Kutxabank
2024/10/31 - 14:11
Kutxabankek ia 400 milioiko irabaziak izan ditu irailera arte, % 2,8 gehiago, merkataritza-jarduerari esker
Entitatearen negozio nagusia % 16,4 hazi da, 1.514,5 milioira arte. Gainera, handizkako segmentuaren finantzaketa 1.000 milioi euro baino gehiago handitu da.
2024/07/24 - 17:48
Kutxabankek 263,7 milioi euro irabazi ditu urteko lehen seihilekoan eta 131,8 milioi eman die fundazioei
Finantza-erakundeak argitaratutako prentsa-oharraren arabera, emaitza hauek "merkataritza-jardueraren eta banku-negozio tipikoaren bilakaera positiboan dute oinarria", % 23,7ko hazkundea izan baitute.
2024/07/19 - 15:09
Honako hauek dira Microsoften erorketak kaltetutako enpresak
Akats informatikoak hainbat enpresaren zerbitzuetan eragin du. Hegazkin konpainiak, komunikabideak eta banketxeak gorabeherak izaten ari dira.
2024/06/11 - 15:19
Atenea espazioak jarraipena emango dio Tabakaleran Eureka Zientzia Museoari 2026tik aurrera
Kutxa Fundazioaren Plan Estrategiko berriak 15 milioi euroko inbertsioa aurreikusten du 2026ko udazkenean Tabakaleran Atenea espazio berria abian jartzeko. Horrek jarraipena emango dio Eureka Zientzia Museoari, eta urte horretako lehen seihilekoan itxiko da Miramongo museoa.
2024/05/20 - 15:31
Anton Arriolak baieztatu du Afganistanen zauritutako bilbotarra ''ondo eta animotsu'' dagoela
Kutxabankeko presidenteak jakitera eman duenez, BBK-ko langile ohia bankuko Erretiratuen Elkartearekin harremanetan jarri da eta "ondo" dagoela jakinarazi die.
2024/04/25 - 14:57
Kutxabankek 120 milioi irabazi ditu 2024ko lehen hiruhilekoan
Kutxabank Taldea inbertsio fondoetan harpidetza garbi handienak dituen hirugarren erakundea izan da 2024ko lehen hiruhilekoan, 712 milioi euroko sarrerekin eta % 7,5eko merkatu kuotarekin.
2024/03/22 - 10:43
Banka sektoreko grebak % 75eko jarraipena izan du EAEn, sindikatuen arabera
Caixabank, Ibercaja, Unicaja, Ibercaja, Kutxabank, Rural Kutxa eta Ingeniarien Kutxa bankuetako langileek ez dute greba deialdiarekin bat egin.
2024/03/15 - 13:53
EAEk eta Nafarroak banku-bulegoen erdiak galdu dituzte azken 15 urteetan
Euskadik eta Nafarroak duela 15 urte zituzten banku-sukurtsalen ia erdiak galdu dituzte; 2008an hasi zen beherakada hori, eta, pandemiaren ondoren, areagotu egin da.
2024/03/15 - 08:57
Albiste izango dira: Saretzen: Banku bulegoen erradiografia, Amnistia Legea eta Korrika Nafarroan sartuko da
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/03/15 - 06:50
Bankua autobus batean sartu dute Arabako herri txikienetara ere heltzeko
Kutxabanken bulegorik edo kutxazain finkorik ez dagoen tokietara autobus bat joaten da. Arabako 16 herritara joaten da, eta 4.000 biztanleri ematen die zerbitzua.
2024/03/15 - 06:50
Lekunberri, salbuespena
Bankuen sare fisikoaren murrizketa joera izaten ari da azken urteotan, herri txikietan, batik bat. Hala ere, bada salbuespenik, Lekunberri, kasu. 1.700 biztanle baino ez dituen Nafarroako herri honetan lau bulego daude zabalik. Arkaitz Goikoetxea herriko alkatearekin izan gara.
2024/03/15 - 06:50
Txartela gero eta gehiago erabiltzen dugun arren, eskudirutan ordaintzea nahiago dugu oraindik
Datafono kopurua hirukoiztu egin da azken bi hamarkadetan, baina kutxazain kopurua bere horretan mantendu da.
2024/03/15 - 06:50
Sukurtsalen % 80 bost banketxeren eskuetan dago Hego Euskal Herrian
2015ean, krisi ekonomikoa gertatu eta gutxira, 40 entitate ezberdinek bulegoak zituzten Hego Euskal Herrian. Bederatzi urte geroago, kopuru hori 27ra jaitsi da, Espainiako Bankuak jasotako datuen arabera.
2024/02/29 - 14:23
Kutxabankek 510,7 milioi euroko irabaziak izan ditu 2023an, aurreko urtean baino % 54,5 gehiago
Gainera, banku negozioaren inguruko diru-sarrerak % 41 handitu ditu, batez ere interes marjinaren bilakaeraren ondorioz.

2024/02/20 - 13:13
60 finantza erakundek baino gehiagok sinatu dute hipoteka maileguen Jardunbide Egokien Kodea
Iragan abenduko erreformaren ondotik, Jardunbide Egokien Kodearen sinatzaileek ezin die dirua ateratzageatik ordainarazi adinekoei eta desgaitasunen bat duten pertsonei.

2024/02/15 - 13:49
Banketxeek transferentziak 10 segundoan eta komisio gehigarririk gabe egin beharko dituzte 2025etik aurrera
Hala jasotzen du EBren arau berriak. Helburua da transferentzia guztiak online bankak edo Bizumek eskaintzen dutenarekin parekatzea, hau da, doakoa eta berehalakoa izatea. Dena ondo bidean, betebehar hori 2025. urtearen amaieran indarrean egotea aurreikusi da.
2024/01/25 - 16:50
Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak bide eman dio hipoteken gastuak erreklamatzeko epeak luzatzeari
Justizia Auzitegi horrek dio hipoteka-gastuak erreklamatzeko epea mugatzen duen Espainiako jurisprudentzia Europako Zuzenbidearen aurkakoa dela.

2024/01/25 - 09:17
Albiste izango dira: Hipoteka gastuen erreklamazioa, gazteen egoera eta interes tasak
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2024/01/25 - 08:46
Hipoteka gastuak erreklamatzeko epea agortuta dagoen ala ez argitu beharko du gaur EBko Auzitegiak
Hainbat banketxek defendatzen dutenez, hilaren 22an amaitu zen epea, hots, Gorenak epaia eman eta bost urtera. Kontsumitzaileen elkarteen arabera, ordea, oraindik badago erreklamazioa aurkezteko aukera.
2024/01/22 - 14:22
OCUk ohartarazi du erabiltzaileak oztopoak aurkitu ditzaketela fakturak bilatzean eta erreklamazioak egitean
Kepa Loizaga OCUren Euskadiko ordezkariak azaldu du oraindik ez dela ziurra bankuei hipoteka gastuak erreklamatzeko epea noiz bukatuko den, Europar Batasuneko Justizia Auzitegiaren erabakiaren zain.