Kutxabank
2014/11/27 - 17:11
Sindikatuek Kutxabank ez pribatizatzea eskatu dute
Mario Fernandezen dimisioaren kausa EAJrekin izandako desadostasunak direla uste dute.
2014/11/27 - 15:45
Gregorio Villalabeitia izango da Kutxabankeko presidente berria
Bankari ezagun eta beteranoa da Villalabeitia. Banco de Vizcayan eman zituen lehen urratsak, eta Argentarian eta BBVAn ere ibilitakoa da, bietan ardura postuetan.
2014/11/27 - 15:13
EH Bilduk izan ezik, denek goraipatu dute Mario Fernandezen lana
EAJk ez du dimisioaren balorazio publikorik egin. Gainontzeko alderdiek Kutxabank nondik nora joango den jakin nahi dute. Martin Garitanok uste du, badagoela aukera pribatizazioan atzera egiteko.
2014/11/27 - 15:06
Dimisioa eman du Mario Fernandezek
Ezustean, goizean jakinarazi du dimisioaren berri erakundeak ohar baten bidez. 6 urteko ibilbideari amaiera eman dio horrela Fernandezek.
2014/11/27 - 14:51
Fernandezen dimisioaz azalpenak emateko eskatu dio EH Bilduk EAJri
Koalizioaren aburuz, "Fernandezen erabakiak EAJren aginduen arabera izan dira" eta, hortaz, jeltzaleek "ardura zuzena" dutela gaineratu du.
2014/11/27 - 14:49
Profila: Gregorio Villalabeitia, Kutxabankeko presidente berria
Ekonomia Zientzietan eta Zuzenbidean lizentziaduna da Villalabeitia, eta, batez ere, finantza-arloan egin du lan.
2014/11/27 - 14:26
EAJrekin zituen 'desadostasunengatik' joan da Fernandez, PPren arabera
Danborenearen esanetan, EAJk uste du Kutxabank "aurrezki kutxatxo bat dela", baina "hazi egin behar den proiektu baten bankua da".
2014/11/27 - 14:16
Gipuzkoako EAJk 'errespetuz' hartu du Fernandezen dimisioa
Markel Olanoren aburuz, “Fernandezen dimisioa Kutxabanken Presidentetzan aldaketa modu ordenatuan egiteko pauso bat da”.
2014/11/27 - 13:59
Kutxabanken 'izaera sozialari' eusteko eskatu dio PSEk Villalabeitiari
Mario Fernandezen “ibilbide bikaina” azpimarratu du Pastorrek. EAEko hiru kutxen “bat egitea” gidatzeaz gain, Kutxabank Europan kaudimen handiena duten bankuen artean kokatu duela nabarmendu du.
2014/11/27 - 13:52
Urkulluk Mario Fernandez goraipatu du eta eskerrak eman dizkio
EAEko aurrezki-kutxen bat egiteko prozesuak eta Kutxabanken sorrerak izan duten “arrakasta” goraipatu ditu lehendakariak.
2014/11/27 - 13:01
'Fernandezek uztailean adierazi zuen Kutxabank uzteko asmoa'
Gatzagaetxebarriak adierazi duenez, Mario Fernandezek uztailean adierazi zien Kutxabanken Presidentzia uzteko asmoa, Europako Banku Zentralaren txostenaren emaitzak ezagutu aurretik.
2014/11/27 - 12:55
Gregorio Villalabeitia izango da Kutxabanken presidente berria
Mario Fernandezen ordezkoa izango da eskarmentu handiko bankaria.
2014/11/27 - 12:45
Mario Fernandez: irakasle, politikari eta kudeatzailea
Abokatua 1965etik, Garaikoetxearen gobernuan lehendakariorde izan zen, eta Jaurlaritzako Ekonomia Batzordeko presidente, 1980tik 1985era.
2014/11/27 - 11:45
Mario Fernandezek Kutxabankeko presidentetza utziko du
Kutxabankek ohar baten bidez adierazi duenez, akziodunek kontseilari berria izendatuko dute bihar, erakundearen batzar nagusian. Ondoren, Administrazio Kontseiluak presidente berria aukeratuko du.
2014/11/18 - 15:00
BBK eta Vital kutxek Espainiako Bankuari: 'Ez gara bat eginda aritzen'
Euskal kutxek Espainiako Bankuaren zirkularraren zirriborroaren alegazioak aurkeztu dituzte. Irizpide horren arabera, Kutxabanken duten parte-hartzea murriztu beharko lukete kutxek.
2014/11/03 - 10:59
EAJ: 'Kutxabanken etorkizuna zaildu du Espainiako Bankuak'
Kutxabankek 'bonba batek ere ez hausteko moduko kaudimena' duela azpimarratu du EAJk Kongresuan duen bozeramaile ekonomikoak.
2014/11/02 - 11:31
Urkullu: 'EAJk ez du Kutxabank saltzeko inolako asmorik'
Garitanok EAJri aurpegiratu dio bazekiela “pribatizazioaren alde” eginda Kutxabank “saldu” eta lurraldea “kontrol publiko eta sozialik ez duen finantza entitatea gabe” geratuko litzatekeela.
2014/10/30 - 10:32
EAEko kutxak, Kutxabanken duten parte-hartzea murriztera behartuta
Espainiako Bankuak parte-hartze osoa % 50era murrizteko presio egin die BBKri, Vital Kutxari eta Kutxari. Hala egin ezean, 700 milioi euroko erreserba funtsa sortu beharko lukete.
2014/10/28 - 17:57
Fernandezek kanpoko inbertitzaileei ateak irekitzearen alde egin du
Era berean, Kutxabanken presidenteak azpimarratu du bankuaren etorkizunaren inguruan “erabakitzeko eskubideari” eutsiko diotela akziodunek, bideragarritasun probetan lortutako emaitzari esker.
2014/10/26 - 18:52
'Bezeroek badakite dirua kaudimen handiena duen entitatean dutela'
2014ak inflexio-puntua ekarri du Kutxabankentzat. Orain arteko helburua kaudimena ziurtatzea izan da, baina orain erronka akziodunarentzat irabazi gehiago lortzea da (jatorrizkoa, euskaraz).