Andoni Ortuzarri egindako 25 galderak
25 euskal herritarrek Andoni Ortuzar EAJko presidenteari zuzenean galdetzeko aukera izan dute ETB-2ko 'Euskadi pregunta' saioan. Hona hemen Arraizek erantzun dituen 25 galderak:
1.- Ion Baskaran (35 urte. Sestao. Administratiboa)
Kataluniak kontsulta egiten badu, Eusko Jaurlaritzak antzeko zerbait proposatuko luke?
2.- Xabier Oroz (61 urte. Lasarte. Erretiroduna)
EAJk jarrera ezberdina du Bilduk Gipuzkoan gobernatzen dituen erakundeekin eta PPk Araban dituenarekin?
3.- Kontxita Beitia (73 urte. Donostia. Erretiroduna)
Eusko Legebiltzarrak erabakitzeko eskubidea bultzatu beharko luke?
4.- Judith Knorr (19 urte. Gasteiz. Ikaslea)
Espainiako selekzioak San Mamesen jokatzeko aukera galtzea ondo iruditzen zaizu?
5.- Adolfo Ruiz de Gauna (56 urte. Bilbo. Administratiboa)
Foru erregimenak onargarria izaten jarraitzen du XXI. mendean?
6.- Itziar Zarate (48 urte. Lezama. Langabea)
Kontakizun batekin baino gehiago izanda bizikidetza bateragarria izango da?
7.- Manolo Lopez (46 urte. Irun. Iturgin peoia)
Zergatik duzue Kutxabank pribatizatzeko horrenbesteko presa?
8.- Daniel Curto (37 urte. Donostia. Ontzian garbitzen peoi aditua)
Zergatik ematen zaizkie Europako laguntzak zuzenean bankuei eta ez herritarrei?
9.- Rosa Villarroel (37 urte. Barakaldo. Langabezian dagoen administratiboa)
Wert Legea onartu ala aurre egingo diozue?
10.- Pedro Curto (68 urte. Donostia. Erretiroduna)
Zergatik aldatzen dira horren azkar hezkuntza programak?
11.- Joxemari Amundarain (54 urte. Etxekogizona)
Zein da EAJren jarrera preferenteen aurrean?
12.- Mikel Ugarte (33 urte. Zizurkil. Merkataria)
Zure esku egongo balitz, etxea kendu behar dioten norbaiti etxebizitza berreskuratzen lagunduko zenioke?
13.- Marian Rodriguez (Donostia. Zerbitzaria)
Zer deriotzozu etxegabetze baten ostean Babes ofizialeko etxebizitzak bankuen eskuetara pasatzeari buruz?
14.- Karlos Elorza (46 urte. Gasteiz. Zaindaria)
"Gauzak ondo egitea" hezkuntzan eta osasunean murrizketak egitea dela uste ala duzu?
15.- Andrea Nuño (19 urte. Gasteiz)
Zein neurri hartuko ditu Eusko Jaurlaritzak gazteen diaspora ekiditeko?
16.- Antonio Fernandez (55 urte. Bilbo. Langabea)
Zergatik ez dira proiektu handiak indartzen, eta hemengo enpresengatik apustu egin horiek gauzatzeko?
17.- Mari Carmen Bezares (57 urte. Gasteiz. Geriatria laguntzailea)
Nola kontrolatu daitezke gizarte-laguntzak, abusurik ez izateko?
18.- Garbiñe Bilbao (Bilbo. Erretiroduna)
Bilboko alkatetzarako hautagaiaren profila pentsatu al duzue?
19.- Itziar Gonzalez (42 urte. Bilbo. Abokatutzan lizentziatua)
Zein enplegu-politika gauzatzen ari da Eusko Jaurlaritza?
20.- Ioana Astigarraga (28 urte. Donostia. Ikaslea)
Zerbitzu publikoak pribatizatzea aukera on bat dela uste al duzu?
21.- Manuela Cruz (47 urte. Durango. Erizaina)
Lan bizitzaren eta familiarren arteko adiskidetzea bultzatzeko zein neurri proposatzen dituzu?
22.- Mari Carmen Hijona (59 urte. Gasteiz. Etxekoandrea)
Zergatik da horren zaila EGA lortzeko froga?
23.- Laura Arribas (27 urte. Donostia. Ostalaria)
Erabakiak hartzeko kontsulta herrikoi baten zerbitzua ez litzateke justuagoa izango?
24.- Aitor Aurrekoetxea (42 urte. Bermeo. Funtzionarioa)
Herritarrok politikariengan sinestera itzultzeko zer egingo duzue?
25.- Jesus Miguel Martinez de Toda (46 urte. Bilbo. Ingeniari teknikoa)
45 urte baino gehiagokoen kontratazioa pizteko zein irtenbide proposatzen dituzue?