Kutsadura
2021/03/15 - 09:30
Kutsaduraren eta hondar-ekaitz baten ondorioz zeru marroiarekin esnatu da Beijing
Adinekoak, haurrak eta arnas arazoak dituzten pertsonak etxetik ez ateratzeko eskatu dute agintariek.
2021/02/28 - 15:49
Caparroson esnea ekoizten duen Valle de Odieta etxaldearen aurka jarri da Greenpeace
Ekologisten arabera, enpresak 20 arau hautsi ditu. Simaurra eta mindak etxaldetik kanpo botatzen dituzte eta Aragoi ibaiaren inguruan dagoen faunari kalte larria egin diezaiokeela diote.
2021/02/28 - 11:45
Arrainak hilik eta aparra agertu dira Azpeitian erretako enpresaren ondoko errekan
Irurena enpresaren bi pabiloi kiskalita geratu ziren. Egurrarentzako produktuekin egiten dute lan, margoekin eta disolbatzaileekin, besteak beste; toxikoak eta suharberak diren produktuak dira.
2021/02/26 - 16:06
"Hidrogeno berdeak" garraio astunen sektorea "deskarbonizatzen" lagunduko du
Adituen ustez, energia berriztagarrien bidez ekoitzitako hidrogenoa etorkizunean baterien osagarri egokia izango da.
2021/02/26 - 11:12
Fiskaltzak Petronorren isuria ikertuko du Elkarrekin Podemosen salaketaren ostean
Muskizko Elkarrekin Podemoseko zinegotziak salatu duenez, Petronorrek otsailaren 13an Barbadun ibaira isuritako petrolio gordinak ez du garbiketa protokolorik.
2021/02/22 - 15:08
78 enpresa eta erakundek Hidrogenoaren Euskal Korridorea sortu dute
1.300 milioi euroko inbertsioa ekarriko du 2026ra arte, eta 8.000 lanpostutik gora sortuko ditu. Beste 60 konpainia ere ekimen honetan parte hartzea pentsatzen ari dira.
2021/02/21 - 12:19
Eguzkik isurketa kutsakorrak salatu ditu Urumea eta Bidasoa ibaietan
Talde ekologistak esan duenez, isurketen inguruan dagoen "zigorgabetasuna ia erabatekoa" da. Herritarrei, isurketa bat ikusten dutenean, 112 zenbakira deitzeko eskatu diete.
2021/02/13 - 20:44
Petrolio isuria Barbadun ibaian, Muskizen
Petronor konpainiak jakitera eman duenez, 10:00ak aldera petrolio orban bat ikusi dute ibaian, kanal baten irteeran, San Julian parean.
2021/02/06 - 08:15
Zaldibarko hondamendiak bistarazi zuen zama
"Erdi-ahaztuta" zegoen arazoa azaleratu zuen Eitzagako deskalabruak: hondakinen kudeaketa, eta arlo horretan zabortegiek duten pisua. Auziaz mintzatu gara zenbait agenterekin.
2021/01/20 - 15:11
Jaurlaritzak Verterri egotzi dio Zaldibarko uretan eta lurzoruan eragindako kaltea
Zabortegia kudeatzen duen enpresak hamar eguneko epea (bost eguneko luzapenarekin) du Zaldibarren eragin dituen ingurumen arazoak onbideratuko dituen proiektu bat aurkezteko.
2021/01/13 - 22:28
Erraustegiarekin lotuta GuraSOSek ezarritako salaketa ikertzen hasi da Fiskaltza
Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak (GHK) iragarri du GuraSOS auzitara eramatea aztertzen ari dela, aipatu plataformak Zubietako erraustegiaren proiektuari buruz esandakoak entzun ostean.
2021/01/13 - 13:16
Tapiak isuriak murriztea babestu du, hondakinak EAEtik kanpo eraman behar ez izateko
Sailburuak gogorarazi duenez, industriaren alorrean ingurumena hobetzeko, aurtengo aurrekontua 4 milioi eurora arte bikoiztea aurreikusi dute.
2021/01/08 - 13:22
Berunaren emisioak eragin handia izan zuen Getxoko Punta Begoñako zonaldean
EHUk metal astunek eragindako kutsadura atmosferikoa ebaluatu du Bizkaiko sei udalerritan, eta Grimmia goroldioak kutsadura mota horren adierazle gisa balio duela zehaztu du.
2020/12/31 - 09:14
Itsasoan dauden mikroplastikoen proportzio handi bat oihalgintzako zuntzetatik datoz
Adituek susmatzen dute arropa eta arrantza-sareek askatutako zuntz mikroskopikoek itsas poluzioan eragina izan dezaketela.
2020/12/24 - 13:30
Airearen kalitatea zaintzeko kanpaina amaitu da Zaldibarren
Eusko Jaurlaritzak erabaki du Zaldibarko airearen kalitatea zaintzeko kanpaina amaitzea "emaitza onak" izan direlako. Kanpaina zabortegia erori eta sutea piztu ostean hasi zen.
2020/12/11 - 15:35
2030ean CO2 isurketak % 55 murriztuko ditu Europar Batasunak
Bruselan, Europar Batasuneko herrialdeetako estatu buruek egin duten goi-bilera akordioarekin amaitu da klima aldaketa eragiten duten gas isurketen inguruan.
2020/10/23 - 13:18
Guardia Zibila Ultzama ibaian, Latasan, izandako isurketa bat ikertzen ari da
Ibaiak uren egoera nahasia zuen, baita 30 amuarrain hil inguru ere. Uraren analisiek zehaztuko dute hilkortasunaren arrazoia isurketa bat izan den.
2020/10/09 - 23:15
Usain txarra zabaldu da Bilbo erdigunean kutsatutako inbertsio termikoaren eraginez
Gasaren antza zuenez, usainak ezinegona sortu du herritarren artean, eta behin eta berriz deitu diote Ertzaintzari gas-ihes bat zelakoan.
2020/09/24 - 22:54
Durangok ohartarazi du bentzeno kontzentrazio maila altuko uneak atzeman dituela
Usain txarraren jatorria aztertzeko egindako ikerketaren arabera, Iurretako bi industriagunetan dago jatorria, eta gainera, bentzeno maila "oso altuko" uneak atzeman dituzte.
2020/09/24 - 22:53
Airean oso bentzeno maila altuak atzeman dituzte Durangon
Legez onartutako batez bestekoa baino 140 aldiz maila altuagoak neurtu dira une batzuetan. Herrian sarri egoten diren usain txarrak nondik datozen argitzeko ikerketa agindu zuen Udalak.