Covid-19aren aldaera berriak
Bost urte dira COVID-19aren aurkako lehen txertoak jarri zituztenetik
Bizkaian txertoa jaso zuen lehen emakumea eta txertoa jarri zion erizaina elkartu ditu EITBk, bosgarren urteurrenean. Ikusmina, beldurra, itxaropena eta mesfidantza agerikoak ziren orduan, bizitzen ari ginenarekin zerbait historikoa baitzen. Txertoak iritsita, egoera hobetzen joan zen. Une haiek gogoratu dituzte Begoñak, Itxasok eta Jorgek.
Osasun Ministerioak eta autonomia-erkidegoek arnas-aparatuko birusen aurkako protokolo bateratua adostu dute
Dokumentuak lau agertoki definitzen ditu eta horietako bakoitzean hartu beharreko neurriak proposatzen ditu. Ministerioaren arabera, gripearen, covid eta beste infekzio batzuen aurrean "erantzuna hobetzeko" balioko du.
Eta covidarekin zer? "Oraindik gure artean dago, baina bere zirkulazioa murriztu da"
Pello Latasa Eusko Jaurlaritzako Osasun Saileko zaintza epidemiologikoko buruaren esanetan, covidaren birusak gure artean jarraitzen du, baina "zirkulazio gutxi gorabehera egonkorra" izaten ari da.
Hasi da gripearen aurkako txertaketa-kanpaina, eta 75 urtetik gorakoei txerto indartua jarriko diete
"Zu zara funtsezko pieza gripea saihesteko. Jarri txertoa" lelopean, Osakidetzak hitzordua eskatzeko deia egin die pertsona zaurgarriei. Astelehenean hasiko dira txertatzen. Kalteberatzat jo ez dituztenek azarora arte itxaron beharko dute txertoa hartu ahal izateko.
Fiskaltzak zazpi urteko tratamendu psikiatrikoa eta inhabilitazioa eskatu du Kabiezeseko erizainarentzat
Alberto Martinez Osasun sailburuak ziurtatu duenez, Osakidetzak pertsona bat jarri zuen Santurtziko Kabiezes osasun zentroan txertaketak simulatzea egotzita epaitu duten erizaina "zaintzen", gertatzen ari zenaren berri izan bezain laster, lehen kexak jaso ondoren.
Biba Zinema eta Lege Berriak!
Begoña del Tesok gaur egun zinema kontsumitzeko moduaren analisia egin du.