Ortuzar: 'Herritarrei galdetu aurretik, akordioa lortu behar da'
Andoni Ortuzar EAJko presidenteak ETB2ko ‘Euskadi pregunta’ saioan parte hartu du eta herritarrek egindako galderei erantzun die. Ortuzarrek erabakitzeko eskubidea defendatu du “lehenik, ordea, akordioa lortu behar da, Gernikako Estatutua baino zabalagoa”.
EAJko presidenteak Eusko Legebiltzarrean aurrera eramaten ari diren autogobernuaren lantaldea izan du hizpide, “elkarrizketari aukera emango diogu eta akordioa lortzeko lan egingo dugu”. “Herritarrei galdetzea azken pausoa izango litzateke eta 2015ean edo 2016an izatea espero dugu”.
Erabakitzeko eskubideari PPk eta PSOEk erakusten dioten ezezkoaren inguruan ere hitz egin du Ortuzarrek. “Ezezkoa emateko arrazoiak amaitzen ari zaizkie, gero eta zailagoa da guztiari ezetz esatea”, esan du. “Herriari entzuteko beldurra duenak, demokraziari beldurra dio”, azpimarratu du.
Parte hartzaileetako batek Gipuzkoan EAJk EH Bildurekiko duen “jarreraren” inguruan galdegin dio. Andoni Ortuzarrek esan duenez, “oposizioa egiten ari gara, gauzak argi eta garbi esaten”. “Nire aburuz, EH Bilduk ez du proba gainditu".
Euskal gatazkaren kontakizun bakarra egiterik ez dagoela adierazi du Ortuzarrek, eta kontzeptuarekin oso kritiko azaldu da. Kontakizunaren kontzeptuan sinesten ez duela esan du buruzagi jeltzaleak: "Bakoitzak oso era partikularrean bizi du gatazka; bakoitzak ulertzeko modu bat du".
"XXI. mendeari begiratzeko zauriak itxi behar ditugu. Hori bai, biktimarioen alboan izan direnak gehiago mugitu behar dira", erantsi du. "Indarkeriak dioptria ugariko betaurrekoak jarri dizkigu", kritikatu du. "Bakea ez da bakarrik indarkeriaren gabezia, elkarbizitza baizik, eta hori lortzeko biktimen eta presoen eskubideak aintzat hartu behar dituzte", azpimarratu du.
Kutxabank eta subordinatuak
"Ni ez nago Kutxabanken pribatizazioaren alde", aitortu du Ortuzarrek. "Teknikoki konplexua da, baina Kutxabankek aurrezki-kutxen eskuetan jarraituko du fundazioen bidez", azaldu du. Gainera, erakundeetan EAJren jarrera "koherentea" izan dela goraipatu du jeltzaleak.
Finantza-ekarpen subordinatuen kalteduneei elkartasuna adierazi die Ortuzarrek, baina Kontsumobiden lortutako akordioa defendatu du. Hala ere, Kontsumobidek akordioa "inori inposatzeko gaitasunik ez du", gaineratu du. Konponbidea "aurrerapauso" bat izan dela esan du EAJko presidenteak. "Kontsumobiden adostutakoarekin bat egin dute kaltedun askok", gogorarazi du.
Bankuen laguntzak
Bestalde, Espainiako bankuetan dirua nola sartu duten gogor kritikatu du EAJko agintariak: "Lardaskeria biribila izan da". "Merezi ez zuenari dirua eman diote, gauzak gaizki egin dutenei", salatu du.
"Orain laguntza jaso duten bankuek pertsonak erreskatatu behar dituzte", eskatu du. "Espainiaren zorra ikaragarria da, eta Espainiako banketxeek zorra dute, baina Alemaniako, Italiako, Frantziako... bankuek zor horri bermea eman diote, eta horregatik EBk Espainiari lagundu dio. Hala eta guztiz ere, benetako lardaskeria izan da", adierazi du.
Enplegua
Langabeziaren aurkako borrokan Urkulluren Exekutiboak egindako lana defendatu du Ortuzarrek: "Ahal duguna egiten ari gara, baina lehendakariak ez du makila magikorik". "Lanpostuak sortzea garrantzitsua da, baina enpleguaren deuseztapenari oztopoak jarri behar dizkiogu. Industriako hainbat lanpostu deuseztatzen ari dira, kezkagarria da. Pazientzia pixka bat eskatu nahi dut", azaldu du.
"Euskal langilearen label bat sortzea ideia txarra ez da, baina EBko araudiak pertsonei lan egiteko askatasuna ematen die estatu kideetan. Zaila da, obra publikoak enpresa multinazional erraldoien eskuetan geratzen dira, eskaintza merkeagoak egiten dituztelako. Hanka-sartze bat da, EBri demostratu behar diogu", gaineratu du.
Lana lortzeko hezkuntzaren garrantzia goraipatu du EAJko presidenteak, baina Lanbide tresna eraginkorra izan behar dela erantsi du: "Legealdiko erronka nagusia Lanbideri txinpartak ateratzea da. INEM eredugarri bat izan behar da, eta ez paperak betetzeko makineria burokratiko bat".
