Kutxabanken etorkizuna
Gorde
Kendu nire zerrendatik

EH Bilduk Kutxabanken kudeaketa utziko duela uste du Egibarrek

"Erabakiak hartu behar diren bakoitzean eta erantzukizunak hartu, distantzia hartzeko aitzakiak erabiltzen dituzte, tartean ez sartzeko", adierazi du.
Egibar Euskadi Irratian. Argazkia: EiTB
Egibar Euskadi Irratian. Argazkia: EiTB

Joseba Egibar EAJren Eusko Legebiltzarreko bozeramaileak uste du Bilduk Kutxabanken kudeaketa utziko duela fundaziora igarotzeko "erabakia hartzeko momentua heltzen denean".

Onda Vascan elkarrizketa eskaini du eta Egibarrek aitortu du "Erabakiak hartu behar diren bakoitzean eta erantzukizunak hartu, distantzia hartzeko aitzakiak erabiltzen dituzte, tartean ez sartzeko, ez modu pertsonalean ezta talde moduan ere", adierazi du, koalizio abertzaleari buruz.

"Duela hamabost egun, Kutxaren batzordean, aho batez onartu zen (baita ezker abertzalearen partaideekin ere) 2011ko irailean Bilduk berak EAJrekin, PSE-EErekin eta PPrekin lortu zuten akordioa: %100 kutxen esku mantentzea, legeak aurkakoa aginduko ez balu edota erakunderen batek aurkakoa esango ez balu", adierazi du.

Halere, Xabier Iturbe Kutxako presidenteak talde guztiak lantalde batean parte hartzera gonbidatu zituela gogoratu du, "banku-fundazio batera igarotzeko trantsizioa ahalik eta akordio zabalenarekin lortzeko" eta Bilduk "pentsatu behar dutela eta ez dutela erantzunik" esan zuen, Egibarren hitzetan.

"Arrazoibideekin, proposamenekin eta mobilizazioen deialdiekin erantzuten duena ezker abertzalea da", adierazi du GBBko presidenteak.

Horregatik, erratzea gustatuko litzaiokela aitortu du, baina uste du "banku-fundaziora aldatzera hartzeko erabakia heltzen denean, ezker abertzaleak ezezkoa kaletik emango duela eta ez Batzodearen kide gisa hartutako erabakien erantzule eginez".

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Hasi da hauteskunde kanpaina Andaluzian

Sevillan ekin die kanpainako ekitaldiei Alderdi Popularrak; Granadan, Alderdi Sozialistak. Moreno Bonilla PPko hautagai eta gaur egungo presidenteak gehiengo absolutua nahi du; ez du Vox nahi bere gobernuan. Jarraitzaileei botoa ematera joateko deia egin die, inkestek iragartzen duten gehiengo absolutua ziurra ez delakoan. Alderdi Sozialistaren hautagai Maria Jesus Monterok, berriz, inkestek iragartzen dizkioten emaitza txarrak irauli nahi ditu eta zerbitzu publikoen aldeko defentsan oinarritu du kanpaina.

REBEKA UBERA LAURA GARRIDO
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Medikuen gatazkan esku hartzeko eskatu diote EH Bilduk eta PPk Osasun sailburuari

Medikuen grebaz aritu dira gaur, besteak beste, Eusko Legebiltzarrean. EH Bilduk medikuen lan-baldintzak hobetzeko mozioa eraman du ganberara, eta Rebeka Ubera koalizioko legebiltzarkideak Alberto Martinez Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuari eskatu dio, fitxa mugitu eta neurriak hartzeko aferan.  Alderdi Popularreko Laura Garridok ere defendatu du Jaurlaritzak badituela eskuduntzak, medikuen egoera hobetzeko.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X