Kutsadura
2022/11/13 - 09:17
Prestige: marea beltzak 20 urte
Ontziak galdutako petrolioak belztu egin zuen Galiziako kosta, faunan eta landaredian txikizio handia eraginez, baina, era berean, elkartasun oldea jaso zuen. Hondamendiaren zipriztin beltzak euskal kostalderaino iritsi ziren.
2022/11/12 - 16:42
Amoniako usaina, plastikoak... Urrunagako bizilagunek inguruko lantegietatik datorren kutsadura salatu dute
Araban, Legutioko Goiain eta Urrunagako bizilagunak suminduta daude. Ondoan duten industria-gunean dauden lantegi batzuetatik datozen hautsak, usainak eta kutsadura salatzen dute. Egun batzuetan, kalean ere ezin direla egon diote, eta erakundeei irtenbide bat eskatu diete.
2022/11/11 - 21:51
Arrantzari uzteagatik marinel bakoitzak ordain gisa 1.200 euro jaso zituen ia 12 hilabetez
Hondamendiak zortzi hilabetez lehorrean utzi zituen Costa da Morte eta Rias Baixaseko flota osoak. Zazpi hilabate geroago, 2003ko maiatzeko udal hauteskundeak PPk irabazi zituen Costa da Morten.
2022/11/11 - 21:32
Laida Basurto, ETBren berriemailea Prestige-ren hondamendian: ''Oso gaztea nintzen, eta markatu egin ninduen”
Laida Basurto lankidearekin hitz egin dugu, Prestige-ren hondamendiaren egun horiek nola bizi izan zituen gogoratzeko.
2022/11/11 - 15:42
Galiziako arrantzaleek euren ogibidea kolokan ikusi zuten Pretigen tragediarekin
Prestige hondoratu ostean, Galiziako arrantzaleak zortzi hilabete egin zituzten arrantzara atera ezinik eta hilabete zailak bizi izan zituzten.
2022/11/10 - 21:57
Prestigeren hondamendiaren berri eman zuten ETBko kazetariak 'zero gunera' itzuli dira
Juan Carlos Etxeberriak Galiziatik bizi izan zuen Prestigeren hondamendia. Orain, hara itzuli da.
2022/11/10 - 15:45
Bi euskal atoiontzik parte hartu zuten Prestigeren erreskatean
Prestigen erreskatea nork ordainduko zuen erabakitzeko negozioazioek luze jo zuten. Erreskate lan horietan bi euskal atoiontzik hartu zuten parte. Lan haietan aritu ziren protagonista batzuekin hitz egin dugu.
2022/11/09 - 15:44
Euskadin krisi mahaia sortu zen Prestigen marea beltza euskal kostaldera iritsi ez zedin
Egunero biltzen ziren, marea beltzaren jarraipena egiteko. Aztiren eta Euskalmeten lana ezinbestekoa izan zen kaltea gutxitzeko. Garai hartako irakasgaiak egun aplikatzen ari dira.
2022/11/08 - 15:50
Euskal Herriko milaka lagun joan ziren Galiziara kostaldea garbitzen laguntzera
Gutxi gora-behera 65.000 pertsona hurbildu ziren Galiziako kostaldera, laguntzeko asmoz, 5.000 bat EAEtik. Horietako hirurekin egon gara, bizitakoa gogoratzeko.
2022/11/07 - 15:42
Euskadin 215 ontzitan 1.000 arrantzale aritu ziren Prestigen fuelaren aurka borrokan
Prestige ontzia hondoratu eta bi hilabeteetara irtsi zen okerrena gurera. Kantauri itsasoa garbitzen aritu ziren ontzi horietako batzuk arrantzan dira oraindik, eta ez dituzte egun haiek ahaztu.
2022/11/07 - 15:35
2002ko azaroaren 13an izan genuen Prestigen berri lehen aldiz
Aste honetan beteko dira 20 urte Prestige ontziaren tragedia gertatu zenetik. Asteak egin genituen Galiziako kostaldea eta Kantauri isurialde osoa beltzez zikindu zuen ezbeharrari buruz hizketan.
