ITZULERA KONTZERTUA BERTAN BEHERA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Jane's Addiction taldeko kideek kolpeka amaitu dute euren itzulera kontzertua, Bostonen

Iragarkia
20240915202823_janes-addiction_
18:00 - 20:00
Jane's Addiction taldeko kideek kolpeka amaitu dute euren itzulera kontzertua, Bostonen
Perry Farrell abeslariak Dave Navarro gitarra kolpatu du, arrazoirik gabe, itzulera kontzertuan. Taldekideek heldu eta aldageletara eraman dute, eta hortxe amaitu da kontzertua. Barkamen mezua zabaldu du taldeak sareetan, eta biharko iragarrita zuten kontzertua ere bertan behera utzi dute.

Zure interesekoa izan daiteke

Oskorri argazkia Arantzazu
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Natxo de Felipe berriro oholtzara igo da da Oskorrirekin argitaratu gabe geratu ziren abestiak berreskuratzeko

Natxo de Felipe musikari beteranoak abesti horiei hautsa kendu eta bizitza berri bat eman die "Abandonatuak" ikuskizunean, Arantzazuko Santutegian. Hitzordua Donostiako Musika Hamabostaldiaren programazioaren barruan txertatu da, eta EITBren parte-hartze eta babesarekin eraman da aurrera. Emanaldian, taldearen diskoetan sekula lekurik aurkitu ez zuten kantu horiek entzun ahal izan dira berriro, formatu berritu eta elektriko batean.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Natxo de Felipe agertokietara itzuliko da "Abandonatuak" proiektu berriarekin

Oskorrik agur esan eta 11 urtera, Natxo de Felipe berriro igoko da agertokietara disko berri batekin: Abandonatuak. Argitaratu gabe geratu ziren talde mitikoaren kantuak berreskuratu ditu proiektu honetan, eta abuztuaren 20an zuzenean aurkeztuko du Arantzazuko Santutegian, Donostiako Musika Hamabostaldiaren programazioaren barruan. Philiperena taldearekin batera aritu da disko honetan, Xabier de Felipe, Przemysaw Pujanek, Esther Alba eta Karmele Castillorekin batera.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X