Kutxabank
2014/08/28 - 15:37
Kutxabanken irabaziek % 57,3 egin dute gora urtearen lehen seihilekoan
Ohar baten bidez, Kutxabankek jakinarazi du ohiko banka negozioan oinarritu dela hazkundea, hau da, maileguetan eta aurrezkien kudeaketan.
2014/07/23 - 20:40
EH Bildu: 'Pribatizazioa gauzatzeko lehen pausoa emango du Kutxak'
Gipuzkoako Batzar Nagusiek proposatu behar dituen patronatuko 12 kide izendatzeko prozesua gai-zerrendatik at uzteko eskatu du EH Bilduk Kutxako Administrazio-kontseiluan.
2014/07/02 - 15:55
Kutxabanki kalte egiteko kanpaina abian dela uste du Mario Fernandezek
Fernandezen esanetan, alternatiba bakarra da zazpi "kutxatxotan" banatzea (lau Bizkaian, bi Gipuzkoan eta bat Araban), legeak ez baitu baimentzen kutxa batek 10.000 milioi euro baino gehiago izatea.
2014/06/30 - 21:37
BBK-k eta Vitalek onartu egin dute fundazio bihurtzea
Kideen % 86aren babesarekin onartu dute BBKn; Vitalen, berriz, % 68,2aren aldeko botoekin.
2014/06/30 - 21:10
Bilbao: 'Kutxak kritikatzen dituztenak MCCren ingurukoak dira'
Cadena SER irratiari eskainitako adierazpenetan, Jose Luis Bilbaok gogorarazi du Kutxabanken akzioen jabeak kutxen ordezko banku fundazioak izango direla.
2014/06/30 - 19:51
Bilbao: ‘Kutxak kritikatzen dituztenak MCCren ingurukoak dira’
Ondoren, Bizkaiko ahaldun nagusiak esan du ez duela Mondragon Korporazioa ezker abertzalearekin lotu nahi izan. Mondragon Korporazioak Ekai Center ez dela MCCren barneko entitate bat adierazi du.
2014/06/30 - 19:38
EH Bilduren, ELAren eta LABen protesta, BBKren 'lapurreta' salatzeko
Gaur arratsaldean, BBK eta Vital kutxetako batzarrek onartu egingo dute bi erakundeok fundazio bihurtzea, EAJk eta PSEk adostuta. PPren eta CCOOren babesa ere jaso du operazio horrek.
2014/06/30 - 11:26
Kutxabankeko kutxazain automatiko bati eraso diote Ugaon
Ugaoko alkateak erasoa salatu eta EAJk euskal aurrezki kutxekin duen "konpromiso historikoa" berretsi du.
2014/06/25 - 15:19
EH Bildu: 'Kutxena azken urteetako lapurretarik handiena izango da'
Koalizioak "hiru aurrezki kutxetan kontrol publikoari eutsi eta pribatizazioa saihesteko eztabaida" zabaltzeko proposamena egin du, baina EAJk, PSEk eta PPk ez dute onartu.
2014/06/22 - 22:39
Artziniegako erasoak Kutxabanken inguruko polemika hauspotu du
EAJk ezker abertzaleari leporatu dio erasoaren eragile izatea, "kutxen inguruan gezurretan ari direlako". Sortuk, aldiz, horrelako erasoek EAJri, PSEri eta PPri mesede egiten dietela adierazi du.
2014/06/22 - 10:48
Kutxabanken kutxa automatiko bati su eman diote Artziniegan
EAJren presidenteak ezker abertzaleari galdetu dio euskal kutxak "defendatzeko duen modua" ote den hori. Sortuk erasoa deitoratu eta "EAJ-PSOE-PP debatea itxuraldatzen lagunduko dituela" esan du.
2014/06/17 - 20:29
Aurkako botoa zigortuko dutela salatu dute ELA eta LAB sindikatuek
Batzarretako konpromisarioei egin nahi dieten "xantaia" kritikatu dute Adolfo Muñoz (ELA) eta Ainhoa Etxaide (LAB) sindikatu abertzaleetako idazkari nagusiek.
2014/06/13 - 12:41
Kutxabanken kontrol publikoa mantentzeko lan egingo du EH Bilduk
Marian Beitialarrangoitia EH Bilduko parlamentari Euskadi Irratian izan da eta "kapital pribatuari ateak irekitzen zaizkienean erakundeak gizarte ekintza mantenduko duen" galdetu du.
2014/06/13 - 12:11
EH Bilduk Kutxabanken kudeaketa utziko duela uste du Egibarrek
"Erabakiak hartu behar diren bakoitzean eta erantzukizunak hartu, distantzia hartzeko aitzakiak erabiltzen dituzte, tartean ez sartzeko", adierazi du.
2014/06/12 - 14:25
EH Bilduri zintzotasun falta egotzi diote aurrezki kutxen eztabaidan
Legebiltzarreko saioan, EAJk, PSE-EEk eta PPk Kutxabanken berregituraketan duen jarrera aurpegiratu diote ezker abertzaleko alderdiari.
2014/05/30 - 09:01
Hipoteken HMEI indizea bertan behera uztea onartu du Kutxak
Bestalde, EH Bilduk ez du lortu Kutxabanken pribatizazioa saihesteko proposamena aurrera ateratzea.
2014/05/06 - 10:20
Ortuzar: 'Herritarrei galdetu aurretik, akordioa lortu behar da'
Andoni Ortuzar EAJko presidenteak 25 herritarren galderei erantzun die ETB2ko ‘Euskadi pregunta’ saioan.
2014/03/25 - 16:17
'Oso berri txarra da Gipuzkoarentzat Kutxabanki 30 milioi ordaintzea'
Larraitz Ugartek azaldu duenez, Bilduren foru Aldundia ebazpen judiziala aztertzen ari da, eta Auzitegi Konstituzionalaren aurrean helegitea jartzea ikertzen ari da.
2014/03/18 - 13:18
Urkulluri eta Fernandezi 'gezurretan' aritzea egotzi die EH Bilduk
Koalizioak Mario Fernandezen eta Urkulluren agerraldiak eskatu ditu, Kutxabanken balizko pribatizazioaren inguruan azalpenak eman ditzaten.
2013/06/14 - 16:26
Kutxabank: 'Zoru klausulen gaineko epaiak akatsak ditu'
"Epaileen betebeharra legea interpretatzea eta aplikatzea da, eta ez legegilearen lana egitea eta osatzea", nabamendu du Mario Fernandezek.