Kontzertuak
2022/06/10 - 16:04
Orduerdian agortu dira Fito & Fitipaldis taldeak San Mamesen emango duen kontzerturako azken 1.822 sarrerak
13:00etan jarri dituzte salgai, eta berehala agortu dira. Horrela, 47.622 lagun baino gehiago izango dira Bilboko futbol-zelaian, larunbateko hitzordu nagusian.
2022/06/10 - 14:00
Zetak, Gatibu, Izaro, La M.O.D.A eta Ana Guerra, Donostiako Aste Nagusian
Abuztuaren 13tik 20ra bitartean, Izaro, La M.O.D.A, Ariel Rot & Kiko Veneno, Zetak, Mitic, Ana Guerra, Green Valley eta Gatibu arituko dira Saguesen.
2022/06/09 - 23:50
Fito: "Ezerk ez nau asebetetzen kantuak egin eta jotzeak adina, eta ez daukat beste planik"
Larunbatean San Mamesen kontzertu historikoa eman aurretik, bilbotar musikariak dena prest dagoela esan du ETB2ri eskainitako elkarrizketa batean, eta gelditzen den bakarra da "bi ordu eta erdi jotzera atera eta primeran pasatu".
2022/06/09 - 16:00
Nola gozatu Fito & Fitipaldis taldeak San Mamesen gaur emango duen kontzertuaz: gida praktikoa
Fito & Fitipaldis taldeak eskainiko duen kontzertuak ikusmin handia sortu du. 45.000 pertsonak baino gehiagok izango dute aukera futbol-zelaian egoteko, eta, sarrerarik ez baduzu baina ez baduzu galdu nahi, eitb.eus-en, ETB2n eta Radio Euskadin ikusi ahalko duzu.
2022/06/09 - 15:11
San Mames prest Fito y Fitipaldisen kontzerturako
Fito & Fitipaldisen larunbateko kontzerturako prestatzen ari da San Mames
2022/06/09 - 15:02
Fito & Fitipaldisen larunbateko kontzerturako prestatzen ari da San Mames
Larunbateko kontzertuaren aurkezpenaren ostean, Fito Cabralesek agertokiaren muntaia nolakoa izaten ari den erakutsi dio Unai Rementeriari, Bizkaiko ahaldun nagusiari.
2022/06/09 - 14:46
Bob Stroger, Raimundo Amador eta Travellin' Brothers, Bilbao Blues Festivalen
Bilboko Areatzan, hamabost kontzertu izango dira uztailaren 29, 30 eta 31n, doan. Hainbat jarduera osagarri ere izango dira, hala nola dantza eskolak, kalejira…
2022/06/09 - 14:33
Fito & Fitipaldis taldeak 1.000 bat sarrera jarriko ditu salgai ostiralean larunbat honetako kontzerturako
Salgai izango diren sarrera-kopuru zehatza guztiz itxi gabe dago; izan ere, eskainiko dituzten lekuen ikuspenaren araberakoa izango da. Fito & Fitipaldisen web-orrian eta Ticketmasterren izango dira salgai, 13:00etan.
2022/06/08 - 13:21
Gari & Maldanberak zuzeneko diskoa grabatu dute Arriaga Antzokian
2019ko otsailean emanaldi gogoangarria eskaini zuten Garik eta Josu Zabalak Arriaga Antzokian.
2022/06/07 - 23:06
ETS eta Tanxugueiras, Eibarko Sanjuan jaien kontzertuen artean
En Tol Sarmientok (ETS) ekainaren 17an eskainiko du kontzertua, 23:00etan, Untzaga plazan. Tanxugueirasek gauza bera egingo du egun bat geroago, ekainaren 18an, baina 22:00etan.
2022/06/06 - 23:23
Fito & Fitipaldis taldearen kontzertuak zirkulazio aldaketak ekarriko ditu San Mamesen inguruan
Zirkulazioko aldaketak ekainaren 8a (asteazkena) eta 12a (igandea) bitartean egingo dira.
2022/06/06 - 12:14
Gari & Maldanberak zuzeneko diskoa grabatuko du asteartean Bilbon
Bakarkako ibilbideari ekin eta 27 urtera, Garik zuzeneko diskoa grabatuko du Arriagan, ekainaren 7an.
2022/06/03 - 21:47
Carlos Baute, MClan, Nil Moliner, Alvaro de Luna eta Zetak, Santurtziko jaietako kontzertuetan
Karmengo jaiak uztailaren 8tik 17ra egingo dituzte.
2022/06/02 - 12:27
Rolling Stones taldeak Madrilen eman dio hasiera Europako birari
Rolling Stones taldeak Madrilgo Wanda Metropolitanoko agertokia sutan jarri du bart. 54.000 ikusle inguruk rock-and-rollaren mito hauen hilezkortasuna egiaztatu ahal izan dute.
2022/06/01 - 18:16
Sepultura, Pasadena eta Lumi gehitu ditu EHZk kartelera
Uztailaren 1, 2 eta 3an egingo dute jaialdia, Irisarrin. Kartela itxita dago honenbestez, eta sarrerak (ostirala eta larunbata 21,5 euro, eta igandea 16,5) eta bonuak (51,5 euro) webgunearen bidez eros daitezke.
2022/05/31 - 17:49
James Taylorrek kontzertua eskainiko du irailaren 22an, Bilbon
Estatubatuar kantautorea Bizkaiko hiriburuko Euskalduna jauregian arituko da.
2022/05/31 - 13:56
Pinchas Zukerman, Euskadiko Orkestraren denboraldiko azken programaren protagonista
Israeldar biolin eta biola jotzaileak Bartoken "Biolarako kontzertua", "Lohengrin" Wagnerren operaren lehen ekitaldia eta Elgarren "1. Sinfonia" joko du, Robert Treviñok zuzenduta.
2022/05/29 - 22:43
Calamarok bere ibilbidearen errepasoa egin du gaur Bilbon
Andres Calamaro artista Euskaldunako Auditorumean izan da igande honetan bere azken lana aurkezten: "Dios los cría". Lan horretan, bidelagun izan ditu, besteak beste, Julieta Venegas, Leiva, Carlos Vives, C Tangana, Alejandro Sanz edo Julio Iglesias.
2022/05/28 - 16:20
Delirium Tremens euskal rockaren ikurra bueltan da
BECen dena prest dago gaur gauerako. 30 urteren ondoren, oholtzara igoko da berriro, "Hordago" diskoa aurkezteko. Haren estudioan izan gara itzulera honen atarian.
2022/05/27 - 14:55
Urkok bere abesti enblematikoenak errepasatu ditu Arriagan
Abeslari donostiarrak Bilboko Udal Musika Bandarekin batera kontzertu hunkigarria eskaini zuen bart Bilboko Arriaga Antzokian. Bere ibilbide musikal zabalaren errepasoa egin zuen.