Lomce
Hezkuntzaren erreforma berriro kritikatu du Ortuzarrek: "Lomce legearekin 20 urte atzera egin dugu Euskadin". "Hezkuntza sistema egonkorra izan behar da", erantsi du. "Lomce onartu, baina ez dugu bete behar", ohartarazi du. "Muzin egitea zaila izango da, baina asko eta ongi lan egiten ari dira", esan du. Gainera, legea atzera botatzeko berriz eskatu dio EAJko presidenteak Werti. "Astakeria bat da, hezkuntzarekin ez dago jokatzerik", adierazi du.
Otegi eta Azkuna
Saioaren hasieran Africa Baeta aurkezleak gaur arratsaldean Auzitegi Konstituzionalak Bateragune auziaren inguruan hartu duen erabakiari buruz galdetu dio Andoni Ortuzarri. EAJko presidenteak adierazi duenez, “erabakiak atsekabea sortu dit”. “Arnaldo Otegik ez zuen espetxean egon beharko Bateragune auziarengatik eta ahalik eta lasterren irtetea nahiko nuke”, baieztatu du.
Iñaki Azkuna goraipatu du buruzagi jeltzaleak: "Alkate bikaina izan zen". "Iñakik beste askok egindako lanaren ordaina jaso du, besteak beste, Ibon Aresok egindako lan isilarena", gaineratu du. Datozen udal-hauteskundeetan EAJk aurkeztu beharreko hautagaiaz ez du xehetasunik eman: "EAJk pertsonarik onena jarriko du, jarrera irekia izan beharko du. Bilbotarren konfiantza izaten jarraitu nahi dugu".
Zure interesekoa izan daiteke
Italiatik datozen bidaiarien kontrol aleatorioak egiten jarraitzen dute Bilbon
Larunbat goizean ezarri dituzte kontrolak Bilbon, Malagan, Sevillan, Alacanten, Valentzian, Balearretan eta Kanarietan. Madrilgo eta Bartzelonako aireportuetan, aldiz, ordu batzuk lehenago hasi ziren ausazko kontrolak egiten.
Vivasek Ceutako mugaren kontrola indartzeko eta gutxienez 1.000 agente izateko eskatu du
Polizia Nazionaleko eta Guardia Zibileko indarrak nabarmen handitzeko eta uztailaren 30eko sarrera masiboa berriro ez gertatzeko neurriak hartzeko eskatu dio Ceutako presidenteak Espainiako Gobernuari.
30 urteko kartzela-zigorra eskatu dute ETAko bost buruzagi ohirentzat Gregorio Ordoñez hiltzeagatik
Akusatuek ETAko buruzagitza osatzen zuten, eta 1995eko urtarrilean Donostiako PPko zinegotzia hiltzea erabaki zuten, Fiskaltzaren idazkiaren arabera.
Elkarrekin Donostia afari solidarioen debekua helegite bidez auzitan jartzea aztertzen ari da
Araua neurrigabea dela eta zalantzazko oinarri juridikoak dituela uste du koalizioak. EH Bilduk, berriz, Kaleko Afari Solidarioak plataformako boluntarioen aurkako "jazarpena" salatu eta debekua bertan behera uzteko eskatu du.
Robles, Marlaska, Bolaños eta Albares Kongresuan agertuko dira abuztuaren amaieran, Ceutako migrazio-krisia dela eta
Espainiako Gobernuak lau ministroen ezohiko agerraldiak eskatu ditu, uztailaren 30ean Ceutan hasitako migrazio-krisiaren kudeaketaren berri emateko.
EAE adingabe migratzaileak hartzeko Estatuak ezarritako kupoaren gainetik dago, eta Nafarroa, berriz, azpitik
Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak 843 adingabe atzerritar artatzen dituzte egun, berez dagokiona baino 65 gehiago. Aldiz, azken datuen arabera, Foru Erkidegoa bere gaitasunaren % 30 inguruan dago.
Ceutako migrazio krisiaren aurretik alertak jaso zituen ala ez galdetu dio epaileak Guardia Zibilari
Iustitia Europak jarritako salaketaren ondorioz abiarazi ditu izapideak Auzitegi Nazionalak, eta bizi direnen eta hildakoen kokapenari buruzko informazioa eskatu du.
Melgosa: "Estatuaren lehen betebeharra da adingabeak familiekin itzultzeko bideak agortzea"
Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Eskubideetako sailburuak nabarmendu du ez zaiola "zentzuzkoa iruditzen lehen erantzuna (Espainiako Gobernuarena) adingabe horiek (Ceutan daudenak) beren familietatik urrun, milaka kilometrotara, eramatea".
Grande-Marlaska eta Robles kargugabetzea eskatu du Telladok: "Ceutan gertatu den guztiaren erantzuleak dira"
Miguel Tellado Alderdi Popularraren idazkari nagusiak, Gasteiztik, Fernando Grande-Marlaska Espainiako Gobernuko Barne ministroa eta Margarita Robles Defentsa ministroa kargugabetzea eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren aurrean ez dutelako "ezer egin".
Gizon bat atxilotu dute, Bilbon Cake Minuesaren kontrako derrigortze eta gorroto delituak egitea egotzita
Okdiario hedabideko kazetaria Mundialeko finalaren egunean Bilbon egiten ari ziren euskal selekzioaren aldeko manifestazio batean zegoen.