Prezioak % 2 igo dira Euskadin eta % 2,2 Nafarroan urtea hasi zenetik
Kontsumo Prezioen Indizeak (KPI) % 0,3 egin du gora Euskadi joan den maiatzean apirilarekin konparatuz (Espainiako % 0,5 igoeraren azpitik), eta % 2,8 igo da 2020ko maiatzetik. Era berean, Estatistikako Institutu Nazionalak (INE) gaur argitaratutako datuen arabera, 2021eko lehen bost hilabetetan prezioek % 2 egin dute gora Euskadin.
Hileroko bilakaeran, nabarmentzekoa da Jantzien eta Oinetakoen prezioen % 2,1eko igoera (urte hasieratik % 1 jaitsi den arren), eta, ondoren, Hotel, Kafe eta Jatetxeena (% 0,5); igo diren besteak Elikagaiak eta alkoholik gabeko edariak (% 0,5), Etxebizitza (% 0,3) eta Medikuntza (% 0,1) dira.
Edari alkoholikoek eta tabakoak apirileko prezioak mantentzen dituzte eta behera gien duten bakarrak Aisia eta Kultura (% -0,4) eta 'Besteak' (%-1,2)dira.
2020ko maiatzarekin alderatuta, inflazio handiena izan duen sektorea Etxebizitzarena izan da (% 10,5 gehiago), Garraio sektorearekin batera (% 9,4). Gainera, gora egin dute Menajearen (% 1,7), Elikagai eta edari ez-alkoholikoen (% 1,3) eta Janarien eta Oinetakoen (% 1,1) prezioek.
Igoera txikiagoekin daude Medikuntza (% 0,7), Irakaskuntza (% 0,6), Edari Alkoholikoak eta Tabakoa (% 0,2) eta Hotelak, Kafetegiak eta Jatetxeak (% 0,2).
Aitzitik, prezioak % 4,5 jaitsi ziren Komunikazioetan, Aisialdian eta Kulturan ere % 0,2 jaitsi da urte arteko datuetan eta % 0,6 urte hasieratik, eta 'Beste batzuk' ( % -0,1).
Urtea hasi zenetik, Etxebizitza eta Garraioak dira inflazio-sektorerik handienak prezioak % 6 hazita, eta, ondoren, Elikagaiak eta Edari ez-alkoholdunak, % 1,7, alkoholdunak eta Edari Alkoholdunak eta Tabakoa %1,5.
Igoera txikiagoa izan dute Menajea (% 1,1), Medikuntza eta Komunikazioa (% 0,4) eta Irakaskuntza ( % 0,2) sektoreek.
Nafarroan 0,6 egun du gora KPIak
Maiatzean, prezioak % 0,6 igo ziren Nafarroan, apirileko datuekin alderatuta, eta urte arteko inflazioa % 3,3an geratu da.
Sektoreka, apiriletik maiatzera gehien igo diren prezioak honako hauek izan dira: Jantziak eta Oinetakoak (% 3,8), Garraioa (% 1,1), eta Elikagaiak eta Alkoholik gabeko edariak (% 0,4), eta ondoren Etxebizitza (% 0,4), Menajea eta Hotelak, Kafetegiak eta Jatetxeak (% 0,3).
2020ko maiatzeko prezioekin alderatuta, igoerarik handiena Etxebizitzak (% 12,2) eta Garraioak (% 9,2) izan dute. Gora egin du KPIk, halaber, Menajean (% 2,2), Elikagai eta Edari ez-alkoholikoetan (% 2,1), Medikuntzan ( % 1,9), Irakaskuntzan (% 1,7), Jantzi eta Oinetakoetan (% 0,9), Beste batzuetan (% 0,56) eta Aisialdian eta Kulturan (% 0,2). Aldiz jaitsi egin dira prezioak Komunikazioetan (% -4,6) eta Edari alkoholikoetan eta Tabakoan eta Hotel, Kafetegi eta Jatetxeetan (-% 0,3).
Institutuaren datuen arabera, gainera, urte hasieratik, inflazioa % 2,2koa izan da, eta prezioen igoerarik handiena izan duten sektoreak Etxebizitza (% 6,7) eta Garraioa (% 5,5) izan dira; ondoren, Elikagaiak eta Alkoholik gabeko edariak (% 2,4), Menajea (% 1,6), Hotelak, Kafetegiak eta Jatetxeak (% 1), Medikuntza (% 0,9) eta Komunikazioak (% 0,3) daude.
Hezkuntzaren prezioa ez da urteko lehen bost hilabetetan aldatu eta, halaber, behera egin dute prezioek Jantzi eta Oinetakoetan (% -1,1), Aisia eta Kulturan (%-0,4), 'Beste batzuk' eta Edari alkoholdun eta Tabakoak (-%0,2).
Zure interesekoa izan daiteke
Andoaingo garraiolari bat bero kolpe baten ondorioz hil dela salatu du LABek
Sindikatuak gogorarazi du muturreko beroaren aurrean enpresek protokoloak aktibatu behar dituztela, eta jarduera eten behar dutela egoerak hala eskatzen badu.
Eroskik bere 40 gasolindegiak saldu dizkio Petroprix "low cost" konpainiari
Taldeak eraldaketa testuinguru batean hartu du erabakia, "kontsumo-ohitura berriek eta operadoreen espezializazio gero eta handiagoak markatuta".
Volkswagen Taldeak 100.000 lanpostu murriztuko ditu 2030era arte, Alemaniako hedabideen arabera
Konpainiak adierazi duenez, "gaur egungo negozio-eredua ez dabil marka guztientzat".
Tubos Reunidosen enplegu erregulazioko espedientearen aurkako demanda artxibatu dute, ez dela aplikatuko iragarri ondoren
Enplegu erregulazioko espedientearen aurka sindikatuek aurkeztutako demandak zentzua galdu zuen konkurtso-administratzaileak iragarri zuenean ez zuela aplikatuko.
Espainiak gasolio-, gasolina- eta keroseno-erreserbak ditu ia 100 egunerako
Sara Aagesen hirugarren presidenteorde eta Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako ministroak berretsi du Espainiako gas- eta petrolio-merkatuak "lasai eta normal" funtzionatzen ari direla.
Espainiako Gobernuak 107 milioi inbertituko ditu Multiverse Computing enpresa donostiarrean
2025ean, Eraldaketa Teknologikorako Espainiako Sozietateak bere babesa eman zion konpainiari 59,2 milioi euroko inbertsioarekin, AAri lotuta aurrerapen teknologikoak sustatzeko helburuarekin.
Bizkaiko Aldundiak iragarritako aldaketa fiskalek langileen artean desberdintasunak sortzen dituztela salatu du ELAk
Aldundiak beherapen fiskalak eskaini nahi ditu enpresak bertan errotzeko eta langileak erakartzeko. ELAren arabera, "enpresarien zerbitzura" egindako neurriak dira, eta langileen artean ezberdintasunak sortuko dituzte.
Araban, AP-68a % 70 merkeago izango dute autoek, eta % 50, kamioiek
Foru Aldundiak azaroan hartuko du bere gain bide horren Arabako zatiaren kudeaketa. Tarifen helburua lurraldeko gaitasun handiko bideen "zaintzeko eta modernizatzeko baliabideak biltzea" izango dela adierazi du.
Osakidetzak deitutako EPEaren azterketak gainditu dutenen batez besteko tasa % 90 ingurukoa da
Epaimahaiek berehala zuzentzen dituzte azterketak, eta Osakidetzak egun berean edo hurrengo egunean argitaratzen ditu notak. Normaltasunez eta gorabeherarik gabe egin dituzte probak.
Osakidetzako EPEaren azken egun handia BECen
Guztira, 13.112 pertsonak eman dute izena Erizaintzako hautaprobak egiteko. Administrari laguntzaile (16.728 hautagai) eta administrari (9.821) lanpostuak betetzeko azterketak ere egin dituzte goizean.