KPIa
2021/11/11 - 18:07
Gasolina eta gasolioa hamar astez jarraian garestitu dira, eta markak hausteko zorian daude
Gasolinaren kasuan, erregai-tanga betetzea duela urtebete baino % 32 garestiagoa da aste honetan, eta % 36 garestiagoa gasolioaren kasuan. Gauzak horrela, erregai-tanga betetzea duela urtebete baino 20 euro garestiagoa da.
2021/11/09 - 20:57
Uraren urteko faktura bataz beste 19,12 euro garestituko da Bizkaian
Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak adierazi du uraren prezioa garestitu behar duela zerbitzu hori emateak sorrarazten dizkion gastuei aurre egin ahal izateko.
2021/10/28 - 22:20
Zenbat garestitu dira oinarrizko produktuak?
Erosketa saskia, batez beste, %10-12 garestitu da azken hiruhilekoan. Barazkiak bereziki igo dira, tomateak, esaterako, %16 eta fruta %15. Oliba olioa %6 eta esnea eta arrautzak %5 inguru. Beste behin, krisi energetikoa dago atzean.
2021/10/28 - 16:18
Kontsumorako Prezioen Indizeak eragin zuzena du ekonomiaren jardunean
Enpresek lehiakortasuna galtzen dute, eta susperraldia moteldu egin liteke. Dena dela, momentuz, zuhurtzia da nagusi enpresarien eta Jaurlaritzaren aldetik.
2021/10/28 - 12:07
Prezioek 1992tik izandako urte arteko igoerarik handiena izan dute urrian, % 5,5
Energiaren prezioen garestitzeak inflazioa igoarazi du. Hileko datuei dagokienez, prezioak % 2 garestitu dira urrian, irailekoekin alderatuta; beraz, elkarren segidako hiru hilabete izan dira goranzko joerarekin.
2021/10/14 - 21:42
Argindarraren prezioa % 44 garestitu da urtebetean
Elektrizitatearen prezioaren gorakadak ez du etenik, eta ostiral honetan 231,82 euro ordainduko da megawatt-ordua (MWh). Historiako bigarren preziorik garestiena izango da.
2021/10/14 - 12:22
Argindarrak % 3,9 igo du KPIa Euskadin eta % 4,1 Nafarroan irailean
Argindarraren garestitzearekin batera, Kontsumo Prezioen Indizea ia lau puntu igo da irailean Euskadin, baita Espainiako Estatuan ere.
2021/10/11 - 17:13
Autoen depositua betetzea iaz baino 16 euro garestiagoa da
2014az geroztik izandako preziorik altuenean daude gasolioa (1,30 euro batez beste) eta gasolina (1,44 euro). Herritarrek igarri dute garestitzea.
2021/09/29 - 22:50
Argiaren eta erregaiaren prezioaren igoerak eragina du erosketa-saskian
Argindarraren eta erregaiaren prezio igoerak bultzatuta, Kontsumorako Prezioen Indizea azken 13 urteetako tasarik altuenean kokatu da. Urtebetean % 4 igo da, herritarren poltsikoari zuzenean eraginez.
2021/09/29 - 14:50
Abuztuan baino % 0,8 altuagoak dira prezioak irailean
KPIa, gainera, % 4 igo da iazko datuekin alderatuta. Batez ere, argindarrak garestitzeak eragin du igoera hori. INEk aurreratu dituen datuen arabera, abuztuko igoera (% 3,3) baino zazpi hamarren handiagoa izango litzateke hil honetakoa.
2021/09/28 - 18:47
Argindarraren prezioak enegarren marka hautsiko du asteazkenean: 190 euro megawatt orduko
Ordurik garestiena 20:00etatik 21:00etarakoa izango da. Tarte horretan argindarraren prezioa 208,47 eurokoa izango da megawatt orduko.
2021/09/13 - 18:45
Argindarra kudeatzeko enpresa publiko bat sortzea aldarrikatu dute pentsiodunek
Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak argindarraren garestitzea salatu du eta prezioaren gorakadak baliabide gutxien duten pertsonak kaltetzen dituela ohartarazi du.
2021/09/12 - 23:16
Argindarrak marka berria ezarriko du astelehen honetan: 154,16 euro/MWh
Ordutegia kontuan izanda, astelehen honetako ordurik merkeena 05:00etatik 06:00etara bitartekoa izango da (125 euro ordainduko baita megawatt-ordua). Garestiena, berriz, 20:00etatik 21:00etara bitartekoa izango da (170 eurora igoko baita).
2021/09/08 - 21:00
Argindarrak inoizko preziorik handiena izango du ostegun honetan, 141,7 euro ordainduko baita, % 4 gehiago
Ostegun honetan iazko egun berean baino hiru aldiz garestiago ordainduko da, orain urtebete 46,08 euro ordaindu baitzen megawatt-ordua.
2021/09/06 - 02:06
Gutxieneko soldataren igoera adosten saiatzeko bilera erabakigarria egingo dute
Gai honen inguruko "behin betiko bilera" da; izan ere, aurten gutxieneko soldatak izango duen igoeraren zenbatekoa bilera horren ostean erabakiko du Espainiako Gobernuak, eragile sozialekin akordioa lortu edo ez.
2021/08/21 - 20:45
Argindarraren prezioa berriro garestituko da ostiral honetan: 117,14 euro megawatt orduko (MWh)
Gauzak horrela, energia elektrikoaren prezioa joan den asteko zifretara itzuliko da, bost errekor erdietsi baitziren, azkena ostiralean (117,29 euro/MWh).
2021/08/09 - 12:00
Argindarraren prezioak beste maximo bat erdietsiko du gaur, 106,74 euro/MWh
Duela urtebeteko salneurria (38 euro megawatt-ordua) halako hiru da.
2021/07/14 - 12:55
Prezioak % 2,6 igo dira Euskadin eta % 2,8 Nafarroan 2021ean
KPIa hamarren bat igo da Euskadin, elektrizitateak bultzatuta, eta tasa % 2,9an kokatu da. Nafarroan, ordea, kontrakoa gertatu da, eta tasa hamarren bat jaitsi da maiatzarekin alderatuta, % 3,2an utzita.
2021/07/09 - 01:21
Estrategia aldatuta, Europako Banku Zentralak % 2an ezarri du inflazioaren helburua
Europako Bankuak % 2tik gorako igoerak onartuko ditu eta Kontsumorako Prezioaren Indizean etxebizitzari lotutako gastuak gehitzea proposatu du.
2021/06/11 - 13:30
Prezioak % 2 igo dira Euskadin eta % 2,2 Nafarroan urtea hasi zenetik
KPIk % 0,3 egin du gora Euskadin maiatzean eta urte arteko tasa % 2,8an kokatu da; Nafarroan, berriz, % 0,6 igo dira prezioak azken hilabetean eta urte arteko tasa % 3,3koa da.