2022/11/07 - 15:24
NBEk gobernu guztiei eskatu die energia fosilen enpresen mozkinen gaineko zergak ezartzea
Nazio Batuen idazkari nagusiak elkartasun klimatiko globalerako itun bat eskatu du, eta AEBren eta Txinaren erantzukizun berezia aipatu du.
2022/11/07 - 12:37
Europar Batasunak konpromiso klimatikoak eta krisi energetikoak uztartzeko erronka du klimaren goi bileran
COP27 NBEren klimari buruzko goi bileran, Europar Batasunak "ahal den guztia" egin nahi du mendearen amaieran Lurra 1,5 gradu baino gehiago berotu ez dadin.
2022/11/06 - 13:05
Zeintzuk dira munduan gehien kutsatzen duten herrialdeak?
COP27 Klimaren Goi Bilerak erronka handia du aurrean: CO2ko isurketak murriztea, nazioarteko eskaria handitzen den bitartean. Batzar horretan zeresan handia izango dute mundu mailan gehien kutsatzen duten herriek. Zeintzuk dira?
2022/10/31 - 16:52
2030era arte C02 isurketek hazten jarraituko dutela iragarri du petrolio esportatzaileen erakundeak
Halaber, urteroko txostenean, Lurralde Petrolio Esportatzaileen Erakundeak azaldu du 2045. urtera bitarte hornidura arazorik izatea nahi ez bada, 12,1 bilioi dolarreko inbertsioa egin beharko dela munduko petrolio industrian.
2022/10/28 - 14:38
Udaberrian eta udan plastikoak gehiago pilatzen dira euskal kostaldean
Euskal kostaldea plastikoak metatzeko "puntu beroa" da. Mikropastikoak itsasoko zabor horren % 93 dira, eta batez ere Iparraldeko uretan pilatzen dira. Baina, zer dira mikroplastikoak eta zer eragin dute? Oihane Cabezas AZTI zentro teknologikoko adituak azalpenak eman dizkigu.
2022/10/26 - 16:55
Nabarmen okertu da mundu osoko populazioaren osasuna krisi klimatikoa dela eta
"The Lancet" aldizkari britainiarrak krisi klimatikoak gizakion osasunean duen eragina neurtzen duen urteroko txostena argitaratu berri du, eta emaitzak izutzeko modukoak dira. Gizakion osasuna erregai fosilen baitan dagoela dio eta krisi klimatikoa hilgarria izan daitekeela gaineratu du.
2022/10/26 - 16:16
2030erako airearen kutsadura erdira murrizteko hainbat neurri proposatu ditu Europako Batzordeak
Airearen kutsadurak eragindako heriotzak % 75ean murriztu nahi ditu Europako Batzordeak hamar urtean. 2019an, 300.000 heriotza goiztiar eragin zituen, Europako Ingurumen Agentziaren arabera.
2022/10/25 - 10:39
Zementuaren industriak atmosferara doazen CO2 emisioen % 8 sortzen du: nola murriztu haren eragina?
INGURUBIDE Bilbo hiri iraunkorrerako baliabide zentroak eman dizkio eitb.eus-i gakoak zementuaren industriak CO2 emisio gutxiago sortu ahal izateko; hori helburu oso garrantzitsua da klima aldaketaren aurkako borrokan.
2022/10/25 - 10:30
Ordezko lehengaiak, zementuaren ekoizpenak sortutako CO2 emisioak murrizteko
Cementos Lemonak abian ditu hainbat neurri deskarbonatazio prozesuaren emisioek % 7 behera egin dezaten; izan ere, prozesu horrek zementua ekoiztean sortzen diren CO2 emisio gehienak eragiten ditu. Halaber, ordezko erregaiak baliatzen dituzte % 50ean behar den energia termikoa izateko.