Kontzertuak
2024/08/05 - 16:28
600 jarduera eta itsasadarra erdigunean, Bilboko Konpartsen Aste Nagusiko egitarauan
Konpartsek antolatutako hainbat kirol jarduera itsasadarrean gertatuko dira. Egitarauaren beste izarrak haurrentzako jarduerak izango dira: antzerkia, jolasak, tailerrak, gastrotxikiak eta puzgarriak.
2024/08/05 - 12:35
Esne Beltzak agur esan dio Gasteizi
Xabi Solano buru duen Esne Beltza taldea agur-biran murgilduta dago 17 urteko ibilbide baten ondoren, eta igande honetan Gasteizi agur esateko txanda izan da, Foruen Plazan eskainitako kontzertu jendetsu batean.
2024/08/04 - 19:46
Aerosmithek bertan behera utzi du bere bira, eta agur esan die agertokiei, bost hamarkadaren ostean
Instagram bidez azaldu dutenez, Steve Tyler abeslariaren lesioa atzeraezina da. Taldearen errepertorioan rockaren abesti ikonikoak daude: "Crazy" eta "I dont wanna miss a thing", tartean.
2024/07/19 - 11:39
Fermin Muguruzak nazioarteko bira egingo du 2025ean
Europa, Amerika eta Asiara zabalduko du ideia irundar musikariaren kontzertu sortak. Ekainaren 14rako, kontzertu erraldoia antolatu dute Reale Arena estadioan, Donostian.
2024/07/16 - 11:21
Pintor Rock kataluniar jaialdiak geldialdia egingo du Durangon, El Drogas eta Soziedad Alkoholikaren eskutik
Tarragonar jaialdiaren Bonus Track hedapenak Su Ta Gar, Tropa Do Carallo, Boikot, Kaos Urbano, Nafarroa 1512 eta Neskatasuna ere eramango ditu Durangoko Landako gunera, azaroaren 16an.
2024/07/15 - 15:34
Izarok bira amaitzeko kontzertu bat egingo du BECen, maiatzaren 31n
Kontzerturako sarrerak asteazkenean, uztailak 17, jarriko dituzte salgai. Gaualdi horretarako iragarri dituzten lehen artista gonbidatuak Olatz Salvador eta Baiuca dira.
2024/07/15 - 14:49
Izaro: ''Bira hau beirazko burbuila baten barnean gorde nahiko nuke, beti bisitatu ahal izateko''
Mallabiako artistak iragarri duenez, 2025eko maiatzaren 31n amaituko du "cerodenero" estudioko bere laugarren diskoa aurkezteko bira, kontzertu "berezi" batean, gonbidatuek inguratuta. Sarrerak asteazkenean, uztailak 17, jarriko dituzte salgai.
2024/07/15 - 14:05
Gasteizek hartu du jazzaren lekukoa
Arabako hiriburuko musika jaialdiak Cécile McLorin Salvan, Michel Camilo, Tomatito eta Chucho Valdés artistak hartuko ditu, besteak beste, eta Trueno argentinar rap kantariak itxiko du programazioa.
2024/07/13 - 18:55
Bilbao BBK Live jaialdiaren hotsak hiriburuko erdigunean ere izan dira entzungai
Doako kontzertuak eskaintzen ditu jaialdiak Bilbon jarritako lau gunetan: Areatza, Isozaki Dorreak, Albia Lorategiak eta Kale Nagusiko BBK Aretoa. Areatzako kioskoan, hain justu, kontzertua eskaini du larunbat eguerdian Barry B Aranda de Dueroko artistak.
2024/07/13 - 11:18
Oki Moki: "Gauza gutxirekin asko transmititzen duten kontzertuak maite ditugu"
Getariar pop punk taldeak Kobetamendin joko du gaur, larunbatarekin, Bilbao BBK Liveko azken gauean. "Barnetik ateratako emozioz beteriko kontzertua" agindu diete bertaratzen direnei.
2024/07/12 - 14:49
Massive Attackek trantzean murgildu du Kobetamendi
Bristolgo taldeak kontzertu zoragarri, zirraragarri, pizgarri eta hipnotikoa eskaini du bart, Bilbao BBK Live jaialdiaren lehen egunean.
2024/07/12 - 10:54
Ezezez: "Bidea da gure elikagaia"
Bilbotarrek "Katuzaldia", taldea euskal musikagintzan koska bat gorago kokatu duen diskoa, aurkeztuko dute Bilbao BBK Live jaialdiaren bigarren jardunaldian: jarrera punka, melodia gustagarriak, iluntasuna, lelo eraginkorrak, erritmo dantzagarriak, rock energia…
2024/07/11 - 10:43
Shinova: "Seguru gaude egun ahaztezina izango dela"
Bizkaiko taldeak lehenengoz joko du, ostegunean, Bilbao BBK Liven. "El presente" diskoa aurkezteko bira mardulean murgilduta eta eremuko agertoki nagusietako batean joko dutela, "emozioa, intentsitatea eta, esan gabe doa, errespetua" agindu dituzte.
2024/07/09 - 14:50
Kobetamendi, Bilbao BBK Liverako janzten
Jo eta ke ari dira beharginak lanean, ostegunean 17:00etan irekiko duten eremua atontzen. Aurretik, 100 talde eta musikari baino gehiago, 100.000 metro koadroko eremuan.
2024/07/08 - 11:51
Bill Frisell Triok Getxo Jazz itxi du
Thomas Morgan baxu-jotzaileak eta Rudy Royston bateria-jotzaileak lagunduta, estatubatuar gitarrista dotore aritu da bart Muxikebarrin, Getxo Jazz jaialdiko azken kontzertuan.
2024/07/07 - 12:46
Izarok abiatu ditu sanferminetako kontzertuak Iruñean
Artista bizkaitarrak Gazteluko plaza bete zuen bart, adin guztietako zaleei zuzendutako emanaldi batekin. Pianoan, gitarrarekin nahiz dantzan aritu zen Izaro, publikoaren gozamenerako.
2024/07/05 - 09:52
Hiromi's Sonicwonder, dirdiratsu Getxo Jazzen
Hiromi Uehara pianista buru duen laukoteak funk zipriztinez jantzi zuen bere musika bart, Getxoko jazz jaialdiaren bigarren jardunaldian.
2024/07/04 - 12:10
Arrasate, punkaren epizentroa
Monterron parkeak Mondra & Roll jaialdiaren hirugarren edizioa hartuko du asteburuan, kartel zinez indartsuarekin: Cock Sparrer nekagaitzak, Sham 69, Madball boteretsuak, The Baboon Show arrakastatsuak, Bad Nerves freskoak…
2024/07/04 - 09:56
James Carter Organ Triok Getxoko Jazzaldia ireki du
Detroiteko saxofoi-jotzailea buru duen hirukoteak abiatu du Bizkaiko udalerriko jazz jaialdia bart.
2024/07/03 - 14:38
Alcalá Norte eta Ibil Bedi, Glad Is The Day Donostiako jaialdian
Cristina Enea parkeak doako jaialdiaren 8. edizio hartuko du. 15 talde eta bakarlariren kontzertuak 12:00etatik 21;00etara, DJ saioak, jan-edana, azoka eta haurrentzako jolasak.