, bestalde, ASM hip hop taldea, Throes + The Shine, Pog Mahone The Poguesen omenezko taldea eta David Cairol igoko dira oholtzara.
Gainera, larunbatean bertan, skate erakustaldiak izango dira, Skillz DJaren doinupean.
Aurresalmenta bukatu egin da, baina, ostiralean eta larunbatean, atean erosi ahalko dira txartelak.
Zure interesekoa izan daiteke
Lau artistak Ed Sheeranen bira utzi dute Macklemoreri elkartasuna adierazteko