Gasolina eta gasolioa hamar astez jarraian garestitu dira, eta markak hausteko zorian daude
Aste honetan hamargarren igoera jarraian izan dute gasolina eta gasolio litroaren prezioek, % 0,33 eta % 0,21, hurrenez hurren. Dagoeneko marka historikoak hausteko zorian daude.
Konkretuki, gasolinaren batez besteko salneurria 1,510 eurora igo da aste honetan, 2021ko irailetik garestiena, orduko 1,522 euroko marka historikora hurbilduz, Europar Batasuneko Petrolio Buletinak jakitera eman duenez.
Era berean, gasolio litroaren prezioak gora egin du hamargarren astez jarraian. Aste honetan 1,384 eurotan kokatu da, 2012ko urritik maila garestienean, alegia.
Erregaien salneurriaren igoera berri honekin, gasolinaren kasuan, erregai-tanga betetzea duela urtebete baino % 32 garestiagoa da aste honetan, eta % 36 garestiagoa gasolioaren kasuan.
Tanga betetzea 20 euro garestiagoa da
Horrela, 55 litroko tanga bat gasolinaz betetzeak 83,05 euroko kostua du orain, duela urtebete baino 20 euro gehiago. Era berean, gasolioz betetzeko 76,12 euro behar dira, 2020ko azaroaren aste berean baino 20 euro gehiago.
Aurten, litro gasolinaren batez besteko prezioa % 27,53 garestitu da, eta gasolioa % 29,46. Hala ere, berunik gabeko gasolinaren salneurria Espainian Europar Batasuneko batezbestekoaren azpitik dago. Dieselarekin gauza bera gertatzen da. Presio fiskal txikiago baten ondorio da.
Zure interesekoa izan daiteke
ELA eta LAB, etxebizitzaren aldeko greba orokorrerako bidean
LAB etxebizitzaren inguruko greba orokorraren alde agertu da, eta beste sindikatuekin batera prestatzen ari dela esan du
Ekonomia % 2,2 haziko da Euskadin aurten eta % 1,9 datorren urtean
Argindarraren prezioa 200 euro/MWh-tik gorakoa izango da asteartean, 2022tik lehen aldiz
CC. OO.k eta UGTk greba orokorra deitu dute udazkenerako