Kutxabank
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gregorio Villalabeitia gaur izendatuko dute Kutxabankeko presidente

Mario Fernandezen ordezkoa izango da eskarmentu handiko bankaria.
Iragarkia
18:00 - 20:00
Gregorio Villalabeitia izango da Kutxabankeko presidente berria

Gregorio Villalabeitia izango da gaurtik aurrera Kutxabanken presidente berria, Mario Fernandezen ordez, euskal finantza erakundeko iturriek jakinarazi dutenez.

Xabier Sagredo BBK-ko presidenteak eta kutxa honetako patronatuak Villalabetia proposatu dute, aho batez, Kutxabanken kontseilari izateko eta bankua zuzentzeko. Gaur Kutxanbankeko Akziodunen Batzordeak eta Administrazio Batzordeak bi izendapen hauen inguruko iritzia eman beharko dute.

Mario Fernandezek atzo utzitako lekua beteko du Villalabeitiak. Dimisioa Kutxabanken Administrazio Kontseiluaren eta Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren aurrean eman zuen atzo, azaroak 27, Fernandezek, baina, uda hasi aurretik jakinarazi zion BBKri, erreferentziazko akziodunari.

Eskarmentu handiko bankaria

Bankari ezagun eta beteranoa da Villalabeitia. Banco de Vizcayan eman zituen lehen urratsak, eta Argentarian eta BBVAn ere ibilitakoa da, bietan ardura handiko postuetan.

Barakaldon jaio zen (1951), eta Ekonomian eta Zuzenbidean lizentziaduna da Deustuko Unibertsitatean.

Administrazio kontseiluetako kide izan da Villalabeitia hainbat multinazionaletan: Metrovacesa, Gas Natural, Repsol, Iberia, BBVA Chile... Telefonica eta BBVA Provida AFP enpresetan presidente izandakoa da, eta Ernst&Young eta General Electric Espa¿holkularitza Batzordean ere aritu da.

Gaur egun, Seeliger y Conde enpresako bazkidea da.

Zure interesekoa izan daiteke

teknikariak protesta gasteiz
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin

Